Laktosak eragindako intolerantzia
Zer da?
Laktosarekiko intolerantzia laktosa (esne-azukrea) digeritzeko ezintasuna da.
Laktosa heste meharrean ekoizten den laktasa entzimari esker digeritzen da, eta entzima horrek laktosa bi azukre bakunagoetan deskonposatzen du (glukosa eta galaktosa). Entzima horren defizita dagoenean, laktosa ezin da ondo digeritu hestean, eta, ondorioz, urdail-hesteetako arazoak sortzen ditu, hala nola beherakoa, hantura, abdomeneko mina, goragalea edo gorakoak. Arazo horri, hain zuzen, laktosarekiko intolerantzia esaten zaio.
Hainbat intolerantzia maila daude, intolerantzia duen pertsonaren laktasa zein funtzionala den arabera:
- Badaude laktosa batere toleratzen ez duten pertsonak (ez dute laktasa entzimarik).
- Beste batzuek kopuru txikiak toleratzen dituzte (beren laktasa entzimak zati batean bakarrik funtzionatzen du).
Espainian, biztanleriaren % 35-70ek du laktosarekiko intolerantzia edo xurgapen txarraren mailaren bat.
Zer dira laktosarekiko intolerantziak sortzen dituen sintomak?
Sintomak eragindako pertsonak laktosa prozesatzeko duen gaitasunaren arabera agertzen dira.
Pertsona batzuen kasuan, nahiz eta intoleranteak diren, beren laktasa entzimak arazorik gabe esne-kopuru jakin bat digeritu ahal izateko moduan funtzionatzen du. Beste batzuek, ordea, kopuru oso txikiekin intolerantziaren sintomak dituzte.
Honako hauek dira ager daitezkeen sintomak: abdomeneko mina, beherakoa, abdomeneko distentsioa (hantutako sabela), flatulentzia, goragalea eta gorakoak, eta, ondorioz, pisua galtzea
* Sintoma horietako bat izateak ez du esan nahi derrigorrez laktosarekiko intolerantzia denik. Mediku batek baino ezin ditu intolerantzia den zehazteko frogak egin eta, emaitzak positiboak badira, medikuak bakarrik zehatz dezake zein den intolerantzia-maila.
Zein da laktosarekiko intolerantziaren eta esneak eragindako alergiaren arteko aldea?
Laktosarekiko intolerantzia ez da alergia, laktasa entzimaren gabezia baizik.
Laktosarekiko intolerantzia laktosa (esnean eta eratorrietan dagoen azukrea) ez metabolizatzeagatik sortzen da; esneak eragindako alergia, ordea, immunitate-sistemak animalien (behiak, ardiak, ahuntzak…) esneko proteinen aurrean duen aurkako erreakzioa da.
Aldeak | Esnearekiko intolerantzia | Esneak eragindako alergia |
---|---|---|
Sorburua | Laktosa | Esnearen proteinak |
Jatorria | Entzima baten gabezia | Immunitate-sistemaren erreakzioa |
Sintomak | GGasak, beherakoa, abdomeneko hantura | Azaleko, urdail-hesteetako eta arnaseko sistemak |
Laktosari intolerantzia dioten pertsonentzako gomendioak
- Intolerantzia-maila altua bada, esnea eta esnetik eratorritako produktuak ez kontsumitzea. Ondorioz, kaltzio gutxiago hartzen da, esnea mantenugai horren iturri aberatsa baita; hortaz, kaltzioa duten beste elikagai batzuk kontsumitu beharko lirateke, hala nola fruitu lehorrak, lekaleak, arrain urdina eta hosto berdeko landareak.
- Etiketan “laktosarik gabe” adierazpena duten esnea eta produktu eratorriak kontsumitzea.
- Elikagaien etiketak ondo irakurtzea: osagaien artean esnea duten elikagai asko daude, nahiz eta esnetik eratorriak ez diren. Zalantzarik baduzu, ez kontsumitu.
- Zenbait sendagaik laktosa izan dezakete: laktosarekiko intolerantzia baduzu, kontsultatu zure mediku edo farmazialariarekin.
Laktosa duten elikagaiak
Laktosa duten eta DEBEKATUTA dauden elikagaiak | Laktosarik ez duten eta KONTSUMI DAITEZKEEN elikagaiak | Laktosa IZAN DEZAKETEN elikagaiak |
---|---|---|
|
|
|
* Osagaiez ziur egoteko, elikagaien etiketa kontsultatu behar da
Laktosari intolerantzia diotenei arazoak eragin diezazkieketen gehigarriak edo osagaiak
Laktosa duten eta DEBEKATUTA dauden gehigarriak/osagaiak | Laktosarik ez duten eta KONTSUMI DAITEZKEEN gehigarriak/osagaiak |
---|---|
|
|
Iturria: Adilac. Asociación de Intolerantes a la lactosa
Esnearen onurak gure dietan
Esnea eta esnetik eratorritako produktuak (jogurtak, gaztak, arrautzesneak, budina, etab.) osasunarentzat onuragarriak diren hainbat mantenugairen iturri garrantzitsuak dira:
- Kalitate handiko proteinak, organoak, ehunak eta immunitate-sistema indartzeko behar diren oinarrizko aminoazidoak ematen dituztenak.
- A, C, D, B12, B2 eta E bitaminen kopuru handia; horiek funtsezkoak dira gure organismoak ondo funtziona dezan eta, bereziki, hazkuntza eta garapen osasuntsuak izateko.
- Mineral eta oligoelementuen presentzia handia: kaltzio-iturri oso ona, mineral hori ezinbestekoa baita hezurrak osatzeko eta osteoporosia Gainera, potasio, fosforo, sodio, magnesio, iodo eta selenioaren iturri aberatsa da, eta mantenugai horiek beharrezkoak dira garunak eta immunitate-sistemak ondo funtziona dezaten.
Komeni da egunean esnekien 2 eta 4 anoa bitartean kontsumitzea, adinaren eta egoera fisiologikoaren arabera (haurdun egotea, edoskitzea, etab.).
Esnekien 1 anoa honen baliokidea da:
- 200-250 ml (edalontzi edo katilu bat)
- 2 jogurt, gatzatu edo esneki-postre
- 40-60 g gazta ondu, 80-125 g gazta fresko, 40-60 g gazta-xerra
* Gazta koipetsuenak eta azukrea duten esneki-postreak noizean behin baino ez dira kontsumitu behar, gantz- eta azukre-kopuru handia dutelako, hurrenez hurren.
* Gainpisua, obesitatea eta arazo kardiobaskularrak izatekotan, komeni da esneki gaingabetuak kontsumitzea.
Erreferentziak
- La intolerancia a la lactosa. Información Alimentaria- AESAN
- Intolerancia a la lactosa – SEPD
- Scientific Opinion on lactose thresholds in lactose intolerance and galactosaemia – EFSA
Sortze-data: 2019-07-11
Eguneratze-data: 2024-11-14