Edari mota horrek izugarrizko gorakada izan du, batez ere gazteenen artean (gaur egun, estatuan kontsumitutako edari freskagarrien % 2 da).

Kafeina ugariko edariak 100 mililitrotan 15 miligramo kafeina baino gehiago dauzkatenak dira

Kafeina da edari horien osagai nagusia, eta formulazioetan beste osagai aktibo batzuk eransten dizkiote: taurina, L-karnitina, D-glucurono-eta-laktona, bitaminak eta zenbait landarez egindako osagaiak, hala nola ginsenga, guaraná eta ginkgoa.

Azukredun edari energetikoek gomendatutako azukre soilen eguneko ingestioa gainditzera eraman gaitzakete (50 gramo egunean, OMSren gomendioaren arabera); izan ere, 250 mililitroko lata batek 27,5 eta 30 gramo artean dauzka, eta 500 mililitroko ontziak, berriz, 55 eta 60 gramo artean

Edari hauek osasunean duten eraginari buruz gehiago jakin nahi baduzu, hona hemen guk egindako infografia hau:

Egungo gomendioak

Edari energetikoei dagokienez, jarraitu gomendio hauei:

  • Honako hauek edari energetikoak kontsumitzea saihestu behar dute:
    • Haurrak, nerabeak, emakume haurdunak eta edoskitzaroan dauden emakumeak.
    • Hipertentsioa edo arazo kardiobaskularrak dituzten pertsonak.
    • Loaren nahasmenduak dituzten pertsonak.
  • Ez nahastu edari alkoholdunekin.
  • Ez hartu halakorik kirola egin ondoren hidratatzeko.
  • Halakorik hartzekotan, har itzazu noizean behin, eta hauta itzazu formatu txikienean datozenak. Horrez gain, zure medikuarekin ere hitz egin beharko zenuke botikaren bat hartzen baduzu eskuarki.
Loading...

Loading…

Sortze data: 2021-06-15