Elikagaien Alerta eguneratua: zenbait Patata tortillak merkatutik kentzea
Palacios enpresak Mudrianeko fabrikan ekoiztutako “platerean ontziratutako patata-tortilla freskoa” salmenta-puntuetatik kentzen ari da, eta aldi baterako gelditu du bere fabrikazioa.
AHORRAMAS supermerkatuek merkaturatutako tortillez gain, merkatutik kentzea marka eta establezimendu hauetara zabaltzen da:
ERAGINPEKO PRODUKTUAK:
Tortilla de patatas envasada fresca al plato:
- Palacios
- Chef Select
- Auchan
- Eroski
- Unide
- Consum
- DIA
- Ametller
- Condis
- El Corte Inglés
- Carrefour
- Alipende
- Grupo IFA
- Rikissimo
Zenbait botulismo kasu baieztatu badira ere, oraingoz ezin izan da kausa-efektua erlazionatzen duen ebidentziarik ezarri, ez produktuetan, ez prozesuetan.
Bestalde, produktuak merkatutik kentzen ari dira
Alerta honen eraginpean dauden produktuak etxean dituzten pertsonei gomendatzen zaie, kontsumitzeari uztea eta erosketa-puntura itzultzea.