Zer da arrautzari alergia izatea?

Arrautzari alergia izatea sistema immunologikoaren kontrako erreakzioa da. Arrautzan dauden zenbait proteinaren (alergenotzat jotzen direnak) ingestak, kontaktuak edo inhalazioak eragiten du.

Zergatik eragiten du alergia arrautzak?

Arrautzaren bi osagaiek (zuringoak eta gorringoak) sor dezakete alergia. Hala ere, zuringoak alergia gehiago sortzen ditu, proteina kopuru handiagoa baitu.

Arrautzaren zuringoak gutxienez alergia sorrarazten duten 24 proteina mota ditu. Esanguratsuenak oboalbumina eta obomukoidea dira, eta, bigarren mailan, konalbumina, obomuzina eta lisozima.

Arrautzaren kontsumoak eragindako alergia-erreakzioaz gain, zenbait pertsonak “hegazti-arrautza sindromea” izan dezakete lumetan eta oilo-haragian dagoen proteina albumina serikoa dela eta. Horrela, asmaren sintomak dituzte luma-partikulak arnastean eta/edo alergia-erreakzioa oilo-haragia kontsumitzean. Are gehiago, zenbait pertsonari, arrautzarekin kontaktuan egoteak urtikaria eragin dakieke, horren kontsumoa onartzen duten arren.

* Garrantzitsua: Beste hegazti batzuen (indioilarra, ahatea, antzara, galeperra…) arrautzek ere eragin diezazkiekete alergiak oilo-arrautzekiko alergia duten pertsonei, horiek antzeko proteinak dituztelako, beraz ezin da ordezkoren giza erabiltzen.

Nori eragiten dio arrautzaren alergiak?

Arrautzak eragiten du umeen artean elikagaien alergia-kopuru handiena (5 urtetik beherako alergologia-kontsulten kausen % 44 eta % 10 5 urtetik gorakoen artean); izan ere, elikagai hau asko kontsumitzen da etxeetan, proteina asko, balio energetiko handia eta kostu ekonomiko baxua duelako.

Gainera, arrautzaren proteinak produktu askotan daude; beraz, maiz alergia-erreakzioak sortzen dira proteina horiek zenbait elikagaitan daudela ez jakitearen ondorioz.

Arrautzari alergia izatea, kasu gehienetan, aldi baterako egoera izaten da, esneari alergia bezalaxe; izan ere, haur baten bizitzako lehen urtean hasten da, arrautza dietan sartzearekin batera. Nolanahi ere, zenbait haurtxo arrautzaren aurrean sentsibilizatuta daude, amaren esnearen bidez arrautzaren proteinen esposizioa izan dutelako.

Horrenbestez, arrautzaren tolerantzia areagotu egiten da adinarekin. Horrela, 24 hilabeterekin, % 20k izaten dute arrautzaren tolerantzia, 3 urterekin % 30-35ek eta 5 urterekin alergia-kasuen % 55. Are gehiago, biztanle helduen % 1ek baino ez dio arrautzari alergia.

*Aintzat hartzekoa:

  • Arrautzari alergia dioten zenbait pertsonak arrautzaren kopuru txikiak onar ditzakete sintomarik agertu gabe, gaixoaren sentsibilitate-mailaren arabera eta alergia eragiten dioten ingeritutako proteina-kopuruaren arabera.
  • Zenbait pertsonak arrautza egosia edo labean erretakoa onar dezakete, zenbait proteina (esate baterako: oboalbumina, konalbumina eta lisozima) desnaturalizatu egiten direlako tratamendu termikoarekin.

Zein dira arrautzak eragindako alergiaren sintomak?

Sintomak elikagaien alergian ohikoak direnak izaten dira (ikusi esnearen alergiaren sintomen koadroa); izan ere, sintomak aldakorrak eta larritasun-mota ezberdinekoak izan daitezke.

Ez dago klinika tipikorik. Garrantzitsuena da arrautza hartzearen eta sintoma horietako edozein agertzearen arteko lotura. Sintoma horiek denbora-epe laburrean gertatzen dira, gehienez ere ordu batean, arrautza edo arrautza duten elikagaiak kontsumitu ondoren.

Nola tratatzen dira sintomak?

Alergia baten ohiko sintometakoren bat duten pertsonek berehala jo beharko dute medikuarenera eta hark emango die beharrezko medikazioa eta alergologo batengana bidali arrautzari eta/edo beste elikagai bati alergia ote dien erabaki eta egiazta dezan.

Arrautzari alergia dioten pertsonentzako aholkuak

  • Ez kontsumitu arrautza eta eratorriak, ezta osagai gisa arrautza izan dezaketen elikagai eraldatuak ere.
  • Kontsumitu proteina asko dituzten elikagaiak, ziurtatzeko arrautzen ingestarik ezean dietan behar den proteina-kopurua hartzen dela: esnea, haragiak, arrainak, fruitu lehorrak eta lekaleak.
  • Ondo irakurri etiketak. Araudiak xedatzen du arrautza derrigor aipatu behar dela etiketan. Elikagai eraldatu askok arrautza-proteinen arrastoak izan ditzakete emultsionatzaile eta argigarri gisa erabiltzearen ondorioz. Zalantzarik izanez gero, ez kontsumitu elikagai hori.
  • Garbitu eta desinfektatu lan egiteko gainazal eta tresna guztiak (zartaginak, irabiagailua, eta abar). Ez erabili arrautza duten beste elikagai batzuk kuzinatzeko aldez aurretik erabili den oliorik (kroketak, arrautzeztatuak…).
  • Alergikoa zarela jakinarazi jan egingo duzun leku guztietan (eskolako jantokian, jatetxeetan, irteeretan, ospitaleetan, bidaietan), arrautza edo arrautza-proteinak izan ditzaketen elikagaiak zerbitzatzea saiheste aldera.
  • Eskura izatea alergologoak agindutako botikak, alergia-erreakziorik gertatuz gero.

Jarraian, arrautzaren eta arrautzaren osagaien zenbait izendapen zerrendatu dira. Elikagaien etiketetan agertzen dira horiek:

  • Albumina
  • Arrautzaren azala
  • Conalbumina
  • Arrautzaren zuringoa
  • E-101 (riboflabina)
  • Emultsionatzailea
  • Globulina
  • Arrautza deshidratatua

  • Arrautza-hautsa
  • Arrautza solidoak
  • Lezitina edo E-322 ( sojarena dela adierazten denean izan ezik)
  • Lisozima edo E-1105
  • Luteina edo E-161b
  • Libetina
  • Oboalbumina
  • Oboglobulina

  • Obomucina
  • Obomacroglobulina
  • Obomucoide
  • Obotransferrina
  • Obobitelina
  • Arrautza-puntxa
  • Arrautzaren ordezkoak
  • Arrautzaren gorringoa
  • Bitelina

Zein elikagai kontsumi daitezke modu seguruan?

Jarraian, kontsumi daitezkeen elikagaien zerrendak zehazten dira, semaforoaren koloreen arabera identifikatuta:

  • Berdea: modu seguruan kontsumi daitezke, ez baitute arrautzarik.
  • Laranja: “arrautza edo arrautza-arrastoak izan ditzakete”. Hortaz, gomendatzen da etiketa irakurtzea, ea halakorik aipatzen den.
  • Gorria: ezin dira kontsumitu, arrautza edo arrautza-proteina baitute.
Baimendutako elikagaiak Etiketa egiaztatu behar zaien elikagaiak Debekatutako elikagaiak
  • Esnea
  • Fruitu lehorrak
  • Egoskariak
  • Haragiak
  • Arrain eta mariskoak
  • Fruta eta barazkiak
  • Zerealak
  • Eztia
  • Gozokiak eta litxarreriak
  • Haragi-produktuak: saltxitxak, haragi-bolak, hanburgesak…
  • Kafe-suzedaneoak, txokolatea eta kakaoa, eta makinetako beste edari batzuk
  • Ardoa, garagardoa eta sagardoa (arrautza-proteinekin argitutakoak)
  • Fruta-zukuak
  • Ogia
  • Pasta
  • Gosaltzeko zerealak
  • Gaztak
  • Margarinak
  • Gelatina
  • Izozkiak, irabiakiak eta sorbeteak
  • Bat-bateko zopak
  • Arrautzak eta eratorriak
  • Arrautza-suzedaneoak
  • Pureak, zopak, saldak, kontsomeak (arrautzaz argitutakoak)
  • Arrautzeztatuak eta ogitan pasatutakoak
  • Gozogintza eta opilgintzako produktuak: pastelak, gailetak, bizkotxoak, magdalenak eta abar
  • Hostoreak, enpanadak, enpanadillak, kroketak eta abar
  • Saltsak: maionesa, saltsa fina, aliolia, saltsa arrosa
  • Arrautzaz eginiko pasta
  • Jaki hotzak eta hestebeteak, pateak
  • Krema duten kafeak (capuchino gisakoa)
  • Flanak eta natillak
  • Kremak eta merengea
  • Turroiak
  • Potitoak
  • Surimia

 

* Gogoratu: Zerrendak orientabide gisa ematen dira eta baliteke ez izatea oso zehatzak. Informazio honek ez ditu inoiz ordeztuko zure alergologoaren aholkuak eta gomendioak. Gomendatzen da beti irakurtzea etiketak.

Iturriak:

Ba al dago “elikagai ez den” eta arrautza-proteinak izan dezakeen bestelako produkturik?

Bai. Arrautza-proteinak elikagai ez diren bestelako produktuetan egon daitezke “ezkutuan”, propietate emultsionatzaileak, distira-emaileak eta argitzaileak tarteko; besteak beste:

  • Produktu kosmetikoak xaboiak, gelak, kremak, xanpuak eta abar.
  • Lisozima duten botikak: besteak beste, bitamina-prestakinak, sudurrerako tantak, katarroaren aurkakoak, anestesia eragileak eta abar.
  • Oilasko-enbrioietan hazitako birus-txertoak: gripea, A hepatitisa, errubeola, elgorria, hazizurriak, birus hirukoitza, sukar horia eta abar.

* Gogoratu: Beharrezkoa da txerto eta botikei buruzko kontsulta egitea beti alergologo espezialistari.

Esteka interesgarriak

Sortze data: 2014-09-22

Eguneratze data: 2019-07-11