ONTZIRATU GABEKO ELIKAGAIETAKO ALERGENOEI BURUZKO INFORMAZIOA
Zer dira ontziratu gabeko elikagaiak?
Ontziratu gabeko elikagaiak ontzirik gabe ematen zaizkio azken kontsumitzaileari, zuzenean saltzeko edo berehala kontsumitzeko.
Elikagai horien artean daude, batetik, azken kontsumitzaileak hala eskatuta erostean ontziratzen diren produktuak eta, bestetik, tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan zerbitzatzen diren elikagaiak.
Horiez gain, hauek ere talde horretan sartzen dira: kolektibitateei ontziratu gabe hornitzen zaizkien elikagaiak eta azken kontsumitzaileari ontziratu gabe saltzen zaizkionak.
Etiketa jartzeari buruzko araudi berria
2014ko abendutik, etiketak jartzeari buruzko araudi berria ezartzen da; horren arabera, elikagai-enpresa guztiek nahitaezkoa dute saltzen edo hornitzen dituzten elikagaietan erabilitako osagai alergenikoei buruzko informazioa ematea.
Betebehar hori dute, halaber, ontziratu gabeko elikagaiak saltzen dituzten establezimenduek (supermerkatuek, jatetxeek…), eramateko jakiak saltzen dituztenek…
Informazioa eman beharreko alergenoak eta alergeno horiek dituzten elikagaiak
Glutena duten zerealak: garia (espelta eta khorasan garia), zekalea, garagarra, oloa.
Honako hauetan egon daitezke: opiletan, irinetan, pastetan, oreetan, bexamelean, saldetan, ogi birrinduan, hestebeteetan…
Informazioa eman beharreko alergenoak eta alergeno horiek dituzten elikagaiak
Ingrediente alergénico | Honako hauetan egon daitezke: |
---|---|
Glutena duten zerealak: garia (espelta eta khorasan garia), zekalea, garagarra, oloa. |
Opiletan, irinetan, pastetan, oreetan, bexamelean, saldetan, ogi birrinduan, hestebeteetan… |
Krustazeoak: ganbak, otarrainxkak, karramarroak, nekorak, zigalak, txangurruak eta otarrainak. |
Zopetan, pizzetan, paellan, entsaladetan, gelatinetan, saltsetan, txatkan… |
Arrautzak eta arrautzarekin egindako produktuak |
Pasteletan eta opiletan, pateetan, hestebeteetan, gozokietan, izozkietan, flanetan, gaztetan, gelatinetan, maionesan, zopetan, saltsetan, gosaltzeko zerealetan, kroketetan, enpanadilletan… |
Arraina eta arrainarekin egindako produktuak |
Zopetan, pizzetan, paellan, entsaladetan, gelatinetan, txatkan, omega 3rekin edo arrain-gantzarekin aberastutako produktuetan… |
Kakahueteak |
Galletetan, gurinetan, postreetan, txokolateetan, hazietan, pastetan, olioetan… |
Soja eta sojarekin egindako produktuak. Hazietan (babak) eta olioetan ez ezik |
Postreetan, tofuan, izozkietan, haragi-produktuetan, saltsetan… |
Esnea eta esnekiak |
Esnekietan (izozkiak, irabiakiak, flanak…), pasteletan eta opiletan, moldeko ogian, gozokietan, txokolatean, turroietan, zopetan, saltsetan, kroketetan, hestebeteetan… |
Fruitu azaldunak (intxaurra, almendra, hurra, anakardoak, pistatxoak, Brasilgo intxaurrak). |
Turroietan, mazapanetan, pastetan, pasteletan eta opiletan, saltsetan, izozkietan, hanburgesa-ogian, snack-etan… |
Apioa: zurtoinak, hostoak, haziak eta sustraiak barne |
Gozagarrietan, entsaladetan, haragi-produktuetan, zopetan, kremetan, saltsetan… |
Mostaza eta produktu eratorriak. Hazietan, hauts-forman edo likido-forman ez ezik |
curryetan, marinatuetan, ongailuetan, saltsetan… |
Sesamo-aleak |
Pastas (tahine), semillas, harinas, panes, humus… |
Sulfitoak / sufre-dioxidoa |
Ardoetan, krustazeoetan, fruta eta barazkietan, ozpinetakoetan, jaki txinatarretan… |
Eskuzuriak |
Irinetan, hazietan, ogi-mota batzuetan, pastetan eta pasteletan. |
Moluskuak (ostrak, muskuiluak, txipiroia, txirlak, berberetxoak, olagarroa, barraskiloak) |
Zopetan, pizzetan, paellan, entsaladetan, gelatinetan, txatkan… |
Enpresek nola eman behar dute alergenoei buruzko informazioa?
Informazioa produktua erosi aurretik erraz eskuratzeko moduan egongo da, eta ez du kostu gehigarririk ekarriko.
Kontsumitzaileei informazioa emateko hainbat era daude:
IDATZIZ:
- Elikagaietatik gertu kartelak jarrita
- Menuen kartetan, pintxoen karteltxoetan eta abarretan idatzita
- Alergenoei buruzko informazioa dagoen lekua adierazita,esate baterako:
- Produktuen fitxak
- Errezetak
- Osagai baten etiketa
AHOZ edo LANGILE ESPEZIFIKOEN BIDEZ:
- Oso ondo informatutako langileen bidez
- Informazioa lortzeko saltzailearengana jo dezakeela adierazten duen kartela jarrita
- Dokumentazio idatziaren bidez lagunduta
Sortze-data: 2015-07-04