Oharra: elikagaietako alergenoen alertek elikadura-alergiak edo -intolerantziak dituzten pertsonei eragiten diete; ez diete ezertan eragiten alergiarik ez dutenei

Pertsona batzuek alergia izan diezaiekete elikagai bati edo gehiagori. Alergiak dituztenentzat, oso garrantzitsua da elikagaiek dituzten alergenoen berri izatea. Informazio-bide hau sortu da, hain zuzen, pertsona horiek arriskuak saihesteko eta jakinarazpen ofizialetik gehienez ordubeteko epean informazioa jasotzeko (eguneko 24 orduetan).

Alerta hauek kasuan kasuko alergenoari alergia dioten pertsonei BAKARRIK eragiten diete; ez dakarte arriskurik horri alergiarik ez dioten pertsonentzat.

Hortaz, ez da alarma orokorrik sortu behar.

NOLA SARTU ALERTEN KANALEAN

Jakinarazpenak jasotzeko, Telegram instalatu eta “Alertak” kanalarekin bat egin behar duzu, edo bestela, esteka honetan klik egin: https://t.me/Alertak (aplikazioa instalatu ondoren).

EZ ahaztu kanala jarraitzen hastea, pantailaren beheko aldean “UNIRTE” sakatuta.

TELEGRAM DESKARGATZEKO

Idazmahaiko bertsioa (ordenagailu pertsonala) edo mugikorrerako app-a erabil ditzakezu. Hemendik deskarga dezakezu:

ALERTA NOLA INTERPRETATU

Jakinarazitako alerta zure alergietako batekin bat badator, hau egin beharko duzu:

  1. Esparru geografikoa: egiaztatu ea halako elikagairik erosi duzun eraginpeko produktuak merkaturatu diren autonomia-erkidegoetan (gerta daiteke, zure erkidegoa zehazten ez bada ere, eraginpeko produktuetako bat erosi izana).
  2. Lotea eta produktua: produktu bat merkatutik kentzeagatiko alertekin batera, eraginpeko loteei buruzko informazioa ematen da (lotearen zenbakia, iraungitze-data…). Gerta daiteke marka bateko produktu bat kontaminatuta egotea eta beste bat ez; hortaz, garrantzitsua da jakitea zein produkturekin ibili behar dugun kontuz.
  3. Kentzea: normalean, enpresa bera arduratzen da eraginpeko elikagaiak merkatutik kentzeaz. Zalantzarik izanez gero, ez jan elikagai hori. Informazio gehiago behar baduzu, elikagaia erosi zenuen saltokira joan zaitezke, edo zuzenean ekoizlearekin harremanetan jarri, bere webgunearen edo harremanetarako telefono-zenbakiaren bidez.

ZELIAKOAK

Gaixotasun zeliakoa dutenek zerbitzu honetan aliatu egokia dute, elikagaien etiketatuetan gerta daitezkeen irregulartasunen berri izan dezaten.

Etorkizun hurbilean, jakinarazpenetarako kanal bat sartu nahi dugu, elikagaietan glutenaren presentziaren alertetarako baino ez.

 

* Iturri ofiziala: AECOSANen «Alertas Alimentarias de Alérgenos» web-orria