Zer kontrol egiten dira hirugarren herrialdeetatik EBra inportatutako elikagaietan?
EBk munduko araurik zorrotzenetakoak ditu elikagaien segurtasunaren, animalian osasunaren eta fitosanitarioen arloan, Europako herritarrak babesteko.
EBren lurraldean sartzen den edozein animalia bizik, elikagaik, pentsuk, landarek eta landare-produktuk EBko osasun-arloko eskakizunak eta eskakizun fitosanitarioak bete behar lituzke, baina animalien ongizatearen arloko batzuk ere.
Inportatutako elikagaiei kontrol ofizialik egiten zaie?
Bai, badira kontrol ofizialak Europan sartzen diren elikagaiei egiteko, inportazioek EBren arauak betetzen ote dituzten egiaztatzeko.
Estatu kideek mugetan kontrolak egiten dizkiete animaliei, landareei, elikagaiei, eta elikagaiekin kontaktuan dauden materialei eta pentsuei.

Zer bitarteko daude kontrolak egiteko?
Itsas portuetan, aireportuetan eta lurreko igarobide batzuetan mugako kontrol-postu espezializatuak daude, non Mugako Ikuskaritza Zerbitzuek egiten duten kontrola, inportatutako elikagaiek Europako araudiaren araberako baldintza higieniko-sanitarioak betetzen dituztela ziurtatzeko.

Hirugarren herrialdeetatik egindako inportazioen jatorri nagusiak eta produktu inportatuenak
Iturria: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioa
Jarraian daude mugan osasun-kontrola egin behar zaien merkantzien/animalien kontrolerako baimendutako postuak edo zentroak argitaratuta dauden estekak:
- Kanpo-osasuna – Giza kontsumoko produktuak eta elikagaiekin kontaktuan dauden materialakkontrolatzeko baimendutako puntuak.
- Landareen Osasuna – Landare jatorriko produktuen kontrolerako baimendutako puntuak.
- Animalien osasuna – Giza kontsumorako ez diren animalia jatorriko produktuen, animalia bizien eta pentsuen kontrolerako baimendutako puntuak.
- Animalien Ongizatea (SIRENTRA) – Animalia biziak esportatzeko baimendutako irteera-puntuak.
Zer ikuskapen mota egiten dira?
Hiru motako kontrolak egiten dira:
- Dokumentuen kontrola: Partidarekin batera dauden ziurtagirien eta/edo dokumentuen egiaztapena, horietan agertzen diren datuek aplikatzekoa den araudiak eskatutako bermeak betetzen dituztela egiaztatzeko, aduana-xedearen eta aurreikusitako erabileraren arabera.
- Nortasun-kontrola: Ikuskapen bisuala, partidarekin batera dauden ziurtagiriak, albaitariaren dokumentuak eta fitosanitarioak edo beste dokumentu batzuk partida osatzen duten merkantziekin bat datozela egiaztatzeko.
- Kontrol fisikoa: Egiaztatzea animaliak, elikagaiak, animalia jatorriko azpiproduktuak, pentsuak edo landareak egoera onean daudela eta batasuneko legeriara egokitzen direla eta/edo, dagokionean, nazioko araudira.
Kontrol horretan laginak hartu daitezke edo ez laborategira igortze eta han hauek egiteko:
- Analisi mikrobioligikoak: Patogenoak (Salmonella, E. coli eta Listeria) detektatzeko elikagai eta pentsuetan.
- Analisi kimikoak: pestizida-hondakinak, kutsagarriak eta baimendu gabeko gehigarriak identifikatzeko.

Zenbateko maiztasunarekin analizatzen dira EBn sartzen diren produktuak?
Animalia jatorriko elikagaietan dokumentuen arloko eta nortasun-kontrolak egiten dira partiden % 100ean. Animalia jatorrikoak ez diren elikagaien partiden % 100etan dokumentuen arloko kontrola egiten da, aldiz, nortasun-kontrolek eta fisikoek gutxienez % 2ko maiztasuna dute, non eta ez zaien berariazko araudiren bat aplikatzen maiztasuna handiagoa izateko.
Kontrolak egiteko maiztasuna arriskuen ebaluaziotik abiatuta zehazten da. Horretarako, zenbait faktore izaten dira kontuan, hala nola produktu jakin baten igorketa kopurua, kontsumitzaileen edo biztanleria-talde sentikorrenen osasunean izan dezakeen balizko eragina, kontsumo ohituren eta ez betetzeak hauteman diren maiztasunaren arabera.
Kontrolen maiztasunari buruzko informazio gehiagorako, araudi hauetan daude finkatuta:
Animalia-jatorriko elikagaientzat: 2022/932 Erregelamenduaren eta 2019/2129 Erregelamenduaren I. eranskina
Animalia-jatorrikoak ez diren elikagaientzat:: 2019/1793 Erregelamenduaren I. eranskina eta haren ondorengo aldaketa 2024/286 Erregelamenduan
Programatutako kontrolez gain, eskudun agintariek (mugako kontrol-postuetan eta Batasunean sartzeko beste puntuetan egoten dira) kontrolak egin ahal izango dituzte produktu bat EBn sartzean arriskutsua izan daitekeela pentsatzeko arrazoiak badaude, pertsonen, animalien edo landareen osasunean eragina izateagatik.
Sartzen diren merkantzien % 100i egiten zaizkie kontrolak?
Sartzen diren % 100en dokumentu arloko kontrola egiten da, kontrol fisikoari dagokionez,ez da sartzen den % 100 analizatzen, ehuneko bat analizatzen da finkatutako maiztasunen arabera.
1. taula. Ikuskapen-zerbitzuen kontrol ofiziala egindako giza kontsumorako edo erabilerarako produktuei buruz nazio mailan aplikatutako neurrien maiztasuna, 2024ko urtarrila-iraila

Mugan ez-betetze bat egonez gero, zer gertatzen da?

Baieztatutako ez-betetze bat egonez gero, eskudun agintariek animalien edo merkantzien partida ofizialki blokeatzen dute eta Batasunean sartzea ukatzen diote eta berehala agintzen diote partidaren arduradunari suntsitzeko edo Batasunetik kanpora itzultzeko.
Ez-betetzeak hautemanez gero, eskudun agintariek hartu beharreko neurri nagusiak hauek dira:
- Partida ibilgetu eta atzera bota.
- Zehapen-espedientea ireki.
- Alerta bat aktibatu edo kontrolak areagotzeko neurri bat hartu.
- Analisien emaitzak lortu aurretik garraio askerako izapidea lortu duten partidak edo Batasunean sartzerako nahitaezko kontrolak pasa gabe sartu direnak:erasandako produktuen merkaturatze-kanala kendu.
Elikagaien alerta egoera egonez gero, bada kontrolen jarraipenerako sistemarik eta sarerik?
Jarraipena errazteko eta osasun publikorako arriskua edo iruzurra egonez gero azkar aritzeko, Batzordeak ezarrita du kontrol ofizialei buruz informatzeko sistema (SGICO) eta hor txertatuta daude informaziorako sistema eta sare hauek:
- Elikagaien eta pentsuen alerta azkarreko sistema (iRASFF), elikagaien elikagaien segurtasunaz arduratzen diren agintariek erreakzio azkarra izateko seguruak ez diren elikagaiak edo pentsuak hautematen direnean, osasun publikorako arriskuak minimizatzen dira horrela eta litekeena da produktua merkatutik kentzea ere.
- Animaliak arakatzeko sistemaren (Traces) bidez. Estatuko agintariek animalia bizien eta merkantzien merkataritza gainbegira dezakete eta EBko legeriarekin bat datozela bermatu. Sistemak animalien eta landareen mugimenduen jarraipena egiten du, baita horien produktuena ere, eta gaixotasunen agerraldien ondorioak murrizteko ere balio du.
- ADIS sistema: animalien gaixotasunei buruzko jakinarazpenak eta txostenak igortzea.
- Europhyt sistema: Landareen Osasunean egondako gorabeheren berri ematen du.
- Nekazaritza Ekologikoari buruzko Informazio Sistema (OFIS), ez-betetzeei buruz eta ekoizpen ekologikoko kontrol ofizialen urteko txostenak.
