Zer da?

Gaixotasun zeliakoa (GZ) glutenarekiko intolerantzia iraunkorra da, hain zuzen ere, gariaren (espezie guztiak: gari gogorra, espelta eta kamuta), garagarraren, zekalearen eta, agian, oloaren glutenarekiko intolerantzia. Aldez aurretik gaitza jasateko joera genetikoa duten pertsonengan agertzen da intolerantzia, eta joera hori beste faktore batzuekin bateratzen denean sortzen da gaixotasun zeliakoa. Gaixotasun horren ezaugarri nagusia da heste meharra puztu egiten duela, eta eragotzi egiten duela elikagaietako nutrienteak xurgatzea.

Europako herritarren arteko prebalentzia 100 pertsonatik 1ekoa da, eta gaixotasun hori ohikoagoa da (gaixo kopuru bikoitza) emakumeen artean gizonen artean baino.

Zein dira gaixotasun horren sintomak?

Sintoma asko daude gaixotasun zeliakoarekin lotuta, baina sintoma horiek dituzten guztiak ez daude gaixorik. Gaixotasuna antzemateko, lehenik odol-analisia egin behar da, gaixotasun zeliakoaren berariazko antigorputzak aurkitzeko. Analisiaren arabera, antigorputzen kopurua altua bada, hesteetako biopsia egingo da diagnostikoa baiesteko.

Honako hauek dira, besteak beste, sintoma ohikoenak: pisua galtzea, gose ez izatea, nekea sentitzea, goralarria, gorakoa edo beherakoa izatea, sabela lasaitzea, gihar masa txikiagoa izatea eta hazkundea moteltzea.

Hala ere, gaixotasuna ez da beti maila berean agertzen, eta kaltea eragiteko beharrezkoa den gluten kopurua ere ez da berdina izaten intolerantzia duten guztientzat.

Nola tratatzen da?

Arau bakarra dago, eta arau horri bizitza osoan heldu beharko zaio: glutenik ez kontsumitzea, alegia. Horretarako, glutenik ez duten elikagaietan oinarritutako dieta ezarri behar da. Horrez gain, zenbait arau hartu beharko dira aintzat elikagaiak prestatzean, etxetik kanpo bazkaltzean… Dietatik glutena kenduta, hesteetako lesioak arindu egiten dira eta berriz xurgatzen dira ondo nutrienteak. Hori, ordea, ez da noiz edo noiz dieta ez betetzeko aitzakia; izan ere, dieta ez betetzeak kalte handiak eragin litzake hesteetan.

Honako elikagai hauek osatzen dute zeliakoen dieta: lekaleak, haragiak, arrainak, arrautzak, frutak, barazkiak, ortuariak, eta glutenik gabeko laboreak (arroza eta artoa). Ahal den neurrian, zeliakoek ekidin egin behar dituzte aurretik prestatutako edo/eta ontziratutako elikagaiak, zailagoa baita bermatzea horiek glutenik ez dutela.

Elikagai motak gluten kopuruaren arabera

Berez glutenik ez duten elikagaiak Glutena izan dezaketen elikagaiak Zeliakoentzat debekatutako laboreekin egindako produktuak
  • Esnea eta esnekiak: gaztak, zaporerik gabeko zabaltzeko gazta, gaztanbera, esnegaina, mamia..
  • Haragi eta errai mota guztiak, freskoak, izoztuak zein bere zukuan ontziratuak.
  • Hestebeteak: zezina, urdaiazpiko ondua eta goi kalitateko urdaiazpiko egosia.
  • Arrain freskoa eta arrautza-irinetan pasatu gabeko arrain izoztua, itsaski freskoa eta bere zukuan edo oliotan ontziratutako arrain eta itsaskiak.
  • Arrautzak.
  • Barazkiak, ortuariak eta tuberkuluak.
  • Frutak.
  • Arroza, artoa eta tapioka aleak.
  • Lekaleak.
  • Azukrea eta eztia.
  • Koipeak eta gurinak.
  • Kafe-aleak edo kafe xigortua, infusioak, eta laranja, limoi eta kola freskagarriak.
  • Ardoa eta edari apardunak.
  • Fruitu lehor gordinak.
  • Gatza, ardo-ozpina, ongailu-txotxak, ongailu aleak eta ongailu natural guztiak.
  • Hestebeteak: choppeda, mortadela, txorizoa, odolostea, saltxitxak, eta abar.
  • Pateak.
  • Gazta urtuak, zaporerik gabeko zabaltzeko gazta, pizzetarako gazta bereziak.
  • Haragi-kontserbak, albondigak, hanburgesak.
  • Arrain-kontserbak saltsan, tomate frijituarekin.
  • Saltsak, gozagarriak eta elikagaietako koloratzaileak.
  • Kafe-suzedaneoa, txokolatea eta kakaoa, eta makinetako beste edari batzuk.
  • Fruitu lehor txigortuak edo irinez eta gatzez frijituak.
  • Gozokiak eta litxarreriak.
  • Izozki mota batzuk.
  • Txokolate-suzedaneoak.
  • Ogia, gari-irina, garagarra eta zekalea.
  • Opilak, pastelak eta tartak.
  • Gailetak, bizkotxoak eta gozogintza produktuak.
  • PJanari-pasta: fideoak, makarroiak, tailarinak…
  • Higos secos.
  • Edari destilatuak edo laboreez hartzituak: garagarra, garagar-ura.
  • Euren osaeran aipatutako irinak (edozein eratan: almidoiak, fekulak, semolak, proteinak) dituzten produktu manufakturatuak.
  • Jaunartzeetako olatak.

Fuente: Federación de Asociaciones de Celíacos de España -FACE-

Nola identifika daitezke elikagai horiek?

Merkatuko elikagaietan bi jakinarazpen mota aurki daitezke: “Gluten kopuru txikikoa” (euren gluten kopurua 100 mg/kg baino txikiagoa den elikagaietan) edo “Glutenik gabea” (euren gluten kopurua 20 mg/kg baino txikiagoa den elikagaietan).

Ohiko elikagaiek (dietetikoak ez direnak eta zeliakoentzat soilik ez direnak) ez dute adierazgarririk eraman behar derrigorrean. Baina, fabrikatzaileari egoki iruditzen bazaio, bere ardurapean jar dezake “glutenik gabea” esaldia, betiere elikagaiaren gluten kopurua 20 ppm (mg/kg) baino txikiagoa bada.

Erkide mailako legedia dago, eta mugatu egiten du gluten kopurua Europan. Muga hori Europako Batasunean merkaturatzen diren produktu guztiei aplikatzen zaie, bai eta beste herrialde batzuetatik inportatutako produktuei ere..

Hiru adierazgarri daude elikagai horiek identifikatzeko:

FACEk (Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioa) kontrolatua. Berme-marka horrek ziurtatu egiten du produktu hori merkaturatzen duen enpresak bete egiten dituela autokontrolerako praktika egokiak, eta bermatu egiten du bere produktuen kalitatea ziurtagiriaren bidez. Halaber, bermatu egiten du produktu horren gluten kopurua 10 pmm (mg/kg) baino txikiagoa dela.

Galburu marratua: “Glutenik gabea” adierazteko nazioarteko sinboloa da. Bereizgarri hori duten produktuak kategori hauetakoak izan daitezke:

      • Glutenik gabeko produktua (< 20 ppm mg/kg)
      • Gluten kopuru txikiko produktua (20-100 ppm mg/kg)

Oso zabalduta dago sinbolo hori erabiltzea; baina, baliteke zenbait kasutan etiketatuaren irizpideak bat ez etortzea indarrean dagoen legediak ezartzen dituenekin. (Halakoetan komenigarria litzateke FACEren zerrendan begiratzea produktua erosi aurretik).

Beste batzuk

Produktu batek glutenik ez duela adierazten duten erreferentziak edo ikonoak dira. Normalean, produktua merkaturatzen duen enpresak jartzen du bere ekimenez eta bere ardurapean. (Halakoetan komenigarria litzateke FACEren zerrendan begiratzea produktua erosi aurretik).

Gomendioak

Erosketak egitean

  • Irakurri beti erosten diren produktuen etiketak.
  • Erabili FACEk egindako “Zeliakoentzat egokiak diren Elikagaien Zerrenda”. Erabili beti eguneratutako zerrenda.
  • Kendu erosketa zerrendatik ontziratu gabeko produktuak, artisau produktuak eta etiketarik ez duten guztiak.
  • Erosi artoz edo arrozez egindako ogi eta irinak, “FACEk kontrolatua” berme-marka dutenak. Irinak erraz kutsa daitezke gari-irina lantzen duten errotetan edo labe berean egindakoak badira. Horri “Kutsadura Gurutzatua” deitzen zaio.
  • Kontuz ibili egoki etiketatuta ez dauden produktu inportatuekin.

Sukaldean: 

  • Kendu etxetik gari-irina eta gari-ogi birrindua. Horien ordez, erabili glutenik gabeko irina eta ogi birrindua. Horrela, janariak prestatzean nahastea ekidingo da.
  • Egokitu gune bat glutenik gabeko elikagaiak soilik biltegiratzeko.
  • Komenigarria da glutenik gabeko produktuen etiketak ikusgai egotea. Ontzia zabaldu ostean, ez kendu etiketa eta ez hustu edukia sukaldeko poteetan. Nahasteak gerta daitezke.
  • Eskura izan beti Zeliakontzat egokiak diren Elikagaien Zerrendaren bertsio eguneratua; izan ere, elikagai batzuk zerrendatik kanpo gera daitezke eta beste batzuk zerrendan sartu.
  • Ez frijitu glutenik gabeko elikagaiak (patata frijituak) glutena duten elikagaiak (kroketak, besteak beste) frijitzeko erabili den olioan.
  • Erabili sukaldeko tresna garbiak. Ez erabili koilara bera glutena duten eta glutenik gabeko janariak prestatzeko.
  • Ez erabili pastillarik salda egiteko; horien ordez, erabili salda naturala. Astean behin egin daiteke eta anoatan izoztu, gero erabili ahal izateko.
  • Pureak naturalak badira, hobeto. Ez gehitu ogi-pusketa frijiturik. Nahi bada, mahaian bertan egin daiteke banaka.
  • Saltsak eta irineztatuak egiteko, erabili beti arto- edo arroz-irinak, zeliakoentzat bereziak direnak eta berme-marka dutenak.
  • Arroza egiteko koloratzaileak edo tomate frijitua erabiltzekotan, ziurtatu glutenik ez dutela.

Loturak:

 

Sortze data: 2010-11-16