Aholku orokorrak
Erostean
- Begiratu iraungitze data, elikagaiak erosi aurretik.
- Elikagaia freskoa den ala ez zalantzarik baduzu, ez erosi, batik bat haragia edo arraina bada. Ez erosi elikagai izozturik eta hozturik azken unera arte.
- Erosketak eginda, ahalik eta azkarren gorde hozkailuan. Erositakoa ez utzi ibilgailuan beste erosketa batzuk egiten dituzun bitartean.
- Hobe duzu elikagai izoztuak poltsa isotermikoetan sartu, batik bat udan.
Gordetzean
- Elikagaiak gordetzean, kasu egin etiketako gomendioei (hozkailua, izozkailua, kutxa).
- Bereizi elikagai gordinak eta kontsumitzeko prest daudenak.
- Jarri elikagai gordinak kontsumitzeko prest dauden elikagaien azpian; horrela ekidin egingo duzu kutsadura sortzea elikagai gordinen ura erorita ere.
- Izozkailuak, zenbat eta beteago egon, orduan eta hobeto funtzionatzen du. Hozkailuan, berriz, lekua behar da aire hotza elikagaien artetik igaro dadin.
- Ez sartu elikagai berorik hozkailuan.
- Begiratu iraungitze data, lehenago zein produktu kontsumitu behar duzun jakiteko.
- Lata baten edukia erabat kontsumitu ez baduzu eta gorde nahi baduzu, estalkia duen ontzi batean gorde ezazu izozkailuan sartu aurretik.
Prestatzean
- Garbitu maiz eskuak elikagaiak prestatzean, eta, batez ere hurrengo egoeretan: komunera joan ostean, animaliaren bat ukitu ondoren edota haurrei oihalak aldatu ondoren.
- Janariak prestatzean, bereizi gordinik kontsumitzekoak eta kuzinatzekoak.
- Jarraitu fabrikatzailearen instrukzioei.
- Erabili sukaldeko zapi garbiak eta aldatu maiz.
- Ziurtatu sukaldeko ohola eta labanak garbi daudela.
Kuzinatzean
- Ongi kuzinatu elikagaiak. Elikagaiak 70ºC-tik gora kuzinatu behar dira, barrutik zein kanpotik.
Zerbitzatzean
- Janaria kuzinatuta, ahalik eta lasterren kontsumitu edo bero mantendu, 63ºC-tik gora.
- Gorde hozkailuan hotz zerbitzatzeko edo geroago kontsumitzeko prestatutako janaria.
- Ez eduki elikagairik denbora luzez giro-tenperaturan zerbitzatu bitartean.
Birberotzean
- Ziurtatu janaria 70ºC-tik gora birberotu dela.
- Ez birberotu birritan.
Aholku orokorrak
- Ez erabili hondatuta dagoen eta behar bezala garbitu ez daitekeen sukaldeko ontzirik.
- Ez prestatu janaririk beherakoa edo goragalea baduzu.
- Zauririk edo erredurarik baduzu, ez jarri elikagaiekin kontaktuan. Erabili tirita iragazgaitzak edo sukaldeko eskularruak.
- Ez utzi etxeko animaliei sukaldean sartzen.
Sortze data: 2010-09-06
Eguneratze data: 2018-08-07