Ftalatoak hainbat industria- eta kontsumo-produktutan (elikagaiekin kontaktuan egoteko baimendutako material plastiko batzuk barne) erabilitako plastiko zurrunak biguntzeko baliatzen diren substantzia kimikoak dira.

ZERTARAKO BALIO DUTE FTALATOEK?

Plastiko bat egiteko erabiltzen diren konposatu kimikoen konposizioak eta kontzentrazioak haren propietate kimikoak, elastikotasuna, gardentasuna, erresistentzia termikoa, eta abar zehazten dituzte.

Ftalatoen kasuan, plastikoei deformagarriak izateko gaitasuna ematen diete.

Zenbait osagai ezin dira erabili elikagaiekin kontaktuan egoteko erabilitako plastikoetan; izan ere, egoera jakin batzuetan elikagaietara migratu ahal dira.

ZERTAN DATZA “MIGRAZIOA”?

Ftalatos

Migrazioa printzipio fisiko bat da; horren bidez, materialek beren osagaiak galtzen dituzte eta horiekin kontaktuan dauden beste material batzuei pasatzen dizkiete

Elikagaiak gordetzeko tuper edo ontzien kasuan, arazoak sor daitezke erraz migratzen duten, eta, gainera, toxikoak izan daitezkeen material jakin batzuen erabilera ekiditen ez bada.

Horregatik, Europako legediak muga espezifikoak ezarri ditu migrazioari dagokionez, elikagaiak biltegiratzeko erabiltzen diren ontzientzat

ORDUAN, KONPOSATU HORREN ERAGINPEAN GAUDE?

Ftalatoak eguneroko hainbat produktutan erabiltzen direnez, herritarrak hainbat bide edo iturritatik egon daitezke horien eraginpean.

Ftalatoen eraginpean egoteko bide nagusiak honako hauek dira: ahotik (hautsa edo elikagaiak irensteagatik edo ahoan sartzen diren artikuluengatik), biriketatik (hauts esekia arnasteagatik) eta azaletik (materialak eta hautsa ukitzeagatik).

Substantzia kimiko hori daukaten material plastikoak narriatu egiten dira denborarekin eta partikula txikiak sor ditzakete. Partikula horiek airean esekita geratzen dira; beraz, arnastu edo digeritu egin ditzakegu.

ETA, ZER ONDORIO DITUZTE OSASUNEAN?

Ftalatoek giza osasunean ondorio ugari izan ditzakete, hala nola ugalketa-sistemako ondorioak edo giltzurrunean eta gibelean dituzten ondorio toxikoak. Ondorio horiek ftalato kopuru zehatz batekiko esposizio luzea egon denean soilik agertzen dira.

…ORDUAN, ARAZOA DIRA?

Gaur egun, EFSAk (Elikagaien Segurtasuneko Europako Agintaritza) uste du gehien erabiltzen diren bost ftalatoen eraginpean egotea ez dela arriskutsua osasun publikorako; izan ere, elikadura-iturri guztien batura biltzen duen esposizio osoa pertsona batek jasan dezakeen kontzentrazioaren oso azpitik dago.

Egindako kalkuluen arabera, pertsona baten batez besteko esposizioa 7 µg/gorputz-pisuko kg-koa da eguneko. Kopuru hori segurtasun-maila baino 7 aldiz txikiagoa da.

ARAZOA IZAN DAITEZKE ETORKIZUNEAN?

Gaur egun, dauzkagun datuen eta indarrean dagoen legediaren arabera (ftalatoen erabilera arautzen duena), ez dakarte arriskurik giza osasunerako. Horrek ez du esan nahi ez dugula arreta jarri behar ingestioan gerta daitezkeen aldaketetan edo komunitate zientifikoak adostutako irizpidea aldarazten duten datu toxikologiko berrietan.

REFERENCIAS

Sortze data: 10-15-2021