Frutek eta barazkiek eragindako alergia
Zer da frutek eta barazkiek eragindako alergia?
Immunitate-sistemak frutetan, barazkietan eta landare-jatorriko bestelako elikagai batzuetan dauden proteina jakin batzuen aurrean izaten duen aurkako erreakzio bat da. Erreakzio horretan, E Immunoglobulina (IgE) antigorputzak egoten dira tartean.
Organismoak mehatxutzat hartzen ditu proteina horiek, eta erantzun alergikoa ematen du. Erantzun hori aldatu egin daiteke sintoma arinak izatetik erreakzio larriak izatera landare-jatorriko elikagai batzuk kontsumitu ostean.
Zein frutak eta barazkik eragiten dute alergiarik handiena?
Erreakzio alergikoak maizenik eragiten dituzten frutak errosazeoen familiako frutak dira, bereziki, mertxika, sagarra, gerezia, arana, abrikota eta marrubia, horiek eragiten baitituzte alergien % 70. Halaber, nahiko ohikoak izaten dira kiwiak, meloiak, angurriak, ahuakateak, mahatsak, mangoak eta ananak eragindako alergiak.

Entre las verduras y hortalizas destacan la lechuga, zanahoria, apio, tomate, pimiento, berenjena y coles. Las especias también pueden provocar alergias en algunas personas.

Zergatik sortzen da alergia? Landareen zein zatik sortzen du alergia?
Alergia honako hauen konbinazioaren ondorioz sortzen da: aurretiko joera genetikoa, ingurumen faktoreak eta elikadura-ohiturak.
Benetako arrazoia landareetan egoten diren proteina alergeniko jakin batzuk dira. Zenbait proteina ezagutzen dira haiek kontsumitzean, ukitzean edo arnastean alergia sortzen dutenak, eta landarearen edozein zatitan egon daitezke, adibidez, azalean (mertxikan bezala), mamian (errosazeo guztietan) edo hazietan (angurria, tomatea).
Alergia sor dezakete osagai gisa erabiltzen diren landare-proteinek?
Animalia-produktuen alternatiba diren landare-produktuen kontsumoaren gorakadaren ondorioz, gero eta landare-proteina eta lekale gehiago gehitzen dira elikagaietan. Elikagaien segurtasunerako agintariek ohartarazten dute joera horrek areagotu egin dezakeela herritarren esposizioa landare-proteina alergenikoekiko.
Gainera, proteinak erauzteak eta kontzentratzeak, bai eta elikadura-matrize berrietan erabiltzeak ere, areagotu egin dezake haien ahalmen alergenikoa, eta, ondorioz, erreakzioak ager daitezke pertsona sentsibilizatuetan.
Hori dela eta, alergeno emergentetzat hartzen dira landare-proteina horietako batzuk.

Nori eragiten die? Zein da haien prebalentzia?
Frutek eta barazkiek eragindako elikaduragatiko alergia asko hazi da azken hamarkadetan.
Europan, zenbatesten da frutek eragindako alergiak biztanleriaren % 6ri eragiten diela. 5 urtetik beherako haurren artean, frutek eta barazkiek eragindako alergia laugarren lekuan dago, arrautzek, esneak eta arrainak eragindako alergiaren atzetik; 5 urtetik gorakoen artean, berriz, biztanleria orokorraren alergiarik ohikoena da.
Espainian, errosazeoek (hala nola mertxikak eta sagarrak) eragindako alergia, ohikoenetako bat da: diagnostikatutako elikaduragatiko erreakzio alergikoen % 23,6.
Zein dira sintomak? Nola ekidin daitezke?
Honako hauek dira frutek eta barazkiek eragindako alergiaren sintoma nagusiak:
- Aho-alergiaren sindromea: azkura ahoan, ezpainetan eta eztarrian.
- Azaleko sintomak: urtikaria eta ubeldurak azalean; ezpainak, mihia eta betazalak puztea.
- Digestio-sintomak: abdomeneko mina, goragaleak, gorakoak edo beherakoa.
- Anafilaxia, oso kasu larrietan, bizitza arriskuan jar dezakeen eta premiazko arreta medikoa behar duen erreakzio alergikoa sortzen da.
Elikaduragatiko alergiak saihesteko modu bakarra da alergia eragiten duen elikagaia dietatik kentzea, bai eta osagaien artean alergeno horiek dituzten elikagaiak ere.
Frutek eta barazkiek eragindako alergia izaten duten pertsonentzako aholkuak
- Alergologoarekin batera identifikatzea zehazki zein frutak eta/edo barazkik eragiten duen alergia, eta ahalik eta dieta askotarikoena egitea, hau da, soilik saihestea alergia eragiten duten elikagaiak.
- Arretaz irakurtzea produktuen etiketak, alergia eragiten duen osagaia identifikatu ahal izateko. Zalantzarik izanez gero, ez kontsumitu.
- Alergiaren berri ematea jatetxe, jantoki eta ekitaldi sozialetan.
- Soinean eramatea beti gomendatutako larrialdiko medikamentua.
- Aintzat hartzea, ariketa biziak, alkoholak eta zenbait antiinflamatoriok areagotu egin dezaketela erreakzio alergikoa izateko arriskua zenbait pertsonetan.

Zein elikagai kontsumi daitezke segurtasunez?
Ez dago elikagai seguruen zerrenda unibertsalik pertsona alergiko guztientzat;
Izan ere, paziente bakoitzak proteina desberdinen aurrean erreakzionatzen du. Pertsona bati arazoak sortzen dizkion elikagai bat oso ondo onar dezake beste batek.
Zenbait kasutan, prestatutako elikagaiak hobeto onartzen dira gordinak baino, proteina alergeniko batzuk suntsitu egiten baitira beroarekin. Hala ere, beste proteina batzuk mantendu egiten dira egostean; hortaz, banaka ebaluatu behar da alergologoarekin.
Frutak eta barazkiak edo horien arrastoak izan ditzaketen
Nolanahi ere, kontu handiz ibili behar da osagaien artean “frutak eta barazkiak edo horien arrastoak izan ditzaketen” elikagaiekin; beraz, beti gomendatzen da egiaztatzea etiketan horiek aipatzen diren, bereziki honako produktu hauetan:
- Zukuak, nektarrak eta edariak.
- Postreak eta gozokiak.
- Irabiatuak, izozkiak eta jogurtak
- gosaltzeko zerealak, txokolateak eta zizka-mizkak.
- Ogia eta gozogintza-produktuak.
- Saltsak eta ongailuak.
- Kontsumitzeko prest dauden platerak: enpanadillak, kremak, zopak, pizzak…
- Hestebeteak eta prestatuak, hala nola hanburgesak, haragi-bolak…
- Gozokiak.
Etiketetan frutak eta barazkiak edo horien aztarnak izan ditzaketela adierazten duten izendapenak:
- Landare-olioak edo -gantzak.
- Landare-proteinak.
- Landare-proteina hidrolizatua.
- Landare-proteina testurizatua.
Informazio gehiago
- Alergia a frutas y verduras: causas, prevención y consejos | Libro de las enfermedades alérgicas de la Fundación BBVA y SEAIC. Servicio de Alergología del Hospital Universitario Dexeus (Grupo Quirónsalud), Barcelona
- AEPNAA (Asociación Española de Alérgicos a Alimentos y Látex) – Alergia a frutas y hortalizas
- ELIKA- Zer da elikaduragatiko alergia bat?
- EFSA – Alérgenos Alimentarios