Esan liteke aplikazioa autolaguntzakoa dela: erabiltzaileak jakiak kontsumitzeko eguneroko ohiturak aztertu ahal ditu, eta dieta osasungarri eta orekatu batekin alderatu.

Elikagai-taldeen errazioen araberako ingesta baten erregistroa du oinarri, UPV/EHUk aurrez baliozkotutakoa

Aplikazioa ELIKA, Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak, eta UPV/EHUko Nutrizio eta Bromatologia Sailak sortu dute elkarlanean, SEDYN Espainiako Dietetika eta Nutrizio Elkarte Zientifikoaren laguntzarekin.

Proiektu hau Euskadiko Gastronomiaren eta Elikaduraren Plan Estrategikoaren barne garatua dago

Finean, modu osasungarriagoan jan nahi duten guztientzako tresna bat da

Jaten diren elikagaiak identifikatzeko inkesta betetzeko informazio baliagarria ematen du, baita dieta osasungarri eta orekatua izateko informazio orokorra eta gomendioak ere. Aplikazioaren bitartez, etxeko pertsona baten baino gehiagoren elikadura azter daiteke.


Android nahiz Iphone smartphoneetan erabil daiteke, eta erabat doan deskarga daiteke hemen…

AppStore
google play