Segurua da frutak moztuta erostea?

Azala fruta guztiek duten babes naturala da. Moztu ostean, pulpa edo haragia kutsatzeko arriskuan geratzen da; horregatik, berehala kontsumitu behar da.

Gero eta ohikoagoa da fruta moztua merkaturatzea, gehien bat bolumen handiko fruten kasuan, hala nola meloiak edo sandiak. Frutak modu higienikoan moztu eta modu egokian mantendu badira, kutsatzeko arriskua asko murrizten da

Zer egin ahal dugu kutsadura arriskua ekiditeko?

antes posible

Frutak zati txikitan moztuta edo zukuan erosten badira, berehala kontsumitu behar dira.


refirgeración

Fruta handiak bi edo lau zatitan moztuta erosten badira, berehala hoztu behar dira etxera heltzean, eta 2 edo 3 egunetan kontsumitu.


calor

Garrantzitsua da saltokian galdetzea frutak noiz moztu dituzten. Egokiena izango litzateke erosten diren unean moztea, baina zenbat eta denbora gutxiago igaro moztu direnetik, orduan eta hobeto.

Moztutako frutak ezingo dira inola ere 3 ordu baino luzaroago egon giro-tenperaturan (>25ºC).


film transparente

Moztuta erositako frutak etxean modu higienikoan manipulatu beharko dira, eta, kontsumituko den zatia moztu ostean, fruta berriz estali beharko da film gardenarekin edo aluminiozko paperarekin, eta hozkailuan gorde.

Zein arrisku izan ditzakete moztutako frutek?

Arrisku nagusia kutsadura mikrobiologikoa da. Fruta batzuek kutsatzeko arrisku handiagoa dute beste batzuek baino, ur kopuruaren, azidotasunaren edo fruta bakoitzaren heltzearen arabera.

Hona hemen fruta moztuetan aurki ditzakegun mikroorganismo nagusiak:

  • Bakterioak: ohikoenak eta arriskutsuenak dira, ezin direlako zuzenean ikusi.
  • Onddoak: hari-formako lizun gisa agertzen dira, fruta azkar aldatzen dute eta erraz ikusten da fruta kutsatuta dagoela.
  • Birusak: ez dira horren ohikoak eta frutetan agertzen dira ur kutsatuen bidez ureztatu edo garbitu direnean.

Mikroorganismo horietako batzuk kaltegarriak izan daitezke gure osasunerako, hala nola Salmonella, Escherichia coli, Clostridrium perfringens, Bacillus cereus edo Listeria.