Nola garbitu frutak eta barazkiak
GARRANTZITSUA DA FRUTAK ETA BARAZKIAK JAN AURRETIK GARBITZEA, BAI ETA ZURITU EGIN BEHAR BADITUGU ERE.
Fruta eta barazki guztiak ondo garbitu behar dira, batez ere kozinatu gabe kontsumituko direnak, kutsatzaile guztiak kentzeko eta mikroorganismo kaltegarriek edo substantzia kimikoek (pestizidak) sor ditzaketen arriskuak murrizteko.
HASI AURRETIK KONTUAN HARTZEKOAK

ESKUAK GARBITZEA
Ur epelarekin eta xaboiarekin garbitu behar dira 20 segundoz, gero ondo kendu xaboia eta lehortu erabilera bakarreko sukaldeko paperarekin edo sarri-sarri 60 °C-tan garbitzen den oihalezko eskuzapi batekin.
SUKALDEKO TRESNAK GARBITZEAA
Egiaztatu sukaldeko lanak (moztea, birrintzea, zuritzea, etab.) egiteko erabiliko diren tresnak, harraskak eta gainazalak garbi-garbi daudela.
FRUTEN ETA BARAZKIEN EGOERA
Kendu eta bota onddoak, zauriak, ebakiak edo kaltetutako eremuak dituzten fruten eta barazkien zatiak.
BILGARRIAK
Kendu plastikozko bilgarri, poltsa edo pegatina guztiak, frutak eta barazkiak kaltetu ditzaketen produktu kimiko edo hondakin guztiak saihesteko.
FRUTAK ETA BARAZKIAK GARBITZEKO PAUSOAK
1. UR HOTZAREN ZURRUSTAREN AZPIAN GARBITU
Ur hotza erabiltzea da onena frutak eta barazkiak garbitzeko, bakterioak ugaritzea saihesten duelako eta ez duelako elikagaien testura kaltetzen.
Fruta eta barazki guztiak garbitu behar dira zuritu, zatitu eta egosteko eta kontsumitzeko prestatu aurretik. Horrela, labana erabiltzean bakterioek eta zikinak ez dute elikagaia kutsatuko mamiaren eta azalaren arteko kontaktuaren ondorioz.
Komeni da uraza, eskarola, buru-aza eta halako barazkien kanpoko hostoak kentzea eta barrukoa hostoz hosto garbitzea.
Fruten zurtoinak garbitu ondoren moztu behar dira (adibidez, marrubienak), ez dadin mikroorganismorik edo hondakinik sartu piezaren barrura.
DESINFEKTATZEA
Barazkiak desinfektatzeko, elikagaiekin erabiltzeko egokia den lixiba-soluzio batean murgil daitezke gehienez bost minutuz, ur edangarriarekin batera (errespetatu beti fabrikatzaileak adierazten duen kontzentrazioa).
Barazkiak garbi eta desinfektatuta daudenean, ur askorekin garbitu eta ondo xukatu behar dira.
2. ESKUILA ESPEZIFIKO BAT ERABILI EDO ESKUEKIN IGURZI
Garrantzitsua da fruten eta barazkien azala igurztea. Horretarako, eskuila espezifiko bat erabili behar da azal gogorra duten aleentzat (meloia, angurria…) edo barazki batzuentzat (luzokerrak, patatak, kuiatxoak…), eta fruta delikatuagoak eskuekin leun igurtzi behar dira, zikin-arrastoak pilatuta izan ditzaketen zirrikituetan arreta handiagoa jarriz.
3. FRUTA LEHORTU
Fruta leunki lehortu behar da sukaldeko paperarekin edo zapi garbi eta lehor batekin, gehiegizko hezetasuna kentzeko.
4. KONTSUMITU
Barazkiek eta frutek hotzetan egon behar dute kontsumitu arte.
Kontsumituko ditugun frutak eta barazkiak egunean bertan garbitzea komeni da, kontaminazio-arriskua murrizteko.
Fruta eta barazki freskoak nahitaezkoak dira dieta orekatua izateko, funtsezko mantenugai asko ematen baitituzte. Jarraitu halakoak kontsumitzen, eta erabili garbiketa-metodo seguruak