Zer da esneari alergia izatea?

Esneari alergia izatea sistema immunitarioak esnearen proteinen (alergenoak) aurrean ematen duen aurkako erantzuna da

Zergatik eragiten du alergia esneak?

Haurtzaroan, behi-esnea lehenengoz hartu ondoren, proteina arrotzak (giza esneak dituenak ez bezalakoak) jasotzen dira, eta sistema immunitarioak neurririk gabeko erantzuna ematen du.

Behi-esneak 30 eta 35 proteina-gramo inguru ditu. Guztira 40 proteina ezberdin dira: kaseinak (% 80) eta gazuraren proteinak (% 20). Horiek guztiek alergia eragin badezakete ere, kaseinek dute alergenikotasun handiena.

* Ohar garrantzitsua: ahuntz- eta ardi-esneak ere alergiak eragin ditzakete behi-esneari alergia dioten pertsonen artean, ahuntz eta ardien esnearen proteinak behi-esnearen proteinen parekoak baitira.

Nori eragiten dio esnearen alergiak?

Behi-esneak eragindako alergia edonorengan ager daiteke, nahiz eta alergia-gaixotasunen familia-aurrekariak dituzten haurrek aukera gehiago izan.

Kasu gehienetan, behi-esnearen alergia aldi baterako egoera da; izan ere, jaioberriaren bizitzako lehenengo hiletan agertzen da, edoskitze-aroaren ostean behi-esnearen formula egokituak sartzen direnean. Prebalentzia adinarekin murriztu ohi da.

Hiru urterekin, behi-esneari alergia zioten haurren % 80-85ek lortu du tolerantzia. Herrialde garatuetan, behi-esnearen alergiaren maiztasuna herritarren artean, oro har, % 2-3koa da.

Zer alde dago esneari alergia eta intolerantzia izatearen artean?

Esneari alergia izatea sistema immunitarioak esnearen proteinen aurrean ematen duen neurririk gabeko erantzuna da. Esneak eragindako intolerantzia, aldiz, laktosa (esnearen azukrea) digeritzeko zailtasuna da, laktosa entzimaren gabeziagatik, eta digestio-arazoak eragiten ditu.

Gainera, sintomak oso ezberdinak dira. Esneak eragindako alergia-erreakzioak oso argi eta nabarmen gertatzen dira esnea duen elikagai bat hartu ondoren. Laktosari intolerantzia zaionean, aldiz, errefusatze-prozesua arinagoa eta luzeagoa da.

Zein dira esneak eragindako alergiaren sintomak?

Pertsonen minberatasun-mailaren eta hartutako alergeno-kopuruaren arabera, sintomak eta sintomen larritasuna aldatu egiten dira.

Zeintzuk
Sintomak
Azalekoak (ugarienak eta larritasun gutxien dutenak)
  • Urtikaria
  • Azkura (hatz-mina)
  • Azala gorritzea
  • Dermatitisa
  • Ezpainak, ahoa, mingaina eta aurpegia handitzea
Digestivos (algo frecuentes):
  • Azkura ahoan eta eztarrian
  • Goragalea eta gorakoak
  • Beherakoa
  • Sabela puztea eta sabelaldeko mina
  • Kolikoak
Digestiboak (ohiko samarrak):
  • Errinitisa (muki-jarioa, kongestioa eta/edo doministikuak)
  • Konjuntibitisa
  • Asma (arnasa hartzeko zailtasunak)
  • Txistu-hotsa
Anafilaxia * (ez oso ohikoak, baina oso larriak)
  • Arnasa hartzeko zailtasun handia
  • Laringeko edema
  • Bronkoespasmoak
  • Asma larria
  • Hipotentsioa eta txokea
  • Kontzientzia murriztea
Iturria: Libro de las enfermedades alérgicas. Alergia a la leche. Servicio de alergia del Hospital La Paz

* Aintzat hartzekoa: esnearen proteina alergenikoen aurrean minberatasun handia duten pertsonek esne-arrastoak kontsumitze hutsarekin dute erreakzio larriak edo anafilaktikoak jasateko arriskua. Elikagaia hartu eta minutu gutxira agertzen dira, eta oso azkar egiten dute aurrera, oso sintoma larriak agertuz.

Nola tratatzen dira sintomak?

Arestian deskribatutako sintomak dituzten pertsonek berehala jo behar dute medikuarenera, sendagai egokiak eman diezazkien eta alergologoarenera igor ditzan, alergiak eta/edo beste elikagai batek eragindako alergia zehaztu eta egiaztatu dezan.

Esneari alergia dioten pertsonentzako aholkuak

  • Ez kontsumitzea esnea eta esnekiak, eta osagai gisa esnearen proteinak izan ditzaketen produktu eraldatuak.
  • Kaltzio ugariko produktuak kontsumitzea, dietan ekarpena ziurtatzeko: fruitu lehorrak, lekaleak, arrain urdina eta hosto berdeko landareak. Gainera, komenigarria da D bitamina ugariko elikagaiak kontsumitzea, beharrezkoa baita kaltzioa xurgatzeko arrautzak, haragia eta arraina, besteak beste.
  • Ondo irakurtzea elikagaien etiketak. Araudiak xedatzen du esnea derrigor aipatu behar dela etiketan. Hala ere, ez esnekiak gisa etiketatutako eraldatutako elikagai askok izan ditzakete proteina alergenikoak. Zalantzarik izanez gero, ez kontsumitzea elikagai hori.
  • Garbitzea eta desinfektatzea lanerako azalera eta lanabes guztiak. Ez erabiltzea esnea duten beste elikagai batzuk (ogi-torradak, kroketak…) frijitzeko aurretik erabili den olioa.
  • Alergikoa dela jakinaraztea etxetik kanpo jango den leku guztietan (ikastetxeko jangelak, jatetxeak, irteerak, ospitaleak, bidaiak), esnea duten elikagaiak zerbitzatzea ekiditeko.
  • Eskura izatea alergologoak emandako sendagaia, erreakzio alergikoa gertatuz gero.

Zein elikagai kontsumi daitezke modu seguruan?

Jarraian, kontsumi daitezkeen elikagaien zerrendak zehazten dira, semaforoaren koloreen arabera identifikatuta:

  • Berdea: modu seguruan kontsumi daitezke, ez baitute esnerik.
  • Laranja: esnea edo esne-arrastoak izan ditzakete. Hortaz, gomendatzen da etiketa irakurtzea, ea halakorik aipatzen den.
  • Gorria: ezin dira kontsumitu, esnea baitute.

* Gogoratu: Zerrendak orientabide gisa ematen dira eta baliteke ez izatea oso zehatzak. Informazio honek ez ditu inoiz ordeztuko zure alergologoaren aholkuak eta gomendioak.

 

Baimendutako elikagaiak
  • Landarez eginiko edariak eta eratorriak: soja, kokoa, oloa, arroza, albendolak
  • Fruitu lehorrak
  • Egoskariak
  • Okela
  • Arrain eta mariskoak
  • Fruta eta barazkiak
  • Laboreak
  • Arrautzak
  • Eztia
  • Pasta
Etiketa egiaztatu behar zaien elikagaiak
  • Esne hidrolizatua
  • Gozokiak eta litxarreriak
  • Hestebeteak: urdaiazpiko egosia, mortadela, etab.
  • Haragi-produktuak: pateak, haragi-bolak, hanburgesak, saltxitxak…
  • Kafe-suzedaneoak, txokolatea eta kakaoa, eta makinetako beste edari batzuk
  • Fruta-zukuak
  • Pureak eta zopak
  • Ogia
  • Pastelak eta opilak
  • Pastelak eta haragi-frijituak
  • Aldez aurretik kuzinatuak
  • Labore aberastuak
  • Pontxeak eta malteatuak
  • Arrautza-irinetan pasatuak
  • Bat-bateko zopak
  • Edari biziak
Debekatutako elikagaiak
  • Behi-esnea eta hauts-esnea
  • Esnearen formula egokituak
  • Jogurta eta bestelako esneki hartzituak
  • Gaztak, gaztanbera, gatzura, gatzatua, esne-krema
  • Gurina, esnegaina, margarinak
  • Irabiatuak, hortxata, izozkiak eta sorbeteak
  • Flana eta natillak
  • Esneki-postreak: arroz-esnea, arroz-pastela
  • Esnea edo esnekiak dituen opilgintza: donutsak, talotxoak, krepeak, opilak, bizkotxoak, gailetak, pastak, tostadak, etab.
  • Gozogintzako produktuak: pastelak, tartak, bizkotxoak
  • Potitoak, ahiak eta laboreak
  • Esnekiak dituzten hestebeteak: urdaiazpiko egosia, mortadela, saltxitxak, solomoa, txorizoa
  • Haragi- eta arrain-pastelak eta frijituak
  • Esnearekin edo esnekiekin egositako arrautzak
  • Esnea edo produktu esnedunak dituzten bexamela eta saltsak (adb.: kroketak)
  • Patata-purea, pasta-plater prestatuak
  • Esnez edo esnekiz prestatutako kremak, pureak eta zopak
  • Entsaladen ongailuak eta esnea edo esnekiak dituzten maionesak
  • Kakaoa, txokolatea, txokolate-suzedaneoak, turroiak
  • Gurinez edo arrautza-irinetan pasatzeko pastaz frijitutako elikagaiak
  • Txokolate-suzedaneoaren grageak

Iturriak:

Esteka interesgarriak

Sortze data: 2014-06-04