Elikagaien Alerta: Brie motatako gazta zorta batean E. coli STEC bakterioa dela eta
Europako Elikagaien Alerta Sareak (RASFF) AESANi jakinarazi dio Frantzian egindako Brie motatako gazta sorta bat arriskutsua izan daitezkeela, Shiga toxinak ekoizten dituen Escherichia coli (STEC) egoteko arriskua dela eta. Gazta hori JERMI enpresak merkaturatu du Alemaniatik, eta Lidl kateko supermerkatuetan saldu.
Eraginpeko lotea
Queso Brie 100 g
JERMI KÄSEWERK GMBH enpresak ontziratua
Iraungitze-data 2020-10-31 eta lote-zenbakia: 402.
Orain arte EZ da konfirmatu alerta horri lotutako kasurik Espainian
Produktuak Andaluzian, Katalunian, Euskal Autonomia Erkidegoan, Madrilen, Murtzian eta Valentziako Erkidegoan banatu egin dira.
Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea.