Pentsu konposatuak

Inoiz edo behin entzun
izan dugu pentsuen osasun-kalitatea edo
segurtasuna zalantzan jartzen duen berri edo iruzkinen bat. Baina,
beharrezkoa da aipatzea produktu horien ekoizpena oso zorrotz
kontrolatzen dela Europan.

Egon litezkeen zalantzak argitzeko, jarraian pentsuak zer diren eta
nola ekoizten diren azalduko dugu.

Pentsua (konposatua)
animalientzako
elikagaia da
”, lehengaiak (landare- eta/edo
animalia-eta/edo mineral-jatorrikoak) nahastuta sortzen dena. Lehengai
horiek eraldatu egin daitezke ala ez, animalientzako elikagai
nutritiboa edo osasuntsua lortzeko.

Europako araudiak honela definitzen du pentsua: “edozein substantzia edo
produktu, (gehigarriak barne), animaliak ahoz elikatzeko, erabat edo
zati batean aldatu direnak edo aldatu ez direnak”.

Zenbat pentsu mota daude?

Bi pentsu mota daude:

  • Osoak:
    osagaien nahasketak dira, eta animaliari behar dituen nutriente guztiak
    ematen dizkiote. Oro har hegaztiak, txerriak eta laguntza-animaliak
    elikatzeko erabiltzen dira.
  • Osagarriak:
    beste lehengai batzuekin nahasteko formulatutakoak dira. Pentsu horiek
    bazka onduarekin nahasten dira, eta zaldien eta hausnarkarien (behiak,
    ardiak, ahuntzak…) elikaduran erabiltzen dira. 
Beste alde
batetik, osasun arazoak dituzten animaliak tratatzeko, pentsuek
sendagairen bat izan dezakete, baina ezinbestekoak diren kasuetan baino
ez. Kasu horietan, pentsua sendagaia emateko bide gisa erabiltzen da.
Mota horretako pentsuak ekoizteko, beharrezkoa da administrazioaren
baimena, eta albaitari batek agindu behar du horiek erabiltzea. Pentsu
mota horri sendagai-pentsua
deitzen
zaio.

    Zerez egiten dira pentsuak?

    Pentsuak osatzen
    dituzten lehengaiak, gehien bat, laboreak
    dira
    (pentsuaren osaeraren % 50-60), eta batez ere artoa, garagarra eta
    garia.

    Pentsua osatzeko gehien
    erabiltzen den bigarren osagaia
    lehengai proteaginosoak eta oleaginosoak dira, bereziki, soja
    (pentsuaren % 14 ingurua). Landare proteaginosoen eta oleaginosoen
    fruitu edo haziak proteina-maila handikoak izaten dira. Gainera, olioak
    (ekilore-olioa, koltza-olioa… ) lortzeko erabiltzen dira.

    Horiez
    gain, eta kopuru txikian, pentsuek badituzte beste osagai batzuk ere
    (mineralak, bitaminak…). Osagai horiek oreka ematen diote pentsuari,
    animalien osasuna eta ongizatea mantentzeko nutrizio-baldintzak betetze
    aldera.

    Nola ekoizten dira pentsuak?

    Jarraian, pentsua
    ekoizteko prozesuak zerrendatu
    dira: 

    • Lehengaiak
      jaso eta biltegiratzea
      : lehengaiak fabrikara kamioietan
      iristen dira gehienetan. Lehengaia
      deskargatzean, begiz ikuskatzen da lehengaien egoera egiaztatzeko, eta
      hezetasuna, proteinen edukia eta abar aztertzen dira. Halaber, kamioi
      bakoitzetik lagin bat hartzen da, Elikagaien Segurtasuna kontrolatzeko
      (metal astunak, dioxinak…) analisiak egite aldera. Horrez gain, beste
      lagin bat gorde egiten da, baldien eta beharrezkoa bada lehengai sorta
      bat berriro aztertzea. Lehengaiak siloetan eta horretarako egokitutako
      lekuetan biltegiratzen dira. 
    • Ehotzea:
      pentsuak ekoizteko lehengaiek jasaten duten lehenengo prozesua da.
      Lehengaiak 2-10 mm-ko tamainan ehotzen dira erroten bidez. 
    • Dosifikatzea:
      etapa honetan nahasketara gehitzen diren lehengai guztiak pisatzen
      dira, proportzio egokian gehitzen direla ziurtatzeko. 
    • Nahastea:
      nahasketa prozesua oso garrantzitsua da pentsu konposatuak ekoizteko
      prozesuan. Etapa honen xedea da pentsua osatzen duten lehengaiak
      homogeneizatzea. Ehotako lehengaiei lehengai likidoak txertatzen
      zaizkie, eta mineralak eta bitaminak gehitzen dira. Osagai guztiak,
      normalean, nahasgailu baten bidez nahasten dira, 3-5 minutuz. 
    • Pikortatzea:
      pentsua zein animalia-espezierentzako den, beharrezkoa izango da pikor
      edo pellets gisa geratzea. Pikortatzeko, besteak beste, honako prozesu
      hauek erabiltzen dira: presioa, estrusioa eta tenperatura
      igoera. 
    • Azken
      produktua biltegiratzea eta bidaltzea
      :
      pentsua ekoizteko prozesua amaitu ostean, pentsua biltegiratu egiten da
      siloetan edo pallet gainean paketatutako zakuetan. Pentsua zakuratuta
      edo ontziratu gabe merkaturatzen da.  Ontziratu gabeko pentsua
      kamioietan garraiatzen da abere ustiategietara.

    Zein kontrol egiten zaizkio pentsueri?

    Europako
    gaur egungo legeriak parekatu egiten ditu animalien elikaduraren
    segurtasuna eta giza elikadurarena, eta printzipio eta betekizun
    orokorrak ezartzen ditu, Europan nekazaritzako elikagaien segurtasuna
    bermatzeko. Honako hauek dira betekizun horiek: 

    • Segurtasun
      betekizunak:
      animalientzako
      seguruak diren elikagaiak baino ezin dira merkaturatu; indarrean dagoen
      legeria betetzen duten elikagaiak dira seguruak. 
    • Aurkezpen
      betekizunak:
      etiketatuak eta informazioak ez dute
      gaizkiulerturik eragin behar. 
    • Trazabilitate
      betekizunak:
      ezinbestekoa da animalientzako edozein
      elikagairen jatorriaren eta helmugaren arrastoari jarraitu ahal
      izatea. 
    • Erantzukizun
      betekizunak:
      estatu kideek kontrol ofizialen sistema izan
      behar dute, eragileek Europako legedia betetzen dutela ziurtatzeko.

    Beste
    alde
    batetik, pentsu-fabrikek derrigor ezarri behar dute autokontrolerako
    sistema
    , Arriskuen eta Kontrolgune Kritikoen Analisia (APPCC)
    izenekoa, giza elikagaien industriak bezala. Sistema horri esker,
    pentsuak ekoiztean gerta litezkeen arriskuak identifikatu ahal dira,
    eta, ondorioz, prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak ezarri,
    arrisku horiek ekiditeko eta ekoitzitako pentsuak elikagaien segurtasun
    arloko legedia betetzen duela ziurtatzeko. Sistema horretan, besteak
    beste, trazabilitatea, garbiketa, izurriak eta hornitzaileak
    kontrolatzen dira, eta pentsuak aztertzen dira.

    Administrazioko
    kontrol ofizialerako Zerbitzuak
    egiaztatzen du sistemaren
    eraginkortasuna eta onespena.

    Horrez gain, Euskadin EPEAk
    (Euskadiko Pentsu Ekoizleen Elkartea) Lehengaiak
    eta Hornitzaileak Kontrolatzeko Plana
    ezarri du,
     APLIKA EPEA , elkarteko kideek merkaturatzen
    dituzten pentsuak osasungarriak direla bermatzeko.

    Lotura interesgarriak:

    Sortze data: 2013-03-18

    Eguneratze data: 2018-08-17