Fruitu lehorrei alergia
Zer dira fruitu lehorrak?
Fruitu lehor izenak hainbat landare-espezie hartzen ditu barne: zuhaitzetakoak (intxaurrak, anakardoak, pinaziak), zuhaixketakoak (gaztainak, hurrak, arbendolak. pistatxoak), hazi oleaginosoak (ekilore-haziak, kalabaza-haziak, sesamoa) eta lekaleak (kakahueteak*). Horiek guztiek koipe eta proteina ugari dute, oso ur gutxi, eta idortuta kontsumitzen dira. Fruitu lehorrek balio nutritibo handia dute, eta horregatik dira hain garrantzitsuak elikaduran.
*Koipe ugari dutenez, alergiei dagokienez, kakahueteak ez dira sailkatzen euren familiakoen artean (lekaleen artean), fruitu lehorren artean baizik.
Zer da fruitu lehorrei alergia izatea?
Fruitu lehorrei alergia izatea gure sistema immunologioak izaten duen kontrako erantzuna da,fruitu lehorren proteina bat edo gehiago (alergenoak) ahoratzean, ukitzean edo arnastean.
Gainera, fruitu lehorrei alergia izatea gaitz garrantzitsutzat jotzen da, gazte-gaztetatik agertzen delako, bizitza osoan irauten duelako eta erreakzio alergikoak oso larriak izan daitezkeelako.
Zein fruitu lehorrek eragiten du alergia gehien?
Edozein fruitu lehorrek eragin dezake alergia.Hala ere, ohikoenak kakahueteak, intxaurrak eta hurrak dira, horiek baitira mundu osoan gehien kontsumitzen diren fruitu lehorrak.
Espainian, zehazki, erreakzio alergikoak eragiten dituzten fruitu lehor ohikoenak intxaurrak eta arbendolak dira.
Nori eragiten diete?
Zerealen, lekaleen eta fruitu lehorren taldeko landarei alergia izatea oso ohikoa da. Espainian, gazteen eta helduen artean,fruitu lehorrak dira (elikadura-alergien % 22) alergia gehien eragiten dituztenak, frutekin batera (% 35). 3-4 urtetik gorako umeen artean, fruitu lehorrak dira alergia-eragile nagusienetariko bat.
Fruitu lehorrak hainbat familiatakoak direnez, normalagoa izaten da fruitu lehor bakar bati alergia izatea, hainbati batera baino.
Nolanahi ere, pertsona batzuek hainbat fruitu lehorri edo guztiei izaten diete alergia, erreaktibotasun gurutzatuagatik edo erreakzio alergikoa eragiten duen proteina hainbat fruitu lehorretan egoteagatik.
Alergia horien sorreran eragiten duten faktore nagusiak genetikoak edo ingurumen arlokoak izaten dira, baita adina eta eremu geografikoa ere. Horiek elikagaien kontsumoaren joera eta maiztasuna adierazten dute.
Zergatik gertatzen dira?
Fruitu lehorren ezaugarrietako bat da alergeno bortitzak dituztela; alergeno horiek oso egonkorrak dira, eta ez dituzte ez beroak ez digestioak suntsitzen; ondorioz, eragiten dituzten alergiak larriak eta berehalakoak izaten dira. Are gehiago, beroak areagotu egiten du zenbait fruitu lehorren (besteak beste kakahueteak) alergenotasuna,
Nahiz eta fruitu lehor gehienak hainbat familiatakoak diren, inplikatutako alergenoak familia gutxi batzuetan taldekatzen dira: landareen babeserako proteinen taldea, biltegiratze-proteinen taldea, edo profilinen taldea.
Proteina-talde horiek ezaugarri bertsuak dituzte, bai euren artean bai beste landare-espezie batzuekin edo polenekin. Hori dela eta, erreaktibotasun gurutzatu gertatzen da fruitu lehorren, errosazeoen familiako fruten (melokotoia, albertxikoa…) eta polenen artean.
Gainera, proteina horiek elikagai-produktu ugari prozesatzeko erabiltzen dira, euren propietateak (biskositate handia, ura xurgatzeko gaitasuna, emultsionatzeko gaitasuna…) direla eta. Horregatik egoten dira ezkutuan elikagaietan, etiketetan zehaztu gabe; ondorioz, erreakzio alergikoa eragin dezakete fruitu lehorrei alergia dieten pertsonengan.
Nolanahi ere, pertsona batzuek hainbat fruitu lehorri edo guztiei izaten diete alergia, erreaktibotasun gurutzatuagatik edo erreakzio alergikoa eragiten duen proteina hainbat fruitu lehorretan egoteagatik.
Desagertzen da fruitu lehorrei alergia izatea?
Denborak aurrera egin ahal desagertu egin daiteke, baina oso zaila da, behi-esnearekiko edo arrautzekiko alergien kasuan ez bezala. Azken horiek adinean aurrera egin ahala desagertu egiten dira.Horretan eragina izan dezake dezake fruitu lehorren aztarnak elikagai ugaritan egoteak eta horiek kontziente izan gabe kontsumitzeak.
Zein izaten dira sintomak eta nola tratatzen dira?
Fruitu lehorrak (besteak beste, arbendolak, gaztainak, hurrak eta intxaurrak) alergeno bortitzak dira eta sintomak eragin ditzakete, nahiz eta haiekiko kontaktua txikia izan azalaren edo inhalazioaren bidez.
Sintomak elikagai-alergian ohikoak izaten dira, eta horiek aldakorrak eta hainbat larritasun-mailatakoak izan daitezke.
Ez dago klinika tipiko bat, baina, sintomak fruitu lehorrak edo fruitu lehorrak dituzten elikagaiak kontsumitu eta 30-60 minutura agertzen dira, gutxi gorabehera.
Lehenenik, azaleko sintomak agertzen dira (urtikaria, azkura eta hanturak) eta ondoren, digestiboak (goragaleak, gorakoak, beherakoa, sabelaldeko mina…) eta arnas-sintomak (doministikuak, muki-jarioa, asma…).
* Kontuan hartzekoak: asma duten gaixoek erreakzio larriak izateko arrisku handiagoa dute.
Alergia baten ohiko sintometakoren bat duten pertsonek berehala jo beharko dute medikuarenera eta hark emango die beharrezko medikazioa. Gainera, alergologo batengana bidaliko ditu, fruitu lehor jakin bati alergia dioten erabaki eta egiazta dezan.
Fruitu lehorrei alergia dieten pertsonentzako aholkuak
Jarraian, fruitu lehorrei alergia dieten pertsonentzako hainbat aholku ematen dira:
- Kendu alergenoa erabat dietatik, hala alergia eragiten duten fruitu lehorrak nola osagai gisa fruitu lehorren proteina izan dezaketen produktu eraldatuak.
- Irakurri arretaz etiketa, fruitu lehorrak nahitaez jakinarazi behar baitira bertan. Fruitu lehorrak izan ditzaketen zenbait produktu eraldatutan kutsadura gurutzatua gertatzeko arriskua badago, aipamen hau gehitu beharko da etiketan: “fruitu lehorrak edo aztarnak izan ditzake” . Zalantzarik izanez gero, ez kontsumitu.
- Jango den lekuetan (eskolako jantokia, kanpalekuak, irteerak, ospitaleak, jatetxeak, bidaiak) aurkeztu medikuaren ziurtagiria eta alergia eragiten duten elikagaien zerrenda, elikagai horiek kontsumitzea ekiditeko.
- Beharrezko sendagaiak hurbil eduki, alergia sortzen bada hartzeko.
Zein elikagai kontsumi daitezke modu seguruan?
Jarraian zehazten dira elikagaien zerrendak, semaforoaren koloreen arabera:
- Berdea: modu seguruan jan daitezke ez dutelako fruitu lehorrik. porque no llevan frutos secos.
- Laranja: “fruitu lehorrak edo horien arrastoak izan ditzakete”, beraz, gomendatzen da beti begiratzea etiketan aipamenik agertzen ote den.
- Gorria: ezin dira jan fruitu lehorrak edo horien proteinak dituztelako.
Jatorrian fruitu lehorrik ez duten elikagaiak | Fruitu lehorrak izan ditzaketen elikagaiak | Fruitu lehorrak dituzten elikagaiak |
---|---|---|
|
|
|
Fruitu lehorrak edo haziak egon daitezkeela adierazten dituzten izenak etiketetan | Elikagaiak ez diren baina fruitu lehorrak izan ditzaketen beste produktu batzuk |
---|---|
|
|
* Gogoratu: Zerrendak gutxi gorabeherakoak dira eta baliteke zehatzak ez izatea.Informazio horrek ezin izango ditu inola ere ordeztu zure alergologoak ematen dizkizun aholkuak eta gomendioak.Beti irakurri behar da etiketa, elikagaia segurutzat jo arren.
Lotura interesgarriak.
- Fruitu lehorrei alergia.Elikagaiei eta latexari alergia diotenen Espainiako Elkartea (AEPNAA).
- Alergia zerealei, lekaleei eta fruitu lehorrei.Castelloneko Ospitale Nagusiko Alergologia Atala.Alergia-gaixotasunen liburua. 2012.
- Fruitu lehorrei alergia. Alergien munduko sarea.
- Kakahuetei alergia. Alergien munduko sarea.
- Infografia: alergiak eta intolerantziak ELIKA 2013.
- Elikagaiek eragindako alergiak eta intolerantziak IKASELIKA 2013.
- Artikulua: elikagai-alergiak eta -intolerantziak – ELIKA 2012.
Sortze data: 2016-05-24
Eguneratze data: 2019-07-11