Babestutako Jatorrizko Izendapena (DOP)

Etiqueta denominación de origenEskualde, leku zehatz edo salbuespenezko herrialde baten izena, nekazaritzako elikagai edo elikagai bat definitzeko balio duena eta gainera:

  • Eskualde, leku zehatz edo salbuespenezko herrialde horretan jatorria duena.
  • Bere ezaugarriak edo kalitatea eskualde geografikoaren eta giza eta ingurumen faktoreen emaitza dira eta.
  • Bere ekoizpen, eraldaketa eta elaborazioa eskualdean bertan egiten da.

Babestutako Gune Geografikoaren Aipamena (IGP)

Etiqueta indicación geográfica protegidaDOParen antzekoa, bigarren ezaugarria aldatzen delarik:

  • Bere zehaztasun eta ezaugarri bereziak eskualde geografikoaren emaitza dira.

Bermatutako Espezialitate Tradizionala (BET)

Etiqueta especialidad tradicional garantizadaEkoizpen metodo jakin bati lotutako produktuak dira. Ezaugarri bereizgarriak izaten dituzte, osagai tradizionalak erabiliz edo metodo tradizionalen bidez ekoitzi direlako.

Nekazaritza Ekologikoa

Etiqueta de Agricultura EcológicaSoilik nekazaritza eredu ekologikotik lortutako elikagaiak merkaturatu daitezke Ekologiko, Eko, Biologiko, Bio eta Organiko aipamenekin.

Elikagai hauen etiketan, Europar Batasuneko ekologiko logoa -“eurohostoa”- agertu behar da eta honekin batera produktuaren benetakotasuna ziurtatu duen entitatearen izena eta kodea. Euskadin ziurtatutako elikagaiek ENEEK erakundearen kodea daramate, ES-ECO-026-VAS. Logoaren presentziak produktu ontziratuetan, zein ekoizlearen inskripzioak eragile ekologikoen erregistroan, bermatzen dute produktua era ekologikoan landu (landaketak) edo hazi (animaliak) edota eraldatu (transformatuak) dela.

Sortze data: 2011-12-01

Eguneratze data: 2018-09-10