Elikagaien gehigarriak: Jakin beharreko guztia
Elikagai gehigarriak elikagaiei helburu teknologiko batekin gehitzen zaizkien substantziak dira. Honako hauek hobetzeko xedea izan dezakete:
-
- ezaugarri organoleptikoak (itxura, usaina, kolorea, zaporea)
- elaborazio prozesua
- kontserbazioa
Horrek elikagaiko osagai bihurtzen du gehigarria.
Kasu hauetan, gehigarriak erabiltzea debekatuta dago:
-
- emaitza bera beste nolabait lor daitekeenean
- kontsumitzailea iruzur dezakeenean
- elikagaien benetako kalitatea ezkutatu nahi denean
- elikagaiaren nutrizio balioa murrizten duenean
SEGURUAK DIRA?: EBALUATZEA ETA BAIMENTZEA
Elikagai‑gehigarrien erabilera zorrotz araututa dago. Baimena lortzeko, Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritzak (EFSA) aurretiaz ebaluatu behar du. Ebaluazio hori hiru baldintzaren mende dago:
- behar teknologikoa frogatzeko gai izatea
- proposatutako dosian, kontsumitzaileen osasunarentzat arriskutsua ez izatea
- okerrera ez eramatea
Baimentzen diren elikagai‑gehigarriak baimendutako gehigarrien zerrenda positiboan txertatzen dira, eta identifikazio‑kode bat esleitzen zaie. Hain zuzen ere, E zenbakia jartzen zaie, EBak baimendu duela adierazteko.
Elikagai‑gehigarri guztiak etengabe ebaluatzen dira, seguruak direla ziurtatzeko. Horrek ondorio hauek ditu:
- baimendutakoen zerrendatik kentzea
- zerrendan gehigarri berriak txertatzea
- onartutako mugak aldatzea
GEHIGARRIAK ELIKAGAIAREN ETIKETAN
Elikagaiaren osagai bihurtzen direnez, osagai‑zerrendan agertu behar dute, horretan betetzen duten funtzioa adierazita.
Izenaz zein E zenbakiaz adierazita ager daitezke. Zenbaki hori E letraz eta 3 edo 4 digituz osatua dago:
Lehen digituak gehigarriaren kategoria adierazten du, eta funtzioaren arabera sailkatzen da:
- E-1XX: koloragarriak
- E-2XX: kontserbatzaileak
- E-3XX: antioxidatzaileak
- E-4XX: egonkortzaileak, lodigarriak, gelifikatzaileak eta emultsionatzaileak
- E-5XX: azidotzaileak, azidotasun-zuzentzaileak, aglutinazioaren aurkako agenteak
- E-6XX: zaporearen indartzaileak
- E-9XX: edulkoratzaileak, beste batzuk
Bigarren digituak gehigarriaren familiari egiten dio erreferentzia (koloragarrien kasuan, kolorea adierazten du; antioxidatzaileen kasuan, dagokien talde kimikoa…).
Gainontzeko digituek mota zehatza adierazten dute, eta substantzia identifikatzeko balio dute.
ELIKAGAI GEHIGARRIEN SAILKAPENA
27 gehigarri‑mota daude, funtzio teknologikoaren arabera sailkatuta:
GEHIGARRIRIK BAIMENTZEN EZ DITUZTEN ELIKAGAIAK
- Prestatu gabeko elikagaiak
- Eztia
- Animalia- edo landare-jatorriko olio eta koipe ez-emultsionatuak
- Gurina
- Aromatizatu gabeako esne pasteurizatu eta esterilizatua -UHD eta esne-gain normal pasteurizatua barne-, (koipe gutxiko esnegaina izan ezik)
- Hartziduraren ondoren termikoki tratatu gabeko eta aromatizatu gabeko esnekiak (biak batera)
- Aromatizatu gabeko gurinaren seruma (esterilizatutako gurinaren seruma izan ezik)
- Ur mineral naturala
- Kafea
- Tea hostoetan, usaindu gabe
- Azukreak
- Pasta lehorra, glutenik gabeko orea edo dieta hipoproteikoetarako pasta izan ezik