Laktosak eragindako intolerantzia
Laktosak eragindako intolerantzia da laktosa (esnearen azukre bat) ezin digeritzea.
Laktasa entzimak, laktosa beste bi azukre soilagoetan (glukosa eta galaktosa) deskonposatzen dituenak, ez du bere zeregina behar bezala egiten, eta horrek arazoak dakartza urdail-hesteetan.
Glukosa eta galaktosa odol-jariora igaro daitezke, baina laktosa ez: hesteetan gelditzen da eta bakterioen florak erabili egiten du. Ondorioz, haizeak sortu eta flatulentziak zein bestelako sintomak eragiten dizkio laktosari intolerantzia dion pertsonari.
Intolerantzia duten guztiek ez dute intolerantzia-maila berbera
Intolerantzia-maila ezberdinak daude, intolerantzia duen pertsonaren laktasaren funtzionaltasunaren arabera. Batzuek ez dute laktosa batere toleratzen (euren laktasa entzima ez da batere funtzionala) eta beste batzuek kopuru txikiak toleratzen dituzte (euren laktasa entzimak zati batean funtzionatzen du).
Zer aukera dut laktosari intolerantzia izateko?
Europan, laktosak eragindako tolerantziak herritar zurien % 5i eragiten die. Proportzioa askoz ere handiagoa (% 50-80) da Ekialde Ertaineko, Indiako eta Afrika aldeko talde etnikoetan.
Gutxi gorabehera, munduko pertsona helduen % 70ek ez du laktasa nahikorik ekoizten eta laktosak intolerantzia-mailaren bat eragiten die.
Esnearen onurak gure dietan
Esnekiak (esnea, esne hartzitua, jogurt freskoa, gaztak, natillak, etab.) kalitate handiko proteinen, laktosaren eta bitaminen (A, D, B2 eta B12) iturri garrantzitsua dira. Halaber, kaltzio-iturri bikaina dira, eta hori oso mineral garrantzitsua da hezurrak eta haginak osatzeko, eta osteoporosia prebenitzeko.
Intolerantziarik ez duten pertsonek egunean 2 eta 4 anoa esneki kontsumitu behar dituzte, adinaren eta egoera fisiologikoaren (haurdunaldia, edoskitzaroa, etab.) arabera.
1 anoa esneki = 200-250 ml (edalontzi edo katilu bat) = 2 jogurt, gatzatu edo esneki-postre = 40-60 g. Gazta ondua = 80-125 g. Gazta fresko = 40-60 g gazta xerratan.
Oharra: gazta koipetsuenak eta esneki-postre azukredunak lantzean behin besterik ez dira kontsumitu behar.
Helduen artean gomendatzen da esneki gaingabetuak kontsumitzea. Horiek bereziki gomendagarriak dira gehiegizko pisua, obesitatea eta arazo kardiobaskularrak dituztenen pertsonentzat.
Intolerantziaren sintomak
Sintomak pertsona kaltetuaren laktosa prozesatzeko ahalmenaren arabera agertzen dira. Pertsona batzuengan, intolerantzia izan arren, laktasa entzimak behar beste funtzionatzen du, esne-kopuru jakin bat arazorik gabe hartu ahal izateko. Beste batzuek, aitzitik, intolerantziaren sintomak agertzen dituzte kopuru txikiak hartuta.
Honako sintoma hauek ager daitezke: sabelaldeko mina, beherakoa, sabelaldearen distentsioa (sabel puztua), flatulentzia, nutrizio txarrak eragindako pisuaren galera.
Oharra: sintoma horietako bat izateak ez dakar laktosari intolerantzia izatea. Mediku batek besterik ezin ditu egin gaixotasun hori pairatzen duten edo ez zehazteko probak.
Intolerantziaren eta alergiaren arteko aldeak
Laktosak eragindako intolerantzia ez da alergia bat: laktasa entzimaren gabezia bat da.
Pertsona batzuek alergia diote esneari, baina horrek ez du zerikusirik intolerantziarekin.
Laktosak eragindako intolerantzia laktosaren azukreak dakar: ez da ondo metabolizatzen eta alergia-erantzuna esnearen proteinek eragiten dute; zehazki, sistema immunitarioaren neurririk gabeko erantzun bat eragiten dute.
Aldeak |
Intolerantzia esneari |
Alergia esneari |
Zergatia |
Laktosa |
Esnearen proteinak |
Jatorria |
Entzima baten gabezia |
Sistema immunitarioaren erantzuna |
Sintomak |
Gasak, beherakoa, sabelaldea puztea |
Ekzemak, beherakoa, anafilaxia… |
Laktosari intolerantzia dioten pertsonentzako aholkuak
- Intolerantzia handia bada, saihestu esnearen eta esnekien kontsumoa. Horrek dakar kaltzio gutxiago hartzea, gure dietatik nutriente horren hain iturri aberatsa baztertu dugulako. Hain zuzen ere, hori dela eta, beste iturri alternatibo batzuekin ordezkatu behar dugu: fruitu lehorrekin, egoskariekin, arrain urdinarekin eta hosto berdedun barazkiekin (“Laktosarik gabe”-ko esnea ere balia daiteke).
- Irakurri ondo etiketak: Elikagai askok esnea dute euren osagaien artean, nahiz eta esnekiak ez izan. Zalantzarik baduzu edo etiketatu gabe badaude, ez kontsumitu.
- Sendagai batzuek laktosa dute: kontsultatu zure medikuarekin edo botikariarekin, laktosari intolerantzia badiozu eta sendagai berriak jasotzen badituzu.
Laktosa duten elikagaiak
Laktosa duten elikagaiak | Laktosa ez duten elikagaiak | Glutena izan dezaketen elikagaiak |
---|---|---|
|
|
|
Oharra: zuzenena da elikagaien etiketak kontsultatzea, horien osaeraz ziur egoteko
Laktosari intolerantzia diotenei arazoak eragin diezazkieketen gehigarriak edo osagaiak
Aditivos y ingredientes a evitar | No tienen ningún problema | Podrían causarme algún problema ya que provienen de la leche |
---|---|---|
|
|
|
Erref: Adilac. Asociación de Intolerantes a la lactosa.
Erreferentziak
-
Elikadura osasungarriaren gida praktikoa – Vitoria-Gasteizko Udala
- Los alérgenos alimentarios – EUFIC
- Esneak eragindako alergia – ELIKA
- Asociación de Intolerantes a la lactosa – Adilac
- Tipos de leche, métodos de procesado y su relación con la salud – EUFIC
Sortze-data: 2014-03-26