Nola kalkulatu anoak?
Elikadura osasungarriaren oinarria dieta orekatua da. Ez dago beharrezko nutriente guztiak ematen dituen elikagai bakar bat ere; horregatik, dietak askotarikoa eta orekatua izan behar du, eta elikagai multzo guztiak kontsumitu behar dira, proportzio handiagoan edo txikiagoan.
Gaur egun gomendatzen da frutak eta barazkiak izan daitezela elikaduraren oinarri. Alabaina, beti ez da erraza izaten pertsona bakoitzak elikagai multzo bakoitzetik zenbat jan behar duen kalkulatzea.
Pertsona bakoitzak beharrizan desberdinak ditu; hortaz, behar dugun janari kopurua ere desberdina da pertsonaren arabera. Hartu beharreko anoen tamaina aldatu egiten da zenbait faktoreren arabera: pertsonaren neurria, aktiboa den edo ez, eta zertan lan egiten duen.
Anoak kalkulatzeko metodo erraz bat da eskuak erabiltzea. Eskuak erabiliz gero, anoen neurria norberaren eskuen neurriaren araberakoa izango da eta, hortaz, oro har, pertsona handiek anoa handiagoak kontsumituko dituzte eta txikiek anoa txikiagoak.
Dena den, eskuen metodoa beti zehatza ez denez, komeni da anoa bat zeren baliokidea den jakitea eta zeure neurriak ezartzea etxeko gauzekin.
Gida honek (ingelesez dago) anoen neurri desberdinak ezartzen ditu eskuak erabiliz, eta elikagai multzoen araberako anoen gomendioak ere ematen ditu. Horrez gain, eguneroko bizitzarako adibideak ere ematen ditu.
Find your balance: get portion wise! – Bristish Nutrition Foundation (2019)
Sortze data: 2021-04-22