Elikadura-ohitura berriak direla eta, gero eta gehiago kontsumitzen dira prestatutako eta kontsumitzeko prest dauden produktuak, besteak beste, moztu eta prestatu behar ez diren entsaladak, horrela denbora laburragoa behar baitugu horiek prestatzeko. Bada, ildo horri jarraiki, teknologia berriei esker, luzatu egin ahal izan da horrelako produktuen bizitza erabilgarria.

Zein dira IV. gamako produktuak?

IV. gamako terminoak honako hauei egiten die erreferentzia: tenperatura altuko tratamendurik izan ez duten ortuariak, frutak eta barazki freskoak. Horiek prestatuta egoten dira (zatituta edo moztuta), garbituta eta ontziratuta, eta bere horretan kontsumitu edo prestatu ahal dira.

Produktu horiek ez dute ez gehigarririk, ez kontserbatzailerik izaten eta, ondorioz, ezinbestekoa da horiek hotzean gordetzea. Produktu horien iraungitze-data zazpi egunekoa da gutxi gorabehera.

Zergatik deitzen zaie IV. gamako produktuak?

Izena erabilitako teknologia mailarekin dago lotuta:

  • I. gama: Prozesu termikorik jaso ez duten elikagaiak (besteak beste, ortuari eta barazki freskoak). Horiei hozte-prozesua baino ez zaie aplikatu.
  • II. gama: Euren bizitza erabilgarria luzatzeko tratamenduaren bat aplikatu zaien eta latetan edo beirazko pote hermetikoetan ontziratu diren elikagaiak. Atal honetan sartzen dira kontserbak eta erdi-kontserbak.
  • III. gama: Kontsumitu ahal izateko egosi egin behar diren produktu izoztuak.
  • IV. gama: Erretilu edo poltsetan kontserbatzen diren barazkiak eta frutak, zuzenean kontsumitzeko prest daudenak (zurituta, zatituta eta garbituta).
  • V. gama: Prestatutako, kuzinatutako eta ontziratutako produktuak, hoztu edo ultraizoztu egin direnak. Horiek kontsumitzeko berotu baino ez dira egin behar. Atal honetan sartzen dira prestatutako jakiak, pizzak eta lasagna.
  • VI. gama: 

Nola prestatzen dira?

Barazkiak eta frutak biltzeko, fabrikatzaile bakoitzak ontze-baldintza batzuk ezartzen ditu. Normalean, barazkiak eta frutak bildu ostean, azkar hozten dira, kalitatea gal ez dezaten. Ondoren, produktuak hautatu egiten dira.

Jarraian, garbitu egiten dira, gero zatitu eta plastikozko poltsetan edo ontzietan gordetzen dira, eraldatutako atmosferan (gas nahasketa, oxigeno maila baxukoa oro har, produktuaren ontze-prozesua atzeratzen duena).

Ontzia hozte-tenperaturan mantentzen da, hotzak (produktua mantentzeko metodo bakarra) eragotzi egiten baitu barazkietan egon daitezkeen mikroorganismoak ugaltzea. Tenperatura egokia 1º C eta 4º C artekoa da.

Kontsumitzaileek produktua manipulatzea

Ezinbestekoa da higiene-ohitura egokiak izatea eta produktuak hozte-tenperaturan mantentzea.

Erosteko aholkuak:

  • Egiaztatu produktuaren iraungitze-data.
  • Egiaztatu ontziaren egoera.
  • Egiaztatu elikagaia kontserbatzeko tenperatura.

Etxean aintzat hartzeko aholkuak:

Non aurki dezaket informazio gehiago?

Sortze data: 2012-02-23

Eguneratze data: 2019-06-21