Elikagaiek sorraraziriko gaixotasunak ekiditeko aholku erraz batzuk baino ez ditugu kontuan izan behar. Aholku horiek guztiak sukaldean izan beharreko higienearekin dute zerikusia:

    • Garbitu eskuak ur epela eta xaboia erabiliz, elikagaiak edo laguntza-animaliak ukitu edo ume-oihalak aldatu aurretik eta ondoren.
      Honela garbitu behar dira eskuak: igurtzi 20 segundoz esku ahurrak, atzazalak eta behatz arteak. Ondoren, lehortu zapi garbi batekin beste 20 segundoz.
    • Ziurtatu elikagaiak prestatzeko erabiliko dituzun tresna guztiak garbi daudela.
    • Garbitu ondo sukaldeko ohola, ur beroa eta xaboia erabiliz, okela mozteko erabiltzen duzun bakoitzean. Kontuz ibili kuzinatu behar ez diren elikagaiak (letxuga, tomatea…) mozteko ohola erabiltzen baduzu. Hobe da ohol eta laban ezberdinak erabiltzea haragia edo arraina mozteko eta gordinik kontsumituko diren elikagaiak mozteko. Plastikozko oholak errazago garbitzen eta lehortzen dira.
    • Saiatu bereizirik izaten kuzinatu beharreko elikagaiak eta kuzinatutakoak. Kontu handia izan kuzinatu gabe kontsumituko diren elikagaiekin (letxuga, frutak…)
    • Garbitu fruta eta barazki guztiak kanilako ura erabiliz; batik bat, ortutik zuzenean hartutakoak.
    • Okela hozkailuan desizoztu (lehenengo aukera) edo mikrouhin labean (desizozteko presa baduzu). Ez desizoztu inoiz elikagaiak giro-tenperaturan, eta ez izoztu berriz desizoztuta dagoen janaririk.

Azkenengo aholku bat; Hobe da platerak xukatu edo lehortu?

Sortze data: 2010-09-06