Higienea sukaldean
Elikagaiek sorraraziriko gaixotasunak ekiditeko aholku erraz batzuk baino ez ditugu kontuan izan behar. Aholku horiek guztiak sukaldean izan beharreko higienearekin dute zerikusia:
-
- Garbitu eskuak ur epela eta xaboia erabiliz, elikagaiak edo laguntza-animaliak ukitu edo ume-oihalak aldatu aurretik eta ondoren.
Honela garbitu behar dira eskuak: igurtzi 20 segundoz esku ahurrak, atzazalak eta behatz arteak. Ondoren, lehortu zapi garbi batekin beste 20 segundoz. - Ziurtatu elikagaiak prestatzeko erabiliko dituzun tresna guztiak garbi daudela.
- Garbitu ondo sukaldeko ohola, ur beroa eta xaboia erabiliz, okela mozteko erabiltzen duzun bakoitzean. Kontuz ibili kuzinatu behar ez diren elikagaiak (letxuga, tomatea ) mozteko ohola erabiltzen baduzu. Hobe da ohol eta laban ezberdinak erabiltzea haragia edo arraina mozteko eta gordinik kontsumituko diren elikagaiak mozteko. Plastikozko oholak errazago garbitzen eta lehortzen dira.
- Saiatu bereizirik izaten kuzinatu beharreko elikagaiak eta kuzinatutakoak. Kontu handia izan kuzinatu gabe kontsumituko diren elikagaiekin (letxuga, frutak )
- Garbitu fruta eta barazki guztiak kanilako ura erabiliz; batik bat, ortutik zuzenean hartutakoak.
- Okela hozkailuan desizoztu (lehenengo aukera) edo mikrouhin labean (desizozteko presa baduzu). Ez desizoztu inoiz elikagaiak giro-tenperaturan, eta ez izoztu berriz desizoztuta dagoen janaririk.
- Garbitu eskuak ur epela eta xaboia erabiliz, elikagaiak edo laguntza-animaliak ukitu edo ume-oihalak aldatu aurretik eta ondoren.
Azkenengo aholku bat; Hobe da platerak xukatu edo lehortu?
Sortze data: 2010-09-06