Gantz aseak eta trans gantzak
Zer dira?
Gantzak makronutrienteak dira, eta lipido izenarekin ere ezagunak dira.
Glizerol molekula bati lotutako hiru gantz-azidok (triglizeridoa) osatutako egitura kimikoa dute, eta molekulan dauden lotura bikoitzen arabera sailkatzen dira.
Funtsean, hiru gantz-mota daude, eta gantz aseak eta trans gantzak kaltegarriak dira osasunerako:
- Gantz aseak: ez dute lotura bikoitzik eta, nagusiki, animalia-jatorriko elikagaietan daude.
- TRANS gantzak: hidrogenazio gisa ezaguna den industria-prozesuan sortzen dira; molekulen konfigurazioa aldatzen da, eta gantz asegabeak gantz ase bihurtzen dira.
Gantz biak solidoak dira giro-tenperaturan.
Ingestio-gomendioak
OMEk biztanleria orokorrarentzako gomendatzen du gantz aseen ahorakinak eguneko energia-kontsumoaren % 10 ez gainditzea. Industrian sortutako trans gantzak saihestu egin beharko lirateke, edo bestela, % 1 baino gutxiagoko ingestioa izaten saiatu behar da.
GANTZA GUZTIA | GANTZ ASEAK | TRANS GANTZAK |
% 15 – 30% | Ahalik eta ingestio txikiena (gehienez % 10) | Ahalik eta ingestio txikiena (< % 1) |

30 g gantz ase

25 g gantz ase
Gantzen funtzioak
- Energia-iturri nagusia dira, hartutako gantz gramo bakoitzeko 9 kcal ematen dituztelako.
- Gorputzeko organo batzuk babesten dituzte.
- A, D, E eta K bitaminak garraiatzen dituzte odol-fluxuan zehar.
- Hormona batzuk erregulatzen dituzte.
- Zelula-mintzak osatzen dituzte.
- Maila teknologikoan, elikagai-produktuak gozoagoak egiten dituzte.
Osasunean dituen ondorioak
Gehiegi kontsumitzen badira, oso kaltegarriak dira, eta zuzenean edo zeharka honako hauek eragiten dituzte:
- Arteria-hipertentsioa.
- Arteria koronarioetako gaixotasuna.
- Tronbosia.
- Arterioesklerosia.
- Diabetes mellitus-a.
- Azido urikoa handitzea.
- Artikulazioetako, digestioko eta arnas gaixotasunak.
- Tumoreak.
- Nahasmendu psikologiko eta psikiatrikoak.
Gantz aseak etiketan
Elikagai-produktu batean dauden gantz aseen kopurua ezagutzeko, informazio nutrizionala (taula) irakurri behar da.
Taula horretan produktuak guztira duen gantz-kopurua adierazten da, eta, gainera, produktuaren 100 gramo bakoitzeko dauden gantz aseen gramoak ere adierazten dira.
Nutrizio adierazpenak
• GANTZ-EDUKI TXIKIA:
- gehienez 3 g/100 g solidoetan
- gehienez 1,5 g/ 100 ml likidoetan
- esne erdigaingabetua: 1,8 g/100 ml
• GANTZIK EZ: gehienez 0,5 g/100 g edo ml
Debekatuta dago “% 0 gantz” eta antzeko adierazpenak erabiltzea
• GANTZ ASEEN EDUKI TXIKIA: gantz-azido aseen eta gantz-azido trans-en batura gehienez 1,50 g/100 g-koa (solidoak) eta 0,75 g/100 ml-koa (likidoak) izango da. (EZINGO DUTE BALIO ENERGETIKOAREN % 10 GAINDITU)
• GANTZ ASERIK GABE: gantz-azido aseen eta gantz-azido trans-en batura gehienez 0,1 g-koa izango da 100 g edo 100 ml bakoitzeko.
• GANTZ-EDUKI MURRIZTUA: edukia murrizteak esan nahi du antzeko beste produktu batekin alderatuta edukia gutxienez % 30 txikiagoa dela.
Sortze Data: 2025/05/12