Azkenaldian, hizpide dira intsektu jangarriak eta horiek giza elikadurarako dituzten abantailak eta desabantailak, batez ere Europako Batzordearen oniritziarekin 2021eko maiatzean Elikagai berrien zerrendan” lehen intsektua sartu zenetik.

Salgai daude?

Bai, 2021eko maiatzaren aurretik ere ikusi eta eros zitezkeen; kasu batzuetan, Europako herrialdeetan zuten jatorria.

Hori posible zen Europako zenbait herrialdek “normalizatutzat” dutelako intsektuen kontsumoa eta, ondorioz, horien salmenta baimenduta dago. Hori ez da Espainiako estatuan gertatzen; ondorioz, ezin ziren hemen merkaturatu, baina bai herrialde europar horietatik esportatu. Hori dela eta, 2021a baino lehen, denda espezializatuetan aurki zitezkeen.

Orduan… zer aldatu da?

Elikagai bat “Elikagai berrien zerrendan” (edo Novel Foods, ingelesez) sartzen denean, horren kontsumoa Europa osoan arautzen da. Horrek esan nahi du orain Estatuan eta Estatutik merkaturatu ahalko direla intsektuak.

Adi! Hori zerrendan dauden intsektuei (ez guztiei) bakarrik aplikatzen zaie, eta zehaztutako eran (lehortuta, osorik, etab.).

Zerrendan sartzeko, hautagaiek Arrisku Ebaluazio bat gainditu behar dute; ebaluazio hori Elikagaien Segurtasunaren arloko Europako Agintaritza gorenak (EFSA) egiten du.

Info gehiago: EFSAren Arrisku Balioztatzea “Tenebrio molitor

Hobeak al dira nutrizioari dagokionez?

Ez dago elikagai “txarrik”, “onik” edo “superrelikagairik”. Prestatzeko eraren eta kontsumitzeko maiztasunaren araberakoa da hori. Intsektuen kasuan, orain arte kontuan hartzen ez genuen proteina-iturri berri bat da. Bestalde, bitamina-, mineral- eta, batez ere, zuntz-iturria dira.

Ingurumenerako hobeak dira?

Intsektu-jatorria duen proteina kilo bat ekoiztea hobea da ingurumenerako, jarraian ageri den grafikoan ikus daitekeen eran:

Info gehiago: Intsektu jangarriak: elikadura-segurtasunaren arloko inplikazioak

Seguruak dira?

Esan dugun eran, Elikagai berrien zerrendan sartu baino lehen, ebaluatu egin dituzte, produktu horiek kontsumitzeak arriskurik duen zehazteko. Bestalde, badakigu Amerika, Afrika eta Asiako herrialde batzuetan mila urte direla intsektuak kontsumitzen dituztela; ondorioz, ez dute zertan munduko gainerako biztanleentzat kaltegarriak izan.

Info gehiago: Tenebrio molitor intsektuaren larbak erabiltzea Novel Food/Elikagai berri gisa

Kontsumoak arazoren bat sor dezake?

Harrak krustazeoen familiakoak dira (ganbak, otarrainxkak, etab.); ondorioz, itsaskiei alergia dieten pertsonengan ondorio kaltegarriak izan ditzakete, adibidez. Baina hori oraindik ez da egiaztatu. Krustazeoei alergiarik ez badiegu, ez dirudi intsektuak kontsumitzeko arazorik izango dugunik.

Zer formatutan salduko dira?

Orain arte, Elikagai berrien zerrendan sartu den intsektu bakarrerako (Tenebrio molitor) bi aurkezpen onartu dira: “osorik eta lehortuta” eta “irina”.

Tenebrio molitor larba eran

Jakin gabe jan ditzaket?

“Osorik eta lehor” formatua badute, azkar identifikatu ahalko ditugu. Irin forma badute, ordea, zailagoa izan liteke. Edonola ere, elikagaien etiketan adierazita egon beharko da ea irin hori erabili den elikagaia prestatzeko.

Zer intsektu aurkitu ahalko dira laster dendetan?

Une honetan, beste 11 intsektu daude EFSAk ebaluatzeko zain eta merkatuan egoteko gauzatu beharreko izapide guztiak egiteko zain.

Informazio gehiago

Sortze data: 2021-05-19