AESANek jakinarazi du ROUGIE markako ahate osoko foie-gras lote batean kristal-zatiak daudela, 2022/10/14ko iraungitze-datarekin.

Produktua Danimarkan, Belgikan, Frantzian, Suedian, Hong Kongen eta Espainian banatu dute. Estatuan, Andaluzian, Kanarietan, Katalunian, Gaztela-Mantxan, Madrilen, Murtzian eta Euskal Autonomia Erkidegoan banatu da.


Eraginpeko lotea:

Produktuaren izena:

  • Nombre en la etiqueta: Foie gras de canard entier du sud ouest.
  • Marca: ROUGIE
  • Presentación: Tarro de cristal
  • Lote: 201014.103364
  • Fecha de consumo preferente: 14/10/2022

Orain arte EZ da konfirmatu alerta horri lotutako kasurik Espainian.

Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea.