Animalia klonatuetatik eratorritako elikagaiak kontsumitzen ditugu?

Ez, gaur egun Europar Batasunean (EBn) ez dago baimenduta animalien klonetatik edo horien ondorengoetatik eratorritako elikagaiak merkatuan ekoiztea.

Eta munduko gainerako lekuetan?

Ez dago ebidentziarik egiaztatzeko gaur egun klonatutako animalia jatorriko elikagaiak merkaturatzen direnik munduko inongo lekutan.

Animalien klonazioa herrialde askotan zalantzan jarri eta aztertu izan da; esate baterako, Estatu Batuetan, FDAk (Elikagaien Segurtasunerako erakunde arduraduna) 2008. urtean arriskuen ebaluazioa argitaratu zuen. Bertan ondorioztatu zen animalia klonatuetatik eratorritako haragia eta esnea egunero kontsumitzen ditugun elikagaiak bezain seguruak direla. Nolanahi ere den, 2001. urtean FDAk ekoizleekin eta ikerlarien komunitatearekin erabaki zuen 2001eko uztailetik aurrera produktu horien salmentaren inguruko borondatezko luzamendua egitea, ekoizpenak elikakatean sar ez zitezen.

Zer da animaliak klonatzea?

Animalien klonazioa animalia bat genetikoki beste baten berdin-berdina izatea ahalbidetzen duen teknika da.

Egiazki, klonazioa ugaltze lagunduko teknika da. Horren bidez, ondorengoek guraso bakarraren material genetikoa (DNA) jaraunsten dute, ez bi gurasoena, sexuaren bidezko ugalketan gertatzen den bezala.

Klonazioa ez da berria

1996. urtean Dolly ardia jaio zen, zelula heldu baten bidez klonatutako lehen ugaztuna, alegia. Dollyk oihartzun handia izan zuen komunikabideetan, baina lehenago jada beste animalia batzuk ere klonatu ziren; besteak beste, igelak edo karpak, bai eta beste ugaztun batzuk ere, izan zuten arrakasta gorabehera. Dollyren kasuan, oinarrizko ezberdintasuna lortu zen; izan ere, lehenago beste klonazio batzuetan ez bezala, lehen aldiz klonatu zen arrakastaz animalia ugaztun bat zelula heldu baten bidez, hau da, diferentziaturik.

Ordura arte, uste zuten soilik animalia klonatuetatik lor zitekeela hori, enbrioi-zelula ez diferentziatuaren bidez, ondoren ezberdintzeko gaitasuna izanik. Are gehiago, muina sartuta zuen zelula (hain zuzen ere, Dolly sortu zuena) beste ardi baten ugatzekoa zen.

Legezko egoera Europan

Animalia klonatuetatik lortutako elikagaiak legeria zehatz batean arautzen ez badira ere, elikagai berriei buruzko araudiaren aplikazio esparruan sartzen dira (Elikagai berriei eta elikagai osagai berriei buruzko 258/1997 Araudia); izan ere, klonazioa normalean erabili ohi ez den ekoizpen prozesu berritzat jotzen da, nahiz eta gaur egun adostasunik ez dagoen klonazioa sartzeko eta arautzeko moduari buruz.

Batzordeak legezko bi proposamen egin ditu, 2013. urtean argitaratutakoak:

EFSAren ebaluazio zientifikoak

EFSAk hainbat txosten zientifiko egin ditu 2008. urteaz geroztik. Hona hemen ondorio nagusiak:

2008:

  • Alokairuko amen (klonen eramaileak) osasunarekin loturiko animalien ongizatearekin loturiko zenbait arazo daude, baita klonekin eurekin ere, nahiz eta klonazioak ez duen eraginik klonen haragiaren eta esnearen segurtasunean.

2009an eta 2010ean:

  • Hilkortasun tasak eta garatzeko normaltasun faltekin jaiotzen diren animalia kopuruak askoz ere handiagoak dira animalia klonatuetan, ohiko moduan hazitako animalien kasuan baino.
  • Elikagaien segurtasunari dagokionez, ez dago seinalerik klonen eta horien ondorengoen haragian eta esnean ezberdintasunik dagoela esateko, ohiko moduan hazitako animalien haragiarekin eta esnearekin alderatuta.
  • Oraindik informazio gutxi dago eskuragarri behi- eta txerri-ganaduko hainbat espezieren klonazioari buruz. Beraz, momentuz arriskuen ebaluazioa bi espezie horiekin besterik ezin da egin.

2011:

  • Europako Batzordeak EFSA-ri eskatu zion 2011ko abenduan, elikagai ekoizpenerako baserri animalien klonazioaren garapen zientifiko posibleen gaurkotzea.
  • Aipaturiko gaurkotzearen konklusioa izan zen ez zegoela informazio berririk 2009ko eta 2010etako EFSA-ko adierazpenetatik.

2012:

  • Hobetu egin dira klonazioari buruzko ezagutzak, baina, hala ere, teknika horren eraginkortasunak baxua izaten jarraitzen zuen, ugaltzeko beste teknika batzuekin alderatuta.

2012:

  • Hobetu egin dira klonazioari buruzko ezagutzak, baina, hala ere, teknika horren eraginkortasunak baxua izaten jarraitzen zuen, ugaltzeko beste teknika batzuekin alderatuta.

Ondorioak

  • Gaur egun ez dago baimenduta animaliak klonatzea elikagaiak ekoizteko. Nolanahi ere den, klonatzeko teknologia aurrera doan heinean, animalia klonatuetatik eratorritako elikagaiak edo horien jatorriko produktuak merkatuko errealitate bihurtzeko aukera ere gero eta handiagoa da.
  • Ikerketak aurrera jarraitzen du esparru horretan; izan ere, animalien klonazioa elikagaiak ekoizten dituzten animalia jakin batzuen kalitatea hobetzeko modu gisa ulertzen da, eta epe labur edo luzean, ziur asko eragina izango du behi-esnearen edo -haragiaren errendimendu handian.
  • Elikagaiak ekoizteko animalia klonatuak erabiltzeak eztabaida eta kezka eragiten ditu gizartean; beraz, baimendu egiten badira, lehenengo eta behin “hesi” hori gainditu eta gizarte-babesa lortu beharko litzateke.

Klonazioari buruz gehiago jakiteko

Sortze data: 2014-07-07

Eguneratze data: 2019-06-21