“Pint of Science” bueltan izango da maiatzaren 18an, 19an eta 20an Gasteizen
Publiko guztiei zuzendutako zientzia-jaialdi horrek ELIKA Fundazioaren lankidetza dauka, eta Abisinia (Coronación ingurua) eta Basajaun (Lakua ingurua) garagardotegietan egingo da, 19:15etik aurrera.
Beste urte batez, “Pint of Science” zientzia-jaialdia egingo da Gasteizen; zehazki, Abisinia “Soul of Koffee & Craft Beer“ (Kutxa kalea 2) eta Basajaun (Forondako Atea 20) garagardotegietan. Jaialdiaren barruan dozena bat saio egingo dira, eta maiatzaren 18an, 19an eta 20an izango dira, 19:15ean hasita.
Mila ekitaldi baino gehiago egingo dira estatuko 74 udalerritan, eta Euskadin saioak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko establezimenduetan izango dira. 20 eta 30 minutu arteko dibulgazio-hitzaldiak, bakarrizketak edo esperimentuak izango dira, eta horietan ezagutzaren arlo guztietako ikertzaileek beren lana partekatuko dute ohikoa ez den giro batean. Gasteizen kasuan, dozena bat hitzaldi zientifiko egingo dira eta askotariko gaiak jorratuko dira horietan: biomedikuntza, mahastizaintza, mekanika kuantikoa, neurozientzia eta arkeologia (ikusi egitaraurako esteka).
2026ko edizio honetan gurekin izango ditugu Lucía Varela Castro eta Roberto Pérez Parmo, Neiker Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeko ikertzaileak, eta berriki Arabako mahastizaintzaren inguruan egin dituzten ikerketei buruz hitz egingo digute. Baina beste hitzaldi asko ere egongo dira, eta horietara bertaratzeko gonbita egiten dizuegu:
Dibulgazio-jaialdi honen helburuetako bat da ikertzaileen eta gizartearen artean zuzeneko elkarrizketa bat ezartzea. “Asmoa da hizkera ulergarria, gertukoa eta, aldi berean, didaktikoa eta dibertigarria erabiltzea. Tabernetan egiten dugu; hala, giro paregabea sortzen da, gertukoa, bertaratuak galderak egitera animatzen dira eta denok zientzia konplexua ikasten dugu, modu errazean”, azpimarratu du Gontzal Mugaburu-k (ELIKA Fundazioa), ekitaldiaren antolatzaileetako batek.
Animatu bertaratzera eta ezagutzarekin lotutako abentura handi honetan parte hartzera!