ZER DA PENTSUA?
Pentsu konposatuak
Inoiz edo behin entzun
izan dugu pentsuen osasun-kalitatea edo
segurtasuna zalantzan jartzen duen berri edo iruzkinen bat. Baina,
beharrezkoa da aipatzea produktu horien ekoizpena oso zorrotz
kontrolatzen dela Europan.
Egon litezkeen zalantzak argitzeko, jarraian pentsuak zer diren eta
nola ekoizten diren azalduko dugu.
Pentsua (konposatua)
“animalientzako
elikagaia da”, lehengaiak (landare- eta/edo
animalia-eta/edo mineral-jatorrikoak) nahastuta sortzen dena. Lehengai
horiek eraldatu egin daitezke ala ez, animalientzako elikagai
nutritiboa edo osasuntsua lortzeko.
Europako araudiak honela definitzen du pentsua: “edozein substantzia edo
produktu, (gehigarriak barne), animaliak ahoz elikatzeko, erabat edo
zati batean aldatu direnak edo aldatu ez direnak”.
Zenbat pentsu mota daude?
Bi pentsu mota daude:
-
Osoak:
osagaien nahasketak dira, eta animaliari behar dituen nutriente guztiak
ematen dizkiote. Oro har hegaztiak, txerriak eta laguntza-animaliak
elikatzeko erabiltzen dira. - Osagarriak:
beste lehengai batzuekin nahasteko formulatutakoak dira. Pentsu horiek
bazka onduarekin nahasten dira, eta zaldien eta hausnarkarien (behiak,
ardiak, ahuntzak…) elikaduran erabiltzen dira.
batetik, osasun arazoak dituzten animaliak tratatzeko, pentsuek
sendagairen bat izan dezakete, baina ezinbestekoak diren kasuetan baino
ez. Kasu horietan, pentsua sendagaia emateko bide gisa erabiltzen da.
Mota horretako pentsuak ekoizteko, beharrezkoa da administrazioaren
baimena, eta albaitari batek agindu behar du horiek erabiltzea. Pentsu
mota horri sendagai-pentsua
deitzen
zaio.
-
Lehengaiak
jaso eta biltegiratzea: lehengaiak fabrikara kamioietan
iristen dira gehienetan. Lehengaia
deskargatzean, begiz ikuskatzen da lehengaien egoera egiaztatzeko, eta
hezetasuna, proteinen edukia eta abar aztertzen dira. Halaber, kamioi
bakoitzetik lagin bat hartzen da, Elikagaien Segurtasuna kontrolatzeko
(metal astunak, dioxinak…) analisiak egite aldera. Horrez gain, beste
lagin bat gorde egiten da, baldien eta beharrezkoa bada lehengai sorta
bat berriro aztertzea. Lehengaiak siloetan eta horretarako egokitutako
lekuetan biltegiratzen dira. -
Ehotzea:
pentsuak ekoizteko lehengaiek jasaten duten lehenengo prozesua da.
Lehengaiak 2-10 mm-ko tamainan ehotzen dira erroten bidez. -
Dosifikatzea:
etapa honetan nahasketara gehitzen diren lehengai guztiak pisatzen
dira, proportzio egokian gehitzen direla ziurtatzeko. -
Nahastea:
nahasketa prozesua oso garrantzitsua da pentsu konposatuak ekoizteko
prozesuan. Etapa honen xedea da pentsua osatzen duten lehengaiak
homogeneizatzea. Ehotako lehengaiei lehengai likidoak txertatzen
zaizkie, eta mineralak eta bitaminak gehitzen dira. Osagai guztiak,
normalean, nahasgailu baten bidez nahasten dira, 3-5 minutuz. -
Pikortatzea:
pentsua zein animalia-espezierentzako den, beharrezkoa izango da pikor
edo pellets gisa geratzea. Pikortatzeko, besteak beste, honako prozesu
hauek erabiltzen dira: presioa, estrusioa eta tenperatura
igoera. -
Azken
produktua biltegiratzea eta bidaltzea:
pentsua ekoizteko prozesua amaitu ostean, pentsua biltegiratu egiten da
siloetan edo pallet gainean paketatutako zakuetan. Pentsua zakuratuta
edo ontziratu gabe merkaturatzen da. Ontziratu gabeko pentsua
kamioietan garraiatzen da abere ustiategietara. -
Segurtasun
betekizunak: animalientzako
seguruak diren elikagaiak baino ezin dira merkaturatu; indarrean dagoen
legeria betetzen duten elikagaiak dira seguruak. -
Aurkezpen
betekizunak: etiketatuak eta informazioak ez dute
gaizkiulerturik eragin behar. -
Trazabilitate
betekizunak: ezinbestekoa da animalientzako edozein
elikagairen jatorriaren eta helmugaren arrastoari jarraitu ahal
izatea. -
Erantzukizun
betekizunak: estatu kideek kontrol ofizialen sistema izan
behar dute, eragileek Europako legedia betetzen dutela ziurtatzeko. - EPEA-
Euskadiko Pentsu Ekoizleen Elkartea - Trazabilitate
eta Elikagaien Segurtasun
Unitatea – Eusko Jaurlaritza - ELIKA-Animalien
Elikadura arloa - WIKIA
– ELIKA
Zerez egiten dira pentsuak?
Pentsuak osatzen
dituzten lehengaiak, gehien bat, laboreak
dira
(pentsuaren osaeraren % 50-60), eta batez ere artoa, garagarra eta
garia.
Pentsua osatzeko gehien
erabiltzen den bigarren osagaia
lehengai proteaginosoak eta oleaginosoak dira, bereziki, soja
(pentsuaren % 14 ingurua). Landare proteaginosoen eta oleaginosoen
fruitu edo haziak proteina-maila handikoak izaten dira. Gainera, olioak
(ekilore-olioa, koltza-olioa… ) lortzeko erabiltzen dira.
Horiez
gain, eta kopuru txikian, pentsuek badituzte beste osagai batzuk ere
(mineralak, bitaminak…). Osagai horiek oreka ematen diote pentsuari,
animalien osasuna eta ongizatea mantentzeko nutrizio-baldintzak betetze
aldera.
Nola ekoizten dira pentsuak?
Jarraian, pentsua
ekoizteko prozesuak zerrendatu
dira:
Zein kontrol egiten zaizkio pentsueri?
Europako
gaur egungo legeriak parekatu egiten ditu animalien elikaduraren
segurtasuna eta giza elikadurarena, eta printzipio eta betekizun
orokorrak ezartzen ditu, Europan nekazaritzako elikagaien segurtasuna
bermatzeko. Honako hauek dira betekizun horiek:
Beste
alde
batetik, pentsu-fabrikek derrigor ezarri behar dute autokontrolerako
sistema, Arriskuen eta Kontrolgune Kritikoen Analisia (APPCC)
izenekoa, giza elikagaien industriak bezala. Sistema horri esker,
pentsuak ekoiztean gerta litezkeen arriskuak identifikatu ahal dira,
eta, ondorioz, prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak ezarri,
arrisku horiek ekiditeko eta ekoitzitako pentsuak elikagaien segurtasun
arloko legedia betetzen duela ziurtatzeko. Sistema horretan, besteak
beste, trazabilitatea, garbiketa, izurriak eta hornitzaileak
kontrolatzen dira, eta pentsuak aztertzen dira.
Administrazioko
kontrol ofizialerako Zerbitzuak egiaztatzen du sistemaren
eraginkortasuna eta onespena.
Horrez gain, Euskadin EPEAk
(Euskadiko Pentsu Ekoizleen Elkartea) Lehengaiak
eta Hornitzaileak Kontrolatzeko Plana ezarri du,
APLIKA EPEA , elkarteko kideek merkaturatzen
dituzten pentsuak osasungarriak direla bermatzeko.
Lotura interesgarriak:
Sortze data: 2013-03-18
Eguneratze data: 2018-08-17