Plater osasungarria
Elikadura osasungarri baten oinarria dieta orekatu bat da. Dietaren bitartez bizitzarako beharrezkoak diren nutrienteak jasotzen ditugu.
Gehiengoak, elikadura osasungarriaren oinarria frutak eta barazkiak jatean dela dio. Gainera, azken urteko ereduetan, beste bi gomendio garrantzitsu ematen dituzte: ura edan beharra eta egunero kirola egitea, ohitura sedentarioak baztertuz.
Elikadura osasungarri bat eramateko dauden gomendioak eredu desberdinetan aurki ditzakegu. Azken urteotan agertu diren ereduen artean, “plater osasungarria” izan da gehien onartu dena.
• Plater erdia fruta eta barazkiak izatea:
Mota guztitako fruta eta barazkiak hartu behar dira ( patatak ez dira barazkiak), egunero kolore desberdinekin ere.
• Platerraren laurden bat zereal integralak izatea:
Zereal integralak (gari integrala, garagarraa, quinoa, oloa, arroza integrala) eragin gutxiago dute odoleko azukrearegan eta insulinaregan.
• Beste laurdena proteina osasungarriak izatea:
Arraina, oilaskoa, lekaleak eta fruitu lehorrak proteina osasungarrien iturria dira, eta entsalada batean edo beste barazkiekin jan daitezke.
Haragi gorrien kontsumoa jaitsi behar da, y saltxitxak, hestekiak eta hirugiharra sahiestu behar dira.
• Olio begetal osasungarriak erabili:
Sukaldatzeko, hobe da olio begetalak erabiltzea (oliba, ekilore, artoa edo bestelakoak) eta partzialki hidrogenaturiko gantzak ez erabiltzea, hauek trans-gantzak dituztelako.
• Ura edan:
Ura egunero edan behar da eta azukredun edariak sahiestu. Fruta –zukuak gehienez, edalontzi bat egunean.
• Egunero kirola egin:
Ohitura sedentarioak alde batera utzi eta egunero kirola egitea oso gomendagarria da.
Sortze data: 2021-02-24