Zer dira ontziratu gabeko elikagaiak?

Ontziratu gabeko elikagaiak ontzirik gabe ematen zaizkio azken kontsumitzaileari, zuzenean saltzeko edo berehala kontsumitzeko.

Elikagai horien artean daude, batetik, azken kontsumitzaileak hala eskatuta erostean ontziratzen diren produktuak eta, bestetik, tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan zerbitzatzen diren elikagaiak.

Horiez gain, hauek ere talde horretan sartzen dira: kolektibitateei ontziratu gabe hornitzen zaizkien elikagaiak eta azken kontsumitzaileari ontziratu gabe saltzen zaizkionak.

Etiketa jartzeari buruzko araudi berria

2014ko abendutik, etiketak jartzeari buruzko araudi berria ezartzen da; horren arabera, elikagai-enpresa guztiek nahitaezkoa dute saltzen edo hornitzen dituzten elikagaietan erabilitako osagai alergenikoei buruzko informazioa ematea.

Betebehar hori dute, halaber, ontziratu gabeko elikagaiak saltzen dituzten establezimenduek (supermerkatuek, jatetxeek…), eramateko jakiak saltzen dituztenek

Informazioa eman beharreko alergenoak eta alergeno horiek dituzten elikagaiak

Glutena duten zerealak: garia (espelta eta khorasan garia), zekalea, garagarra, oloa.

Honako hauetan egon daitezke: opiletan, irinetan, pastetan, oreetan, bexamelean, saldetan, ogi birrinduan, hestebeteetan…

Informazioa eman beharreko alergenoak eta alergeno horiek dituzten elikagaiak

Ingrediente alergénicoHonako hauetan egon daitezke:

Glutena duten zerealak: garia (espelta eta khorasan garia), zekalea, garagarra, oloa.

Opiletan, irinetan, pastetan, oreetan, bexamelean, saldetan, ogi birrinduan, hestebeteetan…

Krustazeoak: ganbak, otarrainxkak, karramarroak, nekorak, zigalak, txangurruak eta otarrainak.

Zopetan, pizzetan, paellan, entsaladetan, gelatinetan, saltsetan, txatkan…

Arrautzak eta arrautzarekin egindako produktuak 

Pasteletan eta opiletan, pateetan, hestebeteetan, gozokietan, izozkietan, flanetan, gaztetan, gelatinetan, maionesan, zopetan, saltsetan, gosaltzeko zerealetan, kroketetan, enpanadilletan…

Arraina eta arrainarekin egindako produktuak

Zopetan, pizzetan, paellan, entsaladetan, gelatinetan, txatkan, omega 3rekin edo arrain-gantzarekin aberastutako produktuetan…

Kakahueteak

Galletetan, gurinetan, postreetan, txokolateetan, hazietan, pastetan, olioetan…

Soja eta sojarekin egindako produktuak. Hazietan (babak) eta olioetan ez ezik

Postreetan, tofuan, izozkietan, haragi-produktuetan, saltsetan…

Esnea eta esnekiak

Esnekietan (izozkiak, irabiakiak, flanak…), pasteletan eta opiletan, moldeko ogian, gozokietan, txokolatean, turroietan, zopetan, saltsetan, kroketetan, hestebeteetan…

Fruitu azaldunak (intxaurra, almendra, hurra, anakardoak, pistatxoak, Brasilgo intxaurrak). 

Turroietan, mazapanetan, pastetan, pasteletan eta opiletan, saltsetan, izozkietan, hanburgesa-ogian, snack-etan…

Apioa: zurtoinak, hostoak, haziak eta sustraiak barne

Gozagarrietan, entsaladetan, haragi-produktuetan, zopetan, kremetan, saltsetan…

Mostaza eta produktu eratorriak. Hazietan, hauts-forman edo likido-forman ez ezik

curryetan, marinatuetan, ongailuetan, saltsetan…

Sesamo-aleak

Pastas (tahine), semillas, harinas, panes, humus…

Sulfitoak / sufre-dioxidoa

Ardoetan, krustazeoetan, fruta eta barazkietan, ozpinetakoetan, jaki txinatarretan…

Eskuzuriak 

Irinetan, hazietan, ogi-mota batzuetan, pastetan eta pasteletan.

Moluskuak (ostrak, muskuiluak, txipiroia, txirlak, berberetxoak, olagarroa, barraskiloak)

Zopetan, pizzetan, paellan, entsaladetan, gelatinetan, txatkan…

Enpresek nola eman behar dute alergenoei buruzko informazioa?

Informazioa produktua erosi aurretik erraz eskuratzeko moduan egongo da, eta ez du kostu gehigarririk ekarriko.

Kontsumitzaileei informazioa emateko hainbat era daude:

IDATZIZ:

  • Elikagaietatik gertu kartelak jarrita
  • Menuen kartetan, pintxoen karteltxoetan eta abarretan idatzita
  • Alergenoei buruzko informazioa dagoen lekua adierazita,esate baterako:
    •       Produktuen fitxak
    •       Errezetak
    •       Osagai baten etiketa

AHOZ edo LANGILE ESPEZIFIKOEN BIDEZ:

  • Oso ondo informatutako langileen bidez
  • Informazioa lortzeko saltzailearengana jo dezakeela adierazten duen kartela jarrita
  • Dokumentazio idatziaren bidez lagunduta

Sortze-data: 2015-07-04