Mikrobioen aurkako erresistentzia mikroorganismoek (bakterioak, birusak, onddoak, parasitoak) bizirik irauteko eta ugaltzeko garatzen duten gaitasuna da, zenbait botikei aurre egiten dietenean, lehen botika horiekiko (antimikrobiarrak) sentikorrak zirenen kasuan.

Erresistentzia antimikrobiarra mikroorganismoetan era naturalean gertatzen den fenomenoa da, haientzat kaltegarriak diren egoera eta inguruneetara egokitzeko, baina pertsonek eta animaliek botikak oker erabiltzearen ondorioz, prozesu hori azkartzen ari da.

Antibiotikoen kontsumoa da erresistentzia hori agertzearen arrazoi nagusia; erresistentzia hori murriztu egin daiteke zentzuz eta arduraz erabiliz gero.

Erresistentzia antimikrobiarraren eta antibiotikoekiko erresistentziaren arteko aldeak

Antibiotikoak bakteriek eragindako infekzioei aurre egiteko erabiltzen diren botikak dira. Horrenbestez, antibiotikoekiko erresistentzia bakteriek antibiotikoen aurrean duten erresistentziari dagokio.

Erresistentzia antimikrobiarra termino zabalagoa da: beste mikroorganismo mota batzuek, hala nola birusek, onddoek eta parasitoek botiken aurrean duten erresistentziari dagokio.

Osasun publikorako mehatxua

Gaur egun, antibiotikoekiko erresistentzia da osasunerako eta munduko biztanleriaren garapenerako mehatxu handienetako bat. Edozein pertsonari eragin diezaioke, haren adina edo bizi den herrialdea edozein delarik ere.

Mikroorganismoen erresistentziaren ondorioz, zailagoa da gero eta infekzio gehiagoren (adibidez, pneumonia, tuberkulosia, gonorrea, salmonellosia) tratamendua, botikek eraginkortasuna galdu dutelako. Fenomeno horrek luzatu egiten ditu ospitaleko egonaldiak, mediku-kostuak handitzen ditu, baita hilkortasuna ere.

complementos alimenticios

Gogoratu: pertsonen edo animalien artean antibiotikoak oker erabiltzeak bakteriak tratamenduekiko erresistenteak izatea eragiten du.

Prebentzio-, zaintza- eta kontrol-neurriak

Europako araudiarekin bat, estatu kideetako agintari eskudunek bakteria desberdinen kopuru adierazgarri baten erresistentzia antimikrobiarrari buruzko informazioa jasotzen dute urtero, dela gizakiena, dela elikagaiak ekoizten dituzten animaliena, dela elikagaiena.

Zaintza horren emaitzak urtero jasotzen dira “Gizaki, animalia eta elikagaietako bakteria zoonotikoen eta adierazgarriek antimikrobianoarekiko erresistentziaren gaineko EBren txosten”-ean. Txosten hori elkarrekin egiten dute Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) eta Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Europako Zentroak (ECDC-European Centre for Disease Prevention and Control).

Txosten horietan jasotako emaitzek erakusten dute elikagai bidezko toxiinfekzioak sarrien eragiten dituzten bakteriak, hala nola Salmonella edo Campylobacter bakteriek, antimikrobiar arruntekiko erresistentzia esanguratsua dutela gizakiengan.

Gainera, Europako Parlamentuaren 2011ko legegintzakoa ez den ebazpen bat betez, estatu mailan indarrean dago Antibiotikoekiko Erresistentziaren aurkako Plan Nazionala (PRAN) 2022-2024. Planaren helburuak honako hauek dira:

Honako bitarteko estrategiko hauen bitartez:

  1. Antibiotikoen kontsumoa eta horiekiko erresistentzia zaintzea.
  2. Antibiotikoekiko erresistentzia kontrolatzea.
  3. Antibiotikoen premiari aurrea hartzea.
  4. Erresistentzien fenomenoa ikertzea.
  5. Gaian trebatzea.
  6. Biztanleria jakinaren gainean egotea eta sentsibilizatzea.

 Zenbait datu

ECDCk eginiko azterlan baten arabera:

  • Antibiotikoekiko erresistenteak diren bakteriek eragindako infekzioek 35.000 heriotza eragin zituzten 2021an Europan; gripea, hiesa eta tuberkulosiak elkarrekin hartuta batuko luketenaren antzeko kopurua da osasun publikoan.
  • Arazoa zenbaterainokoa den jakin dezagun “Egunero, ia 100 pertsona hiltzen dira Europan infekzio horien ondorioz“.
  • Espainian, bakteria erresistenteen infekzioei egotzi dakiekeen heriotzen urteko kopurua 4.000 heriotzakoa da (Arreta Espezializatuko Jardueren Erregistroaren datuen arabera).

Erantzukizun partekatua

Erresistentzien fenomenoan, denok egin dezakegu zerbait, gure jarduera-eremuaren arabera:

Herritarrak, oro har

  1. Antibiotikoak hartu osasun arloko profesional batek agindutakoan soilik.
  2. Ez eskatu antibiotikoak osasun arloko profesionalek beharrezkoak ez direla esatekotan.
  3. Profesionalen argibideei jarraitu antibiotikoak nola, noiz eta zenbat denboran erabili behar diren dagokionez.
  4. Agindutako tratamendua osatu eta, sobera izanez gero, ez gorde hurrengo baterako eta ez partekatu inorekin. Behar bezala suntsitu SIGRE puntu baten bitartez.
  5. Ez erabili beste pertsona batzuek soberan dituztenak.
  6. Ez erabili hotzeria eta gripea izanez gero; ez dira eraginkorrak, ez baitira birusen aurka aritzen. Ez dira analgesikoak (mina arintzekoak) eta antipiretikoak (sukarraren aurkakoak).
  7. Ez eman zaintzapeko animaliei albaitariek agindu gabeko medikamentuak.

Osasun-arloko profesionalak

  1. Infekzioak saihestu, eskuak, tresnak eta ingurunea garbitzen dela zainduz.
  2. Antibiotikoak beharrezkoak direnean soilik agindu eta eman, indarrean dauden jarraibideekin bat etorrita.
  3. Antibiotikoekiko erresistenteak diren infekzioen berri eman zaintza-ekipoei.
  4. Antibiotikoak zuzen hartzeko moduaren, botika horiekiko erresistentziaren eta antibiotikoak oker erabiltzearen arriskuen berri eman pazienteei.
  5. Infekzioei aurrea hartzeko moduaren berri eman pazienteei (adibidez, txertoa jarriz, eskuak garbituz, sexu-harremanetan segurtasuna zainduz edo doministiku egitean ahoa eta sudurra estaliz).

Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren sektorea

  1. Albaitarien zaintzapean soilik eman antibiotikoak animaliei.
  2. Ez erabili antibiotikoak hazkundea estimulatzeko edo animalia osasuntsuetan gaixotasunak prebenitzeko.
  3. Animaliak txertatu antibiotikoen premia murrizteko, eta alternatibak erabili, horrelakorik baldin badago.
  4. Jardunbide egokiak sustatu eta aplikatu animalia- eta landare-jatorriko elikagaien ekoizpenaren maila guztietan.
  5. Etxaldeetako segurtasun biologikoa sustatu infekzioei aurrea hartzeko, animalien higienea eta ongizatea hobetuz.

Informazio gehiago izateko webgune interesgarriak

Sortze-data: 2012-03-28