Zer dira bentzopirenoak?

Bentzopirenoak hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAPak) dira, materia organikoaren (zura, ikatza, petrolioa eta gasolina, hondakinak, tabakoa eta elikagaiak, besteak beste haragia eta arraina) errekuntza osatugabearen ondorioz sortzen diren konposatu kimikoen taldea, zeinak ingurumenean metatzen baitira (lurzorua, ura eta airea).

Nola sartzen dira elikakatean?

Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak (HAPak), bentzopirenoak barne hartzen dituztenak, hiru bideren bidez sar daitezke elikagaietan:

  1. Ingurumena: Herrialde garatuetan, industria-jardueraren areagotzea dela eta, ingurumenera askatzen dira materia hauen errekuntzan zehar: zura, petrolioa, olioak, ikatza, tabakoa, hondakinak. Ingurumenean daudenez, itsasoan eta zelaietan pilatzen dira, eta, beraz, arrain eta zerealetan aurki daitezke nagusiki.
  2. Elikagaien industrian prozesatzean: HAPak zenbait elikagairen (zerealak, olioak) lehortze industrialean zehar eta beste zenbaiten (arraina, haragia) ketze-prozesuan zehar sortzen dira.
  3. Elikagaiak prestatzean: Substantzia kutsatzaile horiek, halaber, gure etxebizitzetan ere sortzen ditugu, elikagai gantzatsuak prestatzeko (haragiak, arrainak eta eratorriak) sukaldaritza-teknika jakin batzuk erabiltzean (ketzea, txigortzea, parrilan plantxan jartzea eta erretzea). Horien osaera zuzenean proportzionala da kozinatze-tenperatura eta -denborarekiko. 300 ºC-tik gora sortzen dira bentzopirenoak eta gainerako HAPak.

Zein elikagaitan aurki ditzakegu?

Aurretik esandakoarekin bat, ingurumen-kutsatzaile horiek nagusiki zerealetan eta eratorrietan, arrain eta itsaski ketuetan, eta parrilan egindako haragi eta arrainetan egon daitezke.

Eta, neurri txikiagoan, beste elikagai batzuek ere izan ditzakete konposatu toxiko horiek, hala nola olio eta gantzek, tuberkuluek, lekaleek, esneak eta kafeak.

Halaber, nabarmendu behar da tabakoa bentzopirenoen esposizio-iturri garrantzitsua dela: erretzean, erretzaileek arnasbideetatik irensten dituzte konposatu toxiko horien kantitate nabarmenak.

Zein ondorio kaltegarri ditu giza osasunarentzat?

Banaka, HAP guztiek ez dituzte ondorio berberak giza osasunean, baina 12 konposatuk jarduera kartzinogenikoa agertu dute esperimentazio-animaliekin eginiko entseguetan, eta honako hauek eragin ditzakete:

  • Toxikotasun akutua: HAPek ondorio akutuak sor ditzakete, hala nola kontaktuagatiko azalaren narritadura, arnasketa-hutsegiteak inhalatu ondoren, eta eraginak nerbio-sisteman.
  • Toxikotasun kronikoa: HAPek, epe luzean, ondorio toxikoak eragin ditzakete sistema hematologikoan, ugalketa- eta immunologia-sisteman eta garapenekoan; eta, bentzopirenoaren kasuan, HAP toxikoena denez, kartzinogenesia ere eragin dezake

Segurua da elikagai horiek kontsumitzea?

Elikagaien Segurtasuneko Europako hainbat agentziak ikerketak egin dituzte dietaren bidezko bentzopirenoen eta gainerako HAPen ingestioa aztertzeko. Eta horietan guztietan ondorioztatu dute giza osasunarentzako arriskua txikia dela, HAP gehien duten elikagaien (zerealak, arrain ketua, haragia parrilan, etab.) muturreko kontsumitzaileen kasuan izan ezik; azken horien kasuan ezin da nolabaiteko arriskua baztertu.

Nolanahi ere, ikerketa guztiek jasotzen dute azken 10 urteetan behera egin dutela prozesatu gabeko elikagai freskoetako bentzopireno-mailak. Hortaz, aurresuposatu daiteke ingurumenean horien mailak ere behera egin duela, industria-jardueren igorpenak murrizteko aplikatutako kontrolari esker.

Segurua da elikagai horiek kontsumitzea?

Elikagaien Segurtasuneko Europako hainbat agentziak ikerketak egin dituzte dietaren bidezko bentzopirenoen eta gainerako HAPen ingestioa aztertzeko. Eta horietan guztietan ondorioztatu dute giza osasunarentzako arriskua txikia dela, HAP gehien duten elikagaien (zerealak, arrain ketua, haragia parrilan, etab.) muturreko kontsumitzaileen kasuan izan ezik; azken horien kasuan ezin da nolabaiteko arriskua baztertu.

Nolanahi ere, ikerketa guztiek jasotzen dute azken 10 urteetan behera egin dutela prozesatu gabeko elikagai freskoetako bentzopireno-mailak. Hortaz, aurresuposatu daiteke ingurumenean horien mailak ere behera egin duela, industria-jardueren igorpenak murrizteko aplikatutako kontrolari esker.

Barbakoa modu seguruan egiteko 5 aholku

  1. Atera haragi edo arrain gordina hozkailu eramangarritik txingarrak prest daudenean.
  2. Behar baino lehen ateratzen badituzu, tenperatura altuetan ez ezik, intsektuekin kontaktuan ere jartzen dituzu. Erabili tupper itxiak edo erretiluren bat janaria estaltzeko, nahiz barbakoan prestatu beharreko janaria, zein beste edozein (batez ere haragi horiekin batera egiten diren entsaladak, gordinik jaten direnak).
  3. Ahal dela, erretxinatsua ez den zura erabili, lehen erabilerakoa, eta berniz eta margoen hondarrik ez duena.
  4. Txigortua egoteak ez du bermatzen ongi egina dagoenik!!! Haragia gehiegi erretzen baduzu, substantzia kantzerigenoak ager daitezke. Gainera, baliteke elikagaien barrualdea behar bezala kozinatuta ez egotea. Elikagaiek kolore uniformea izan behar dute azalera osoan. Beharrezkoa bada, egin itzazu ebaki txikiak, eginda dagoela egiaztatzeko.
  5. Kutsadura gurutzatua ekin behar da: ez erabili pintza, erretilu, labana, eta abar berberak elikagai gordinak eta kozinatuak manipulatzeko.

Gogoratu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erregulartasunez eguneratzen dituela sute-arriskua ekiditeko murrizketak, besteak beste, barbakoak debekatzea

Nola murriztu dezakegu arriskua? Etxean kozinatzeko aholkuak

Elikagai gantzatsuak prestatzeko teknika jakin batzuek HAPak areagotzean eragiten dutenez (hala nola haragiak, arrainak eta itsaskiak parrilan edo barbakoan prestatzea), teknika horien erabilera murriztea gomendatzen da.

Hortaz, gomendagarriagoa da elikagai horiek frijituta, labean edo txigortuta prestatzea.

Non aurkitu dezaket informazio gehiago?

Sortze data: 2011-09-13