Gure bizitzako uneren batean independizatu eta sukaldean lehen pausoak eman behar izan ditugu, dela ikasketengatik dela pisua eta alokairua partekatzen hasi garelako.

Hona hemen aitzindari horientzako bost aholku erraz:

1 Erosketak – Has gaitezen oinarrizkoenetik… erosketen zerrenda. Elikadura-establezimendu batean gaudenean, askotan instintuaren arabera erosten dugu (baita goseagatik ere). Erosketen zerrenda bat idazten badugu, honako hau lortuko dugu: 1) Behar ez ditugun gauza gutxiago erostea; 2) Benetan behar ditugun gauzez gogoratzea; 3) Ahaztutakoaren bila dendara itzuli beharrik ez izatea. Aholku orokorrak

Beste aholku garrantzitsuenetako bat da erosketak egin ondoren, hotza behar duten elikagaiek ahalik eta denbora gutxien igarotzea saltokiaren eta etxeko hozkailuaren artean. Erositakoa ez da utzi behar ibilgailuan edo hozkailutik kanpo, azken orduko plan bat sortu zaigulako. Halaber, garrantzitsua da jakitea zer elikagai gorde behar diren hozkailuan eta zein ez: Zein janari gorde behar dugu hozkailuan eta zein ez?

2 Sukaldea – Erne, sukaldean egosten baita guztia. Sukaldean erraz jarraitzeko moduko A, B, C bat dago: garbiketa, espartzuen zaintza eta mozteko taulen erabilera zuzena.

A – Garbiketa: Sukalde‑gaineko garbiak izatea funtsezkoa da, eta batez ere espazioa txukun izatea, elikagaiak manipulatzeko tokia egon dadin beti.

B – Espartzuen zaintza: Bai, arreta berezia izan behar da sukaldeko trapuekin eta espartzuekin (Belaki eta espartzuak, bakterioen foku posibleak).

C – Mozteko taulak: Plastikozkoak maneiatzeko eta garbitzeko errazagoak dira. Beti saihestu behar da haragia eta arraina gordinik kontsumituko diren elikagaiekin (letxuga, tomatea…) batera ebakitzea. Horrela, “kutsadura gurutzatua” ospetsua saihestuko dugu.

Hemen aurki ditzakezue “Elikagai bidezko toxiinfekzioak prebenitzeko 5 gako

3 Hozkailua Hozkailuan espazioa banatzeko, gogoan izan behar da hozkailuko gune guztiek ez dutela tenperatura bera izaten, eta gordeko den elikagaiaren arabera eremu desberdinak daudela. Hortaz, ikasleen pisuetan oso ohikoa bada ere bizilagun bakoitzeko apal bat izendatzea, ez da oso gomendagarria. Hobeto azalduko dizugu esteka honetan: Hozkailuan biltegiratzea: Hoztea

4 Etxeko tuperrak – Ze onak eta lagungarriak diren amaren edo aitaren tuperrak. Aste barruan jateko prestatzen dizkiguten horiek.

Tuperrekin kontuan izan behar da denek ez dutela denerako balio (izozteko, mikrouhin-labean erabiltzeko…) eta egoki erabili behar direla denbora luzez iraun diezaguten. Hemen duzue informazio gehiago: Tuperrak – Plastikozkoak edo kristalezkoak?

Tuper horiek tiradera batean amai dezakete, non gainerako kideek ere gordetzen dituzten… eta “tuperren hilerri” (ikus argazkia) ospetsuak sor daitezke. Garrantzitsua da tuperrak botatzea ondo ixten ez direnean edo hondatuta daudenean.

tuppers

5 Izoztuak erabiltzea – Baliabide oso erabilgarriak dira eta estutasun askotatik atera gaitzakete, baina behar bezala nola izoztu eta batez ere nola desizoztu jakin behar da.

Ez da ideia ona elikagaiak sukalde-gainekoan desizoztea. Hozkailuan ontzi itxi batean desizoztea komeni da, edo mikrouhin-labean “desizozte” moduan.

Era berean, ona da pakete edo tuper guztietan zein datatan izoztu den idaztea; izan ere, elikagaiek ez dute betirako irauten izozkailuan, eta ondo etiketatzen ez baditugu, baliteke ez jakitea zenbat denbora daramaten elikagaiek izozkailuan… Hemen taula bat aurkituko duzu eta elikagaien gehieneko izozte-denborak jasotzen dira bertan.

Arreta jarri, halaber, tuperrok garraiatzen ditugun moduan… Poltsa isotermoak aukera ona dira.

Aholku gehiago hemen

Bonus Track – Aholku estra

Zuetakoren batek badaki zer den hau?

(erantzuna argazkiaren azpian)

Espagetien anoen neurgailua

Batzuetan, pastak bizia salbatzen digu (batez ere zerbait azkar prestatu behar denean). Baina, era berean, egia da askotan dugun goseak agintzen digula. Saihestu dezagun jango duguna baino janari gehiago prestatzea, elikagaien xahuketaren aurka borrokatzen laguntzeko Zerodespilfarro.elika.eus

Behar baino janari gehiago prestatu badugu, aprobetxamendu-errezetak ere egin ditzakegu, eta gure pisukideak harritu: Errezetak – zerodespilfarro

Sortze data: 2022-02-08