Berme marka

Titularraren menpe dauden hainbat enpresa desberdinek erabiltzen duten marka da. Titularrak, marka erabiltzen duten produktu edo zerbitzuek eskatutako kalitate ezaugarriak, osagaiak, jatorri geografikoa baldintza teknikoak betetzen dituztela ziurtatzen dute.

Alde batetik, jendeak gero eta gehiago eskatzen ditu Kalitate Ziurtagiriak eta bestetik, ekoizle, lantzaile eta merkatarien bereizkuntza nahian dago honen jatorria.

Ekoizpen integratua

Ekoizpen naturaleko baliabideak eta mekanismoak ahalik eta gehien baliatzen dituen nekazaritza sistemak erabiltzen ditu ekoizpen integratuak. Gainera, nekazaritza iraunkorra bermatzen du epe luzera, eta barneratzen ditu, batetik, kontrolerako metodo biologiko eta mekanikoak, eta bestetik, gizartearen eskaera, ingurumenaren babesa eta nekazaritza ekoizpena lotzen dituzten beste zenbait teknika. Halaber, landare jatorriko produktua manipulatzeko, ontziratzeko, aldarazteko eta etiketatzeko egindako jarduerak bermatzen ditu.

Sistema osoa kontrolatzen dute baimendutako kontrol eta egiaztatze erakundeek. Erakunde horiek arduratzen dira ekoizpen integratuko arau eta baldintzak betetzen direla ziurtatzeaz.

OGMak etiketatzea

Indarrean dagoen araudiak xedatzen du genetikoki eraldatutako organismoak (OGMak) izan ditzakeela dioen berariazko etiketa kasu honetan baino ez dela derrigorrezkoa: elikagaietan genetikoki eraldatutako ADNa edota horren proteinak antzeman daitezkeenean.

Ez da derrigorrezkoa izango etiketatzea, kantitatea % 0,9a baino txikiagoa bada.

Borondatezko etiketak

Derrigorrezko etiketan ezarritako erreferentzia edo datuak ez diren bestelako datuak dira. Hauek objetiboak eta demostragarriak izan behar dira. Mota honetako etiketak oraingoz bahintzat bakarrik haragi eta arrautza sektorean araututak daude, eta erabili ahal izateko agintari eskudunari baldintza agiria aurkeztu behar zaio.

Sortze data: 2010-09-06

Eguneratze data: 2018-09-10