Zer da landareetako kutsadura mikrobiologikoa?

Fruta eta ortuarietan, bakterioez gain, bestelako mikroorganismoak ere aurki ditzakegu, hala nola birusak, onddoak eta parasitoak.

Aldeko ingurumen-baldintzetan, mikroorganismoek biziraun eta ugaldu daitezke epe luzeetan (hilabeteetan ere) fruta eta ortuarien gainazalean, eta hori bereziki arriskutsua da osasunerako; izan ere, elikagai horiek, askotan, gordin jaten dira.

Zer bakterio eta/edo birus egon ohi dira landare gordinetan?

Elikadura-toxiinfekzio gehiagotan inplikatuta egoten diren landareak fruitu gorriak (marrubiak, mugurdiak, ahabiak, tomateak…) eta gordin kontsumitzen diren hosto freskoko ortuariak (urazak, berroak, ziazerbak, kimuak, etab.), eta hauek dira mikroorganismo ohikoenak:

Zein dira kutsadura-iturri nagusiak nekazaritza-ustiategi batean?

Labore-soroetan, mikroorganismo bidezko kutsaduraren iturriak hauek izan daitezke:

  • Kalitate sanitario eskaseko ura erabiltzea: ureztatzeko, ongarri edo pestizidak aplikatzea, produktuak garbitzea edo hoztea.
  • Animalien simaurra eta hondakin organikoak erabiltzea. Animalien simaurra kontuz erabili behar da, eta parasito eta germen patogenoak ezabatzeko prozesuak aplikatu ondoren. Horrez gain, ahalik eta eperik handiena utzi behar da aplikaziotik bilketara arte.
  • Laboreek animaliekin kontaktua izatea. Landareak gorozki-hondarrekin edo elikadura bidezko gaixotasunen eragile diren parasitoekin kutsa daitezke.
  • Langileen osasun- eta higiene-gabezia. Eskuak ohiko eramailea izaten dira mikroorganismoak transferitzeko orduan.
  • Nekazaritza-ustiategietan erabiltzen diren ekipo, ibilgailu eta tresnen higiene-gabezia.

Zer jardunbide dira ezinbestekoak produktu freskoen mikrobio-kutsadura saihesteko landatze-, hazkuntza-, bilketa- eta biltegiratze-prozesuetan zehar?

Laboreetan mikroorganismoak bizirautea eta haztea murrizteko, nekazaritzako jardunbide egokiak aplikatu behar dira.

Hauek izan daitezke:

  • Ureztatzeko uraren arriskuak ebaluatu eta kudeatzea.
  • Higiene pertsonal ona izatea.
  • Bilketa-ekipoak eta biltegiratze- eta ontziratze-instalazioak garbi eta lehor mantentzea.
  • Soroak babestea animalien kutsadura fekaletik.
  • Simaurra aplikatu, biltegiratu eta manipulatzeko jardunbide egokiak aplikatzea, isuririk gertatu gabe

Nola kontrolatzen dute administrazioek landareek bete egiten dutela indarreko legedia?

Administrazioaren betebeharra da ekoitzi eta merkaturatutako elikagaiak kontrolatzea, bermatzeko bete egiten dituztela elikagaien segurtasuneko araudiak..

Kontrolek hauek barne hartzen dituzte:

Maila nazionalean, Elikakatearen Kontrol Ofizialerako Plan Nazionala (2026-2030) dago, eta horretan jasotzen dira elikakateko kontrol ofizial guztiak. Autonomia-erkidego mailan, Euskadin EKOP 2026-2030 daukagu.

Landareen ekoizpen primarioaren mailan, Higieneari eta fitosanitarioen erabilerari buruzko programa bat dago. Horren helburua da nekazaritza-ustiategiek Batasuneko araudia eta araudi nazional eta autonomia-erkidego mailakoa betetzea higienearen eta fitosanitarioen erabileraren esparruan.

Kontrolek hauek barne hartzen dituzte:

  • ikuskapenak nekazaritza-ekoizpeneko soroetan eta dokumentuen kontrola
  • nekazaritza-ustiategiko higiene-baldintzak egiaztatzea
  • uraren baldintzei eta ongarrien aplikazioari buruzko egiaztapenak
  • landare-produktuetan kutsatzaile mikrobiologikoen azterketak egitea uztaren aurretik

Zer jarraibide aplikatu behar dira frutak eta ortuariak kontsumitzean?

Ezinbestekoa da frutak eta barazkiak jan aurretik garbitzea, bai eta zuritu egin behar baditugu ere.

Fruta eta barazki guztiak ondo garbitu behar dira, batez ere kozinatu gabe kontsumituko direnak, kutsatzaile fisikoak kentzeko eta mikroorganismo kaltegarriek edo substantzia kimikoek (pestizidak) sor ditzaketen arriskuak murrizteko.

Informazio gehiago

Frutak eta ortuariak garbitzeko urratsak-ELIKA 2025

Baratze-ustiategietako higieneari buruzko informazioa – ELIKA