Etiketetan honako hauek adierazi behar dira, derrigor:

1 Elikagaiaren izendapena

Elikagai jakin baten izendapena bere izendapen juridikoa izango da. Izendapen hori agertzen ez bada, elikagaia deskribatzen duen izendapena emango da.

2 Osagaien zerrenda

Hasieran izenburu egokia ezarri beharko da, “osagaiak” hitza jasotzen duena. Horretan elikagaien osagai guztiak jasoko dira, pisuaren arabera, pisutsuenetik arinenera.

3 Alergiak eta intolerantziak eragiten dituzten substantzia edo produktu jakin batzuk

Alergiak eragiten dituzten substantzien zerrendetako osagai ororen berri eman behar da, elikagai bat ekoizteko erabili bada edo azken produktuan badago. Horiek nabarmendu egingo dira osagaien zerrendan, gainerako osagaietatik bereizitako tipologia grafikoarekin.

4 Osagai jakin baten kopurua

Derrigor adierazi beharko da osagai baten kopurua, osagai hori elikagaiaren izendapenean agertzen bada edo etiketan hitzen, irudien edo irudikapen grafikoen bidez nabarmentzen bada.

5 Elikagaiaren kopuru netoa

Ontzian dagoen produktuaren kopurua da, bolumen-unitatetan adierazia (litroak, mililitroak)likidoetan, eta masa-unitatetan (kiloak, gramoak…) gainerako produktuetan.

6 Iraungitze-data edo gutxieneko iraupen-data

Mikrobiologikoki erraz hondatzen diren elikagaien kasuan (aintzat hartuta horrek giza osasunerako berehalako arriskua eragin dezakeela), gutxieneko iraupen-dataren ordez iraungitze-data jarriko da.

7 Gutxieneko iraupen-data

Honela adieraziko da:

“ahal dela, kontsumitu … baino lehen”, datan eguna adierazten denean.

“ahal dela, kontsumitu – amaitu baino lehen”, gainerako kasuetan.

Nolanahi den ere, honako elikagai hauen kasuan:

  • Iraupena hiru hilabetetik beherakoa bada, nahiko izango da egunaetahila adieraztea.
  • Iraupena hiru hilabetetik gorakoa bada, baina hamazortzi hilabetetik beherakoa, nahiko izango da hilaetaurtea adieraztea.
  • Iraupena 18 hilabetetik gorakoa bada, nahiko izango da urtea adieraztea.

8 Enpresaren identifikazioa

Elikagai-enpresako operatzailearen izena edo izen soziala, eta helbidea.

9 Jatorriko herrialdea edo jatorria

Jatorriko herrialdea edo jatorriadierazi egingo da:

  • Adierazpena ez agertzeak kontsumitzailea nahastu ahal duenean, elikagaiaren jatorriko herrialdeari edo egiazko jatorriari dagokionez, bereziki elikagaiarekin edo etiketarekin ematen den informazioak, bere osotasunean, iradoki ahal badu jatorriko herrialdea edo jatorria bestelakoa dela.
  • Behi-haragia, oliba-olioa, eztia… bezalako elikagaietan (lege-xedapen zehatzak dituztenak).
  • Legerian txerri-, ardi- eta ahuntz-haragiei buruz ezarritakoaren arabera.

10 Kontserbatzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak

Produktuak kontserbatzeko eta erabiltzeko baldintza bereziak eskatzen baditu, produktua behar bezala mantentzeko eta kontsumitzeko, baldintza horiek etiketan adierazi beharko dira.

11 Erabiltzeko argibideak

Adierazi egingo da, informazio hori agertu ezean gaitza baldin bada elikagaia ondo erabiltzea.

12 Sorta

Elikagaiaren lotea identifikatzea ahalbidetzen duen azalpena (oro har, zenbaki bidezkoa). Lotea da produktu jakin baten salmenta-unitateen multzoa, produktu hori baldintza bertsuetan ekoitzi, fabrikatu edo ontziratu bada.

13 Nutrizioari buruzko informazioa

2016ko abenduaren 13tik aurrera, nahitaezkoa izango da.

Nutrizioari buruzko nahitaezko informazioa honako hau da:

  • Energia-balioa eta
  • Gantzen, gantz-azido saturatuen, karbohidratoen, azukreen, proteinen eta gatzaren edukiak.
 Por 100 g/100ml
Balio energetikoa – kJ/kcal
Koipeak – g
      Horietatik saturatuak dira – g
Karbohidratoak – g
      Horietatik azukreak dira – g
Proteinak – g
Gatza – g

 

Hautazkoa da honako hauek gehitzea:

  • Gantz-azido monoinsaturatuak
  • Gantz-azido poliinsaturatuak
  • Polialkoholak
  • Almidoia
  • Elikagai-zuntza
  • Behar besteko presentzia duen edozein bitamina edo mineral

Nahitaezko nutrizio-informazioa eman behar ez duten elikagaiak

  • Osagai bakar bat duten eraldatu gabeko produktuak.
  • Produktu eraldatuak, eraldatze bakarra ontzea izan denean eta osagai bakarra dutenean.
  • Gizakiek kontsumitzeko ura (anhidrido karbonikoa eta aromak gehitu zaizkienak barne).
  • Landare aromatikoak, espeziak edo horien nahastea.
  • Gatza eta gatza ordeztekoak.
  • Mahaiko edulkoratzaileak.
  • Kafe-estraktua eta kafe-estraktu disolbagarria; kafe disolbagarria edo bat-bateko kafea; txikoria-estraktua, txikoria disolbagarria eta bat-bateko txikoria.
  • Belarren eta fruten infusioak, tea, te deskafeinatua, bat-bateko tea edo disolbagarria, edo te-estraktua, osagai gehituak tearen nutrizio-balioa eraldatzen ez duten aromak besterik ez direnean.
  • Ozpin hartzituak eta suzedaneoak, osagai gehitu bakarra aromak direnean ere bai.
  • Aromak.
  • Elikagaietako gehigarriak.
  • Teknologia-laguntzaileak.
  • Elikagaien entzimak.
  • Gelatina.
  • Marmelada loditzeko osagaiak.
  • Legamia.
  • Murtxikatzeko gomak.
  • Elikagai ontziratuak (ontzien azalera 25 cm²-tik beherakoa denean).
  • Ekoizleak azken kontsumitzaileari edo tokiko txikizkako saltokiari zuzenean hornitutako elikagaiak.

Sortze data: 2010-09-06

Eguneratze data: 2015-07-13