Bizitza erabilgarria

Elikagai baten bizitza erabilgarria da elikagaia ekoizten edo ontziratzen denetik elikagaiak bere ezaugarri fisiko-kimikoak eta organoleptikoak galtzen dituenera arteko denbora-tartea. Bizitza erabilgarria elikaduraren esparruko enpresa bakoitzak ezartzen du.

Elikagai baten kalitate-galeran eragina duten faktoreak

Kalitate-parametroak zenbait alderdiren bidez zehazten dira: organoleptikoak (ehundua, zaporea, aroma), nutrizionalak (nutrienteen kopurua), higienikoak (patogenorik ez egotea), etab. Horrela, zenbait prozesuk produktua hondatzea eta bere bizitza erabilgarria amaitzea ekar dezakete.

Produktu bat hondatzean eragin handiena duten faktoreak honako hauek
dira:

  • Produktuaren izaera bera
  • Ekoizpen- eta kontserbatze-prozesua
  • Ontziratze- eta biltegiratze-baldintzak (eguzkiaren argipean egoteak bitaminak galtzea eta koipeak sustraitzea dakar; elikagaiak aireko oxigenoa ukitzeak ere pareko ondorioak dakartza; tenperaturak, bestalde, agente patogenoak desagerrarazi, indargabetu edo azkarrago ugaltzea ekar dezake; umeltasun-mailak bakterioak eta lizunak agertzea errazten edo oztopatzen du…)

Elikagaien kontserbazioa, euren bizitza erabilgarria luzatzeko

Antzinarotik landu da elikagaien bizitza erabilgarria luzatzeko ahalegina (eguzkipean lehortzea, keztatzea, gatzetan gordetzea, eskabetxea).

Oro har, elikagaien bizitza erabilgarria oso mugatua da, kontserbazio-sistema egokia erabiltzen ez bada. Produktua hondatzea saihesteko eta bizitza erabilgarria luzatzeko, zenbait kontserbazio-metodo sortu dira:

  • Beroaren bidez kontserbatzea:pasteurizazioa,
    esterilizazioa,
    uperizazioa edo UHT, ur irekinetan galdarraztatu.
  • Hotzaren bidez kontserbatzea:hoztea, izoztea, ultraizoztea,
    liofilizazioa.

Gaur egun, elikagaiei ezarritako prozesu teknologikoen lehentasuna elikagaiaren bizitza erabilgarria luzatzea da. Horretarako, ontzi inteligenteak, aire gabeko ontziratzea, berotze ohmikoa edo mikrouhinen aplikazioa erabiltzen dira.

Elikagaiak hozkailuan kontserbatzea (0 – 8 ºC):

  • Arrain freskoa (garbi) eta haragi txikitua:2 egun.
  • Haragi eta arrain egosiak:2-3 egun.
  • Irekitako esnea, etxeko postreak, barazki egosiak:3-4 egun.
  • Ondo kontserbatutako haragi gordina:3 egun.
  • Barazki gordinak eta irekitako kontserbak (beste ontzi batera itzuli):4-5 egun.
  • Arrautzak:2-3 aste.
  • Esnekiak eta iraungitze-data duten bestelakoak:ontzian adierazitakoa.

Elikagaiak izozkailuan kontserbatzea (- 18 ºC):

  • Behi-haragiak:12 hilabetera arte.
  • Barazkiak:12 hilabetera arte.
  • Oilaskoak, ehizakiak:10 hilabetera arte.
  • Bildotsa:8 hilabetera arte.
  • Txerria:6 hilabetera arte.
  • Haragi txikitua:2 hilabetera arte.
  • Tartak eta labean eginiko pastelak:6 hilabetera arte.
  • Hondakinak, tripakiak:3 hilabetera arte.
  • Arrain gihardunak:6 hilabetera arte.
  • Ogia eta opilak:3 hilabetera arte.
  • Arrain koipetsuak:3 hilabetera arteedo gehiago (arrainaren arabera).
  • Mariskoak:3 hilabetera arte

Elikagaien bizitza erabilgarria zehaztea

Elikagaien bizitza erabilgarria definitzeko, oreka bilatu behar da iraungitasun mikrobiologikoaren eta produktuaren alderdi sentsorialen artean.Kontsumitzaileak ez du onartuko produktu seguru bat, zaporea edo ehundura galdu baditu.

Bizitza erabilgarria zehazteak elikagaien bizitza-aldia baldintza ezin hobeetan edo biltegiratuta aztertzea dakar. Azterlanaren planteamendua
elikagai-motaren araberakoa izango da.

Zenbait metodologia erabil daitezke elikagaien bizitza erabilgarria
zenbatesteko.Besteak beste, honako hauek erabiltzen dira:

  • Literaturako datuak:
    produktu berri baten bizitza erabilgarria zenbatesteko, jada
    argitaratutako datuak erabil daitezke.Arazoa da datu horiek oso
    mugatuak direla eta duten informazio guztia artikulu gisako
    elikagaietarako dela.
  • Kontsumitzailearen iritzia ezagutzea:
    enpresentzat beharrezkoa da kontsumitzaileen iritzia jasotzea
    elikagaien bizitza erabilgarria maila sentsorialean zenbatesteko
    azterlanetan.Bizitza erabilgarria zenbatesteko metodo tradizionalen
    oinarrian dastatzaileen panelek (produktuen kalitatearen inguruan
    entrenamendua jaso dutenak) emandako informazioa dago.
  • Hondatze bizkortuko prozesuak:
    Azterlan horiek egiteko, elikagaia hondatzen duten erreakzioak
    bizkortzeko biltegiratze-baldintzetan jartzen da. Baldintza horien
    artean daude tenperatura, oxigenoaren presio partzialak eta
    umeltasun-eduki handiak.Lortutako datuak estrapolatu egiten dira,
    kontserbazio-egoera errealetan aurreikuspenak egiteko.
  • Aurreikuspeneko mirkobiologia:elikagai baten bizitza erabilgarriari buruzko balorazioak eredu matematikoen bidez ere egin daitezke.Aurreikuspeneko mikrobiologiak elikagaian hazten diren mikroorganismoen erantzuna aztertzen du; zehazki, eragina duten faktoreen aurreko erantzuna aztertzen da, eta, datu horiek oinarri gisa hartuta, aurreikusi egiten da zer gertatuko den biltegiratzean.

Bizitza erabilgarria eta etiketatzea

Elikagaiak etiketatzeari eta aurkezteari buruz indarrean dagoen araudiak ezartzen du etiketan derrigor adierazi behar dela produktuaren bizitza erabilgarriari buruzko informazioa.

Gutxieneko iraupen-datak zehaztu egiten du noiz arte mantentzen diren ezaugarri organoleptikoak, betiere kontserbazio-baldintza egokiak mantentzen badira.Erraz hondatzen diren elikagaiei dagokienez, denbora-tarte labur baten ondoren osasunerako arriskutsuak izan daitezkeenean, gutxieneko iraupenaren ordez, iraungitze-data emango da.

Etiketetako adierazpenak honako hauek izango dira:

Iraungitze-datan eguna eta hila adieraziko dira. Nahi bada, baita urtea ere.

Gutxieneko iraupen-data honako adierazpen hauen bidez emango da:

•    “ahal dela, kontsumitu … baino lehen”,datan eguna adierazten
denean
•    “ahal dela, kontsumitu … amaitu baino lehen”, gainerako kasuetan

Datan argi eta ordenari jarraikiz emango dira eguna, hila eta urtea.
Nolanahi ere den, elikagaiei dagokienez:

•    Iraupena 3 hilabetetik beherakoa bada, nahiko izango da eguna eta hila adieraztea.
•    Iraupena 3 hilabetetik gorakoa bada, baina 18 hilabetetik beherakoa, nahiko izango da hila eta urtea adieraztea.
•    Iraupena 18 hilabetetik gorakoa bada, nahiko izango da urtea
adieraztea.

Sortze data: 2013-09-15

Eguneratze data: 2019-06-27