“Jakinarazpentzat” hartzen da legediaren arabera beharrezkoa ez den edozein mezu eta irudikapen piktoriko, grafiko edo sinboliko, elikagai batek ezaugarri jakin batzuk dituela baieztatzen, iradokitzen edo ulertarazten duena.

Nutrizioari buruzko jakinarazpenak

Elikagai batek propietate nutrizional espezifiko onuragarriak dituela baieztatzen, iradokitzen edo ulertarazten duen edozein jakinarazpen, honako hauei dagokienez:

  • Energia-ekarpena (balio kalorikoa)
  • Nutrienteak edo beste substantzia batzuk

Propietate osasungarrien jakinarazpenak

elikagaien kategoriaren, elikagaiaren edo haren osagaien baten eta osasunaren artean erlazioren bat dagoela baieztatzen edo iradokitzen dutenak

 

Nutrizio aitorpenen eta ezaugarri osasungarrien motak

Nutrizionalak “azukrerik gabe”, “koipe-eduki txikia”, “D bitaminaren iturria”, “koipe monoinstaturatuen eduki handia” 1924/2006 Araudiaren (EE) eranskinean definitutakoak
Oro har onartutako zientzian oinarritutakoak “kaltzioa beharrezkoa da hezurrak normal mantentzeko” 432/2012 Araudiaren (EE) eranskina
Azkenaldian lortutako zientzia probetan oinarritutakoak (13.5. art.) “tomate-kontzentratu uretan disolbagarria (I eta II) lagungarri da plaketa-eranste arrunta mantentzeko, eta horrek odolaren zirkulazio egokia errazten du” Kasuz kasu baimendutakoak
Gaixotasun arriskua murriztea (14.1.a art.) “azukrerik gabeko txiklea lagungarri da plakako azidoak neutralizatzeko. Plakako azidoak arrisku-faktorea dira haginetako txantxarrak sortzean” Kasuz kasu baimendutakoak
Ehaurren garapena (14.1.b art.) “fosforoa beharrezkoa da haurren hezurrak hazteko eta garapen arrunta lortzeko”” Kasuz kasu baimendutakoak

 

 

APLIKAZIO BALDINTZAK ETA NUTRIZIO JAKINARAZPENAK

(1) Egokia bada, “naturala” hitza erabili ahal izango da, adierazpenaren aurrizki gisa.

(2) Edulkoratzaileentzat, 0,4 kcal/anoa, hau da, 6 g sakarosaren baliokidea.
(3) Ezin da erabili “% X koiperik gabe” adierazpena.
(4) Koipe saturatuen eta trans motako koipeen batura.
(5) “Gehitutako azukrerik gabea” adierazpena erabil liteke soilik produktuari monosakaridoak, disakaridoak edota gozatzeko bestelako elikagairik gehitu ez bazaio. Produktuak berezko azukreak baditu, adierazi egin beharko da beti.
(6) Ur mineraletan beste batzuk dira erreferentziazko baloreak.
(7) “x du” adierazpena Araudiaren xedapen guztiak betetzen dituzten osagai ez nutritiboekin ere erabil liteke.
(8) Badira salbuespenak: mikronutriente batzuentzat nahikoa da % 10eko murrizketa eta sodioarentzat % 25ekoa.

Sortze data: 2010-09-06

Eguneratze data: 2018-09-10