Zer dira arrain eta itsaskiek eragindako alergiak?

Arrain eta itsaskiek eragindako alergiak, gehienbat, sistema immunologikoak ematen dituen aurkako erantzunak dira, arrain eta itsaskietan dauden proteinak (“alergeno” deritze) kontsumitzean, ukitzean eta arnastean.

Zein da alergia honen eta Anisakisak eragindako alergiarenarteko aldea?

Arrain eta itsaskibatzuek parasitoakizan ditzakete; nagusiki, Anisakisa. Hori dela eta, parasito horri alergia diotenek, erreakzio alergikoa izangodute.

Argi bereizi behar da arrainen proteinek eragindako alergia eta Anisakisak eragindako alergia; izan ere, arrainek ez badute Anisakisik, parasito horri alergia dion pertsonak ez du erreakzio alergikorik izango.

Aurkako erreakzio ez alergikoak

Arrain eta itsaskiekere aurkako erreakzio ez alergikoak eragin ditzakete, oinarri immunerik gabekoak. Intoxikazio esaten zaie, eta substantzia toxikoek eragiten dituzte:

  • histamina eta antzeko substantziak, egoera txarrean dauden arrain urdinek (hegalaburra, hegaluzea) eragindakoak. Alergia-erreakzioen antzeko sintomak eragiten dituzte azalean eta urdail-hesteetan.
  • bakterioak edo birusak iragazte-uretik eratorritakoak. Moluskuak horiekin elikatzen dira, eta kontsumitu ondoren urdail-hesteetako sintomak agertzen dira.
  • itsasoko biotoxinak, arrain eta itsaskien (algak edo planktona) kontsumotik eratorritakoak. Urdail-hesteetako sintomak, neurologikoak eta arnasakoak eragiten dituzte.

Zein arrain- eta itsaski-espeziek eragiten dute alergia gehien?

Espainian, arrainek eragindako alergia-erreakzio gehienak arrain zuriek eragiten dituzte: legatzak, bakailaoak, mihi-arrainak eta oilarrak. Izan ere, arrain urdinek (sardina, antxoa, amuarraina, izokina, hegalaburra eta hegaluzea) baino proteina alergeniko gehiago dituzte. itsaskiei dagokienez, ganba, otarrainxka eta zigala bezalako krustazeoek eragindako alergia hedatuago dago, horietan dagoen proteina alergenikoen kopurua handiagoa delako.

Zein dira dituzten alergeno nagusiak?

Arraina

Alergeno nagusiak parbalbuminak dira: proteina termoegonkorrak dira, zenbait arrain-espezietan daudenak. Proteina horiek arrain zurian eta urdinean daude, nahiz eta arrain urdinek parbalbuminen kopuru txikiagoak izan (beraz, ahalmen alergenikoa ere txikiagoa da).

Itsaskiak

Alergeno nagusiak tropomiosinak dira: proteina termoegonkorrak eta disolbagarriak dira, krustazeoetan gehiago egoten direnak (% 20 proteinak), moluskuetan baino.Hori dela eta, oso ugaria da egoste-likidoan, eta zati bat egostean edo frijitzean lurruntzen da; beraz, pertsona alergiadun batzuek sintomak bizi dituzte lurrun horiek arnastean.

Itsaskiek eragindako alergia duten gehienek alergia diete, halaber, hauts-akaroei. Izan ere, tropomiosonak intsektu horietan ere badaude.

Zein pertsonari eragiten diete arrainek eta/edo itsaskiek eragindako alergiek?

Arrainek eragindako alergia itsaskiek eragindakotik bereizi behar da; izan ere, elikagai bakoitzean alergia eragiten duten proteinak ezberdinak dira, nahiz eta gaixo batzuengan biak aldi berean ager daitezkeen (ez da ohikoa).

Arraina

Arrainek eragindako alergia, funtsean, lehenengo adin-zikloan agertzen da, dietan arraina sartzen denean. Hirugarren alergia-kausa da, haurtzaroan elikagaiek eragindako alergien artean (kasuen % 18), esnearen eta arrautzaren ondoren. Helduen artean, arrainak elikagai-alergien kasuen % 12-14eragiten ditu.

Arrainek eragindako alergia desagertu egin daiteke, batez ere haur txikien artean, baina oro har, esneak edo arrautzak eragindako alergia baino iraunkorragoa da. Hori dela eta, arrainari alergia dioten pertsonen erdiak baino gehiago 15 urtetik gorako heldu eta gazteak dira..

Haur nagusien edo helduen artean hasten denean, alergiak bizi osoan iraun ohi du.

* Kontuan hartzekoak:
Arraina dietako oinarrizko elikagaia denez, dakartzan onura, handiak direla eta, gomendagarria da alergietan adituek tolerantzia neurtzea, gaixoei alergiak eragin ahal dizkieten arrain-espezieekin, arraina dietatik erabat desagerrarazi baino lehen.

Itsaskiak

Aitzitik, itsaskiakeragindako alergia ohikoagoa da helduen artean, haurren artean baino ((krustazeoek kasuen % 3,8 eragiten dituzte, eta moluskuek kasuen % 1,6).Gainera, nahikoa iraunkorra da: bizitza osoa iraun dezake.

Azken hamarkadan areagotu egin da mariskoen kontsumoa helduen artean. Espainian bistakoa da kasuak areagotu egin direla: % 8tik % 22ra (kasuen % 85,2 krustazeoek eragin dituzte).

Zein dira arrainek eta/edo itsaskiek eragindako alergiaren sintomak?

Sintomak elikagaiek eragindako alergian ohikoak direnak izaten dira (ikusi esneak eragindako alergiaren sintomen koadroa), y se pueden producir síntomas variables y de diferente gravedad.

Dena den, sintomak berehala agertzen dira gutxi gorabehera, arraina edo itsaskia kontsumitu edo ukitu ondorengo 30-60 minutuetan, edo egoste-lurrunak arnastu ondoren..

Lehenengo, azaleko sintomak agertzen dira : urtikaria, azkura eta hanturak; y ondoren, digestiboak (goragaleak, gorakoak, beherakoa, sabelaldeko mina …) eta arnasakoak (doministikuak, muki-jarioa, asma, …)

* Kontuan hartzekoak:
Gaixo asmadunek erreakzio larriak bizitzeko arrisku handiagoa dute.

Nola artatzen dira sintomak?

Alergia baten ohiko sintometakoren bat duten pertsonek berehala jo beharko dute medikuarenera, eta hark emango die beharrezko medikazioa eta alergologo batengana bidaliko ditu arrainek eta/edo itsaskiek eragindako alergia ote duen erabaki eta egiazta dezan.

Gomendioak arrainari eta/edo itsaskiei alergia dieten pertsonentzat

  • Alergia eragiten duen arrainaren eta/edo itsaskiaren kontsumoa desagerraraztea, eta beste horrenbeste egitea osagaien artean arrainak eta/edo itsaskiak izan ditzaketen elikagai eraldatuekin
  • Proteina asko dituzten elikagaiak kontsumitzea ziurtatzeko arrain edo itsaskien ingestarik ezean, dietan behar duten proteina-kopurua dutela:esnea, haragiak, arrautza, fruitu lehorrak eta lekaleak.
  • Ondo irakurri etiketak, arrainak eta itsaskiak aipatu egin behar baitira etiketan, derrigorrezko araudiak ezartzen duen bezala. Elikagai eraldatu askok arraina- eta/edo itsaski-proteinen arrastoak izan ditzakete, emultsionatzaile eta argigarri gisa erabiltzen baitira. Zalantzarik izanez gero, saihestu elikagai hori kontsumitzea.
  • Garbitu eta desinfektatu lan egiteko gainazal eta tresna guztiak (zartaginak, parrila, espatulak, baxera, mahai-tresnak, etab.).Ez erabili aldez aurretik arraina eta/edo itsaskiak dituzten beste elikagai batzuk kuzinatzeko erabili den oliorik (kroketak, arrautzeztatuak…).
  • Jakinarazi jan egingo duzun leku guztietan alergikoa zarela (eskolako jantokian, jatetxeetan, irteeretan, ospitaleetan, bidaietan), arraina eta/edo itsaskiak izan ditzaketen elikagaiak zerbitzatzea saiheste aldera.
  • Izan eskura alergologoak agindutako botikak, erreakzio alergikorik izanez gero.

Zein elikagai kontsumi daitezke modu seguruan?

Jarraian zehazten dira elikagaien zerrendak, semaforoaren koloreen arabera:

  • Berdea: modu seguruan jan daitezke ez dutelako arrainik/itsaskirik.
  • Laranja: “arraina/itsaskiak edo horien arrastoak izan ditzakete”, beraz, gomendatzen da beti begiratzea etiketan aipamenik agertzen ote den.
  • Gorria: ezin dira jan arraina/itsaskiak edo horien proteinak dituztelako.
Baimendutako elikagaiak Etiketa egiaztatu behar zaien elikagaiak Debekatutako elikagaiak
  • Arraina, itsaskiei alergia izanez gero
  • Itsaskiak, arrainei alergia izanez gero
  • Esnea
  • Fruitu lehorrak
  • Egoskariak
  • Haragiak
  • Arrautza
  • Fruta eta barazkiak
  • Laboreak
  • Eztia
  • Hazien eta fruitu lehorren olioak
  • Pizzak
  • Arrautzeztatuak, tenpura eta ogitan pasatutakoak
  • Gelatina
  • Hostoreak, enpanadak, enpanadillak, kroketak eta abar
  • Arrain-gelatinazargiztatutako gozogintza-produktuak
  • Bitaminekin edo Omega 3rekin aberastutako elikagaiak (arrautzak, haurrentzako formulak, etab.)
  • Thailandiako sukaldaritza
  • Saltsak (zesar, kaponata, etab.)
  • Sushia
  • Arrain- eta/edo itsaski-zopak eta saldak
  • Arrain- eta/edo itsaski-paella
  • Itsaskien/karramarroen biribilkiak, surimia
  • Sashimia eta tarama
  • Kabiarra
  • Arrain-irinak
  • Arrain-gelatina
  • Saltsak:worcestershire (antxoarekin), marinel-erara
  • Arrain-gelatinazargiztatutako ardoak eta edari alkoholdunak
  • Zehaztu gabeko animalia-proteinak dituzten elikagaiak

 

* Gogoratu: Zerrendak gutxi gorabeherakoak dira eta baliteke zehatzak ez izatea.Informazio horrek ezin izango ditu inola ere ordeztu zure alergologoak ematen dizkizun aholkuak eta gomendioak.Beti irakurri behar da etiketa, elikagaia segurutzat jo arren.

Iturria: Arrainaren eta itsaskien esklusio-dieta – Elikagaiei eta latexari alergia diotenen Kataluniako Elkartea  INMUNITAS VERA2011

Ba al dago elikagai ez den eta arraina/itsaskiak izan ditzakeen bestelako produkturik?

Bai, arrainak eta itsaskiak “ezkutuan” aurki daitezke elikagaiak ez diren beste produktu batzuetan. Alde batetik, proteinak erabiltzen dira, argiztatzeko propietateak dituztelako; bestalde, arrain-gibelaren olioak erabiltzen dira, biziberritzeko eta orbaintzeko propietateak dituztelako, honako hauek bezalako produktuetan:

  • Kosmetikoak:kremak, pomadak, xaboiak, baltsamoak, ezpainak pintatzekoak, etab …
  • Osagarriak: bitamina-gehigarriak, Omega 6 eta Omega 3, bakailao-gibela, etab…
  • Botikak: itsas glukosamina (osteoartritiserako).
  • Maskotentzako elikagaiak: (arrain-irinak izan ditzakete).
  • Kolak, itsasgarriak eta pinturak

* Kontuan hartzekoak:
Beti kontsultatu behar zaio alergietan adituari, kosmetikoei, gehigarriei eta botikei buruz.

Lotura interesgarriak

Sortze data: 2014-01-27

Eguneratze data: 2019-07-11