Garbitu maiz eskuak, eta beti elikagaiak manipulatu edo kontsumitu aurretik.
Garrantzitsua da kontsumitu beharreko elikagaiak ERABAT kuzinatuak egotea eta bero mantentzea.
Ez kontsumitu itsaski gordinik, kolore gorrixka duen edo kolore gorrixkako ura duen hegazti-haragirik edo erabat kuzinatu gabeko hanburgesarik, arazoak sorraraz baititzakete. Ezinbestekoa da janari guztia erabat kuzinatua egotea, barrutik zein kanpotik. Elikagai osoak, hau da, zati guzti-guztiek jaso behar dute, gutxienez, 70ºC-ko tenperatura.
Elikagaiak saltzaile ibiltariei erosi badizkiezu, ziurtatu ez daudela kontaktuan elikagai kuzinatuak eta elikagai gordinak, kutsadura gerta baitaiteke.
Arrautza gordina edo gutxi kuzinatua duten janariak (etxeko maionesa, saltsa eta postre batzuk) arriskutsuak izan litezke.
Izozkiak, ura, izotza eta esne gordina erraz kutsa litezke. Ez kontsumitu zalantzarik baduzu.
Zuritu fruta eta barazki guztiak gordinik kontsumitu behar badituzu. Ez kontsumitu azala kaltetuta edo lizunduta duen frutarik. Hostodun barazkiek (entsaladak) kanporatzen zailak diren mikroorganismo arriskutsuak izan ditzakete. Ez kontsumitu halako barazkirik, higiene baldintzei buruzko zalantzarik baduzu.
Edan, ahal baduzu, botilako ura. Nolanahi ere, ziurtatu ez dutela botila lehenago ireki, edo berriz bete. Irakin kontsumitu aurretik, uraren osasungarritasunari buruzko zalantzarik baduzu.
Aipatutako aholku guztiak bete ezik, posible litzateke beherakoa izatea (edo goragalea, gorakoak, sukarra ala sukarrik gabe). Horrelako egoeretan garrantzitsua da ur asko edatea hasiera-hasieratik. Saiatu deshidratazioa ekiditen, batik bat lurralde beroetan. Horretarako, gomendagarria da kaferik ez kontsumitzea, ez eta gehiegi gozatutako edaririk, zenbait te sendagarri eta alkoholik ere. Izan ere, horiek kontsumituta, organismoak likido kopuru handiagoa kanporatzen du.
Cookieak gure webgunearen erabilgarritasuna eta prozesuak hobetzeko edo gaitzeko erabiltzen dira. Cookieak desgaitu edo ezabatzen badira, gerta daiteke erabiltzaileek webgunearen aukerak ezin erabiltzea, edo webgunean diseinatu ez den moduan funtzionatu dezake arakatzaileak.
Funtzionalak
Beti Aktibatua
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Preferences
Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, cookie-en ezarpenen zure lehentasunak gorde ahal izateko.
Estatistikoak
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes.Webgune honek Google Analytics ezarritako cookiak erabiltzen du, bisitari kopurua eta weborriaren erabilerari buruzko informazio anonimoa biltzeko. Cookie hauek mantenduz gero, gure weborria hobetzen laguntzen gaituzu.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en un sitio web o en varios sitios web con fines de marketing similares.