Elikadura-alerta: Bularreko haurrentzako esne-hautsan topatutako Bacillus cereus inguruan
AESANek Informazioa Azkar Trukatzeko Sistema Koordinatuaren (SCIRI) bidez jasotako alerta jakinarazi du, Nidina 1 produktuan Bacillus cereus egon daitekeelakoan.
Bakteria honen antzematea enpresaren autokontrolaren ondorioa da. Enpresak berak gertakaria hau jakinarazi die agintari eskudunei, indarrean dagoen legeria betez eta herritarren eskura elikagai ez-seguruak ez jartzeko helburuarekin.
ERAGINPEKO-PRODUKTUAK

- Nombre del producto: NIDINA 1
- Nombre de marca: Nestlé
- Aspecto del producto: envasado en bote.
- Número de lote y fecha de consumo preferente: 52900346AB (octubre de 2027)
- Peso de unidad: 800 g
- Temperatura: ambiente
Eragindako produktuen hasierako banaketa: Andaluzia, Aragoi, Asturias, Balear Uharteak, Kantabria, Gaztela eta Leon, Gaztela Mantxa, Katalunia, Madrilgo Erkidegoa, Valentziako Erkidegoa, Extremadura, Galizia, Murtzia eta Euskadi (ez da baztertzen beste autonomia-erkidego batzuetara banatzea).
Informazio ofizial gehiago:
