AESANek jakinarazi duenez, osasun-agintaritzek aldi baterako itxitako establezimendu bat opilak eta pastelak merkaturatzen ari dela detektatu da. Establezimendua itxita zegoen, hain zuzen, ez zituelako beharrezko higiene- eta osasun-baldintzak betetzen.

Enpresa DULCE EXTREMADURA SL da (RGSEAA osasun-erregistroko zk.: 26.016951/BA), eta opilak eta pastelak merkaturatzen ditu, hainbat markarekin: HAAS DIET, VITADULCE DIET eta PATISSERIE DULEX.

Gainera, produktu horien etiketetan “glutenik gabe” aipamena ikus daiteke argi eta garbi. Agintaritza eskudunek ezin dute bermatu adierazpen hori egiazkoa denik eta, horrenbestez, ezta produktu horiek zeliakoentzat egokiak direnik ere.


Eraginpeko lotea:

“Dulce Extremadura SL” enpresak edozein salmenta-marka eta -deiturarekin egindako produktu guztiei eragiten die alertak, “Glutenik gabe” adierazten duten ala ez alde batera utzita.

Orain arte EZ da konfirmatu alerta horri lotutako kasurik Espainian

Etxean alerta honek eragindako produktuak dituztenei gomendatzen zaie horiek ez kontsumitzea eta erosketa-puntura itzultzea.