Laktosak eragindako intolerantzia da laktosa (esnearen azukre bat) ezin digeritzea.

Laktasa entzimak, laktosa beste bi azukre soilagoetan (glukosa eta galaktosa) deskonposatzen dituenak, ez du bere zeregina behar bezala egiten, eta horrek arazoak dakartza urdail-hesteetan.

Glukosa eta galaktosa odol-jariora igaro daitezke, baina laktosa ez: hesteetan gelditzen da eta bakterioen florak erabili egiten du. Ondorioz, haizeak sortu eta flatulentziak zein bestelako sintomak eragiten dizkio laktosari intolerantzia dion pertsonari.

Intolerantzia duten guztiek ez dute intolerantzia-maila berbera

Intolerantzia-maila ezberdinak daude, intolerantzia duen pertsonaren laktasaren funtzionaltasunaren arabera. Batzuek ez dute laktosa batere toleratzen (euren laktasa entzima ez da batere funtzionala) eta beste batzuek kopuru txikiak toleratzen dituzte (euren laktasa entzimak zati batean funtzionatzen du).

Zer aukera dut laktosari intolerantzia izateko?

Europan, laktosak eragindako tolerantziak herritar zurien % 5i eragiten die.

Proportzioa askoz ere handiagoa (% 50-80) da Ekialde Ertaineko, Indiako eta Afrika aldeko talde etnikoetan.

Gutxi gorabehera, munduko pertsona helduen % 70ek ez du laktasa nahikorik ekoizten eta laktosak intolerantzia-mailaren bat eragiten die.

Esnearen onurak gure dietan

Esnekiak (esnea, esne hartzitua, jogurt freskoa, gaztak, natillak, etab.) kalitate handiko proteinen, laktosaren eta bitaminen (A, D, B2 eta B12) iturri garrantzitsua dira. Halaber, kaltzio-iturri bikaina dira, eta hori oso mineral garrantzitsua da hezurrak eta haginak osatzeko, eta osteoporosia prebenitzeko.

Intolerantziarik ez duten pertsonek egunean 2 eta 4 anoa esneki kontsumitu behar dituzte, adinaren eta egoera fisiologikoaren (haurdunaldia, edoskitzaroa, etab.) arabera.

1 anoa esneki = 200-250 ml (edalontzi edo katilu bat) = 2 jogurt, gatzatu edo esneki-postre = 40-60 g. Gazta ondua = 80-125 g. Gazta fresko = 40-60 g gazta xerratan.

Oharra: gazta koipetsuenak eta esneki-postre azukredunak lantzean behin besterik ez dira kontsumitu behar.

Helduen artean gomendatzen da esneki gaingabetuak kontsumitzea. Horiek bereziki gomendagarriak dira gehiegizko pisua, obesitatea eta arazo kardiobaskularrak dituztenen pertsonentzat.

Intolerantziaren sintomak

Sintomak pertsona kaltetuaren laktosa prozesatzeko ahalmenaren arabera agertzen dira. Pertsona batzuengan, intolerantzia izan arren, laktasa entzimak behar beste funtzionatzen du, esne-kopuru jakin bat arazorik gabe hartu ahal izateko. Beste batzuek, aitzitik, intolerantziaren sintomak agertzen dituzte kopuru txikiak hartuta.

 
Honako sintoma hauek ager daitezke: sabelaldeko mina, beherakoa, sabelaldearen distentsioa (sabel puztua), flatulentzia, nutrizio txarrak eragindako pisuaren galera.

Oharra: sintoma horietako bat izateak ez dakar laktosari intolerantzia izatea. Mediku batek besterik ezin ditu egin gaixotasun hori pairatzen duten edo ez zehazteko probak.

Intolerantziaren eta alergiaren arteko aldeak

Laktosak eragindako intolerantzia ez da alergia bat: laktasa entzimaren gabezia bat da.

Pertsona batzuek alergia diote esneari, baina horrek ez du zerikusirik intolerantziarekin.

Laktosak eragindako intolerantzia laktosaren azukreak dakar: ez da ondo metabolizatzen eta alergia-erantzuna esnearen proteinek eragiten dute; zehazki, sistema immunitarioaren neurririk gabeko erantzun bat eragiten dute.

Laktosari intolerantzia dioten pertsonentzako aholkuak

  • Intolerantzia handia bada, saihestu esnearen eta esnekien kontsumoa. Horrek dakar kaltzio gutxiago hartzea, gure dietatik nutriente horren hain iturri aberatsa baztertu dugulako. Hain zuzen ere, hori dela eta, beste iturri alternatibo batzuekin ordezkatu behar dugu: fruitu lehorrekin, egoskariekin, arrain urdinarekin eta hosto berdedun barazkiekin (“Laktosarik gabe”-ko esnea ere balia daiteke).
  • Irakurri ondo etiketak: Elikagai askok esnea dute euren osagaien artean, nahiz eta esnekiak ez izan. Zalantzarik baduzu edo etiketatu gabe badaude, ez kontsumitu.
  • Sendagai batzuek laktosa dute: kontsultatu zure medikuarekin edo botikariarekin, laktosari intolerantzia badiozu eta sendagai berriak jasotzen badituzu.

Laktosa duten elikagaiak

Laktosa duten elikagaiak
Laktosa ez duten elikagaiak
Laktosa izan dezaketen elikagaiak
 
  • Behi-esnea eta hauts-esnea
  • Jogurta eta bestelako esneki hartzituak
  • Gaztak, gaztanbera, gazura, gatzatua, esne-krema
  • Gurina, esnegaina, margarinak
  • Esneki-postreak
  • Flana eta natillak
  • Esnekiak dituzten hestebeteak
  • Pastelak eta haragi- eta arrain-frijituak
  • Izozkiak eta sorbeteak
  • Esnez egindako edariak, hala nola, irabiakiak eta hortxatak
  • Bexamela eta esnea zein produktu esnedunak dituzten saltsak (adb.: kroketak)
  • Patata-purea, pasta-plater prestatuak
  • Esnez edo esnekiz prestatutako kremak, pureak eta zopak
  • Esnea edo esnekiak dituzten opilak: donutsak, talotxoak, krepeak, opilak, bizkotxoak, gailetak, pastak, tostadak, etab.
  • Gozogintzako produktuak: pastelak, tartak, bizkotxoak, flanak
  • Potitoak, ahiak eta laboreak
  • Entsaladen ongailuak eta esnea edo esnekiak dituzten maionesak
  • Bularreko haurrentzako formulak, osaera estandarrekoak
  • Txokolatea esnearekin eta esnearen ordezkoak
  • Gurinez edo errebozatzeko pastaz frijitutako elikagaiak
  • Txokolatearen ordezkoen grajeak
  • Ogi xigortua, moldeko ogia eta ogi-makilak
 
  • Esne hidrolizatua
  • Landare-esneak: soja, kokoa, oloa, arroza, arbendolak
  • Landare-esneetatik eratorritako edozein esneki: jogurtak, irabiakiak, tofua, etab.
  • Edozein esneki edo esne, “Laktosarik gabe” etiketa duena
  • Fruitu lehorrak
  • Egoskariak
  • Haragiak (prozesatu gabeak)
  • Arrain eta mariskoak
  • Fruta eta barazkiak
  • Laboreak
  • Arrautzak
  • Eztia
  • Pasta
  • “Laktosarik gabe” etiketa duten produktuak
 
  • Gozokiak eta litxarreriak
  • Hestebeteak: york urdaiazpikoa, mortadela,…
  • Haragi-produktuak: pateak, haragi-bolak, hanburgesak, saltxitxak,…
  • Kafe-suzedaneoak, txokolatea eta kakaoa, eta makinetako beste edari batzuk
  • Fruta-zukuak
  • Pureak eta zopak
  • Ogia
  • Pastelak eta opilak
  • Pastelak eta haragi-frijituak
  • Arrautzen suzedaneoak irabiakietan
  • Patata-purea eta krema edo purea
  • Aldez aurretik kuzinatuak
  • Labore aberastuak
  • Entsalada eta maionesen ongailuak
  • Pontxeka eta malteatuak
  • Txokolatea esnearekin eta esnearen ordezkoak
  • Errebozatuak
  • Bat-bateko zopak
  • Edari biziak
  • Ardoa eta sagardoa

 

Oharra: zuzenena da elikagaien etiketak kontsultatzea, horien osaeraz ziur egoteko.

Laktosari intolerantzia diotenei arazoak eragin diezazkieketen gehigarriak edo osagaiak

Ekidin egin behar direnakArazorik ez dutenakKontuz ibili beharrekoak
 
  • Laktosa
  • Laktosa-monohidrato
  • Esne-azukrea
  • Esneki solidoak
  • Laktitola (E966) (1)
  • Esne-trazak
  • Gazura
  • Esnearen gazura
  • Esne-gazura
  • Gazur-hautsa
  • Gatzagia
  • Gatzatua
  • Esnearen gantzak
 
  • Azido laktikoa (E270)
  • Riboflavina (E101)
  • Almidoia
 
  • Laktatoak (E325, E326, E327)
  • Estere laktikoak (E472b)
  • Laktilatoak (E481, E482)
  • Esnearen proteinak
  • Kaseina
  • Kaseinatoa
  • Kaltzio-kaseinatoa (antzinako H4511)
  • Kaltzio-kaseinatoa (antzinako H4512)
  • Kaseinato potasikoa
  • Kaseinato magnesikoa
  • Laktalbumina
  • Laktoglubulina