Zein dira hobeak, kristalezkoak edo plastikozkoak?

Emango zaien erabileraren araberakoa da dena: plastikozko tuperrak arinagoak eta erabilerrazagoak dira, baina mugak dituzte (erabiltzeko tenperatura-tartea, etab.). Kristalezkoak astunagoak eta deserosoagoak dira, baina ondo jasaten dituzte berotze- eta izozte-tenperaturak.

Seguruak dira?

Kristalezkoak zein plastikozkoak seguruak dira, betiere behar bezala erabiltzen badira. Emango zaien erabileraren arabera tuper mota asko daude, eta erabilera hori fabrikatzaileak zehazten du tuperreko etiketen edo ikonoen bidez.

Nola dakit zer erabilera eman diezaiekedan?

Produktuaren etiketan edo azaleran inprimatuta adierazten da, honako ikono hauen bidez:

“Sardexka eta kopa” sinboloak esan nahi du ontzi hori “elikagaiekin kontaktuan egoteko” egokia dela. Dena den, egokia izateak ez du beti esan nahi janaria mikrouhin-labean berotzeko balio duenik. Kasu batzuetan ez da sinbolo hori agertzen; izan ere, erabilerari buruzko zalantzarik ez dagoenean EZ da nahitaez agertu behar (nahiz eta askotan jartzen den).


“Mikrouhin-labean erabiltzeko egokia” sinboloak (formatu asko ditu) esan nahi du tuper hori mikrouhin-labean erabil daitekeela, betiere fabrikatzailearen jarraibideak betez. Adi! Baliteke izozteko egokia ez izatea.


“Izozkailuan erabiltzeko egokia” sinboloak soilik adierazten du tuperra izozkailuan sar dezakegula. Hala ere, besterik adierazten ez badu, ezin dugu mikrouhin-labean erabili.


“Erabilera-tenperaturaren tartea” sinboloak zein tenperaturatan erabil dezakegun adierazten du. Batzuetan ºC eta ºF-tan ageri da (lehen irudia); hemen, 120º C-ra arte bero daitekeela adierazten da. Bigarren irudian ikus dezakegu tuperra – 40º C eta 100º C artean erabil daitekeela (tenperatura-tartea).


“Erabilitako plastiko mota” sinboloak tuper hori egiteko zer material erabili den adierazten du (beherago azaldu dugu).


“Ontzi-garbigailuan garbi daiteke” tuper guztiek ez dute ontzi-garbigailuak hartzen duen tenperatura jasaten; ondorioz, sinbolo hori dutenak bakarrik garbitu ahalko ditugu ontzi-garbigailuan. Sinbolo hori agertzen ez bada, eskuz garbitu beharko ditugu. Ez marratzen ahalegindu beharko dugu eta ez dugu materiala kalte dezakeen espartzurik erabiliko.

OHARRA: goian deskribatutakoak ez diren bestelako ikonoak aurki ditzakezue, ez baitago legez ezarritako formaturik. Sinboloek ahalik eta intuitiboenak izan behar dute kontsumitzailearentzat.ecido legalmente. Los símbolos han de ser lo más intuitivos que sea posible para la persona consumidora.

Elikadura-erabilerarako plastiko motak

1 eta 7 bitarteko zenbaki bat inguratzen duten elkarren segidako hiru gezi dituen triangelu batek, birziklapenaren ikur unibertsala den Möbius-en triangelua deritzonak, ontzia egiteko erabiltzen den materiala sinbolizatzen eta identifikatzen du.

  • 1 zenbakia: PET edo PETE (polietileno tereftalatoa): elikagaien ontzietarako gehien erabiltzen den plastikoetako bat da.
  • 2 zenbakia: HDPE (dentsitate handiko polietilenoa): batez ere esne-, zuku-, jogurt- edo ur‑ontzietan erabiltzen da.
  • 4 zenbakia: LDPE (dentsitate txikiko polietilenoa): plastiko gogor hori botilak egiteko erabiltzen da.
  • 5 zenbakia: PP (polipropilenoa): plastiko mota horrek elikagai beroak gordetzeko aukera ematen du. Tupper gehienak plastiko honekin egiten dira.
  • 6 zenbakia: PS (poliestirenoa): platerak, edalontziak eta haragitarako erretiluak fabrikatzeko erabiltzen da batez ere.

Zein dira akats ohikoenak horiek erabiltzean?

  1. Erabilera-baldintzei jaramonik ez egitea. Gogoratu tuper guztiek ezaugarri desberdinak dituztela osagai plastikoen arabera. Erabiltzeko tenperatura-tarteak aldatu egiten dira, eta guztiak ezin dira berotu, izoztu edo ontzi-garbigailuan garbitu.
  2. Edozein tuper erabiltzea elikagaiak mikrouhin-labean berotzeko. Jarraibideetan edo ikonoen bidez zehaztuta ez badago, ezin da egin. Erabili plater bat janaria mikrouhin‑labean berotzeko, erabili daitekeen ala ez argi ez baduzu.
  3. Elikagaiak tuperrean berotzea estalkia itxita dagoelarik. Sustoa har zenezake irekitzean, zipriztinekin edo erredurak eragin ditzaketen lurrunekin.
  4. Betirako erabiltzea. Ikusten baduzu gardentasuna galdu dutela edo orban zuriak atera zaizkiela, berritu egin behar dituzu.
  5. Ontzi-garbigailuan garbitzea (ez bada hori adierazten). Egin daitekeela jartzen ez badu, ezin delako da. Normalean, kristalezkoek ez dute arazo hori izaten, eta ontzi-garbigailuan sar daitezke (abantaila nagusietako bat da)
  6. Zuzenean plastikozko tuper batetik jatea, metalezko labanekin eta sardexkekin. Harramazkak direla eta, plastikoa azkarrago degradatzen da.
  7. Elikagaiaren jatorrizko ontzia elikagaiak berotzeko erabiltzea, betiere fabrikatzaileak hala adierazten ez badu. Gauza bat da ontzi bat “elikadura-erabilerarako egokia” izatea, eta beste gauza bat mikrouhin-labean sartu ahal izatea. Plastiko batzuk beroarekin urtu egin daitezke eta isuriak eta/edo erredurak eragin ditzakete.

OHARRA: “Take Away” JANARIA

Eramateko janari-ontziak ez dira egokiak izaten mikrouhin-labeetan erabiltzeko (salbu eta “mikrouhin-laberako egokia” ikonoa badaramate); beraz, komeni da ontzi egoki bat erabiltzea janari hori berotzeko

Beste aholko batzuk…

Noiz berritu behar ditut?

Plastikozko tuperren kasuan, orbanak edo arrakalak agertzen badira, bota egin beharko lirateke. Tuper batzuk ez daude mikrouhin-labeetan erabiltzeko diseinatuta eta ez dute tenperatura alturik jasaten, batez ere koipeak edo olioak eta azukreak dituzten elikagaiek sortutakoak.

Zer arazo sor daitezke ondo erabiltzen ez baditugu?

Ontzi horien erabilera okerrak hainbat konposatu kimiko kaltegarrirekin kontaktuan jar gaitzake.

Fabrikatzaileak zehaztutako erabilerei jarraituz gero, “migrazioa” izeneko fenomenoa saihestuko dugu. Migrazioak erabilera desegokia egiten denean soilik gertatzen dira, eta plastikoa egiteko erabili diren material geldoak berotzen ari garen janarira pasatzean datza. Ez badiegu jaramonik egiten gomendio horiei, osasun-arazoak eragin ditzaketen osagai horiekin kontaktuan egoteko arriskua izango dugu.

Horregatik, ezin da edozein material erabili tuperrak egiteko. Kontsumitzailea babesten duen legedia zorrotza da (ikusi “esteka interesgarriak” atala)

GOGORATU! Ondo erabiltzen badira, ez dago arazorik

Esteka interesgarriak

Sortze data: 2021-04-23