Gogora ezazu: hozkailuan sartu duzun lehenengo elikagaia atera behar duzu lehenik. Elikagaiak hozkailuan sartzean, sar itzazu erosi berriak hozkailuan zeuden elikagaien atzealdean. Horrela, elikagaiak alferrik galtzea eta iraungitze-data gainditzea ekidingo duzu.

Izoztea

Izozkailu baten hotz-maila izarren bidez neurtzen da: zenbat eta izar gehiago izan, orduan eta tenperatura hotzagoa lortuko du izozkailuak. Tenperaturak beti izan beharko du -18ºC-koa gutxienez.

Izozte gehienezko denborak

Fruta eta barazkiak

8-12 hilabete

Behi-, arkume- eta txerri-haragia

6-12 hilabete

Oilasko okela

9-12 hilabete

Haragi xehatua, hanburgesak

3-4 hilabete

Fianbreak eta hestebeteak

1-2 hilabete

Zuringoak eta arrautza-gorringo gordinak

12 hilabete

Arrain zuria

6-8 hilabete

Arrain urdina

2-3 meses

Itsaskiak

3-6 meses

Sopak eta sukalkiak

2-3 hilabete

Iturria: ¿Congelas y descongelas los alimentos de forma segura en casa? – AESAN

IZOZTEKO AHOLKUAK

  • Hozkailuek ez bezala, izozkailuek hobeto funtzionatzen dute beteta badaude eta elikagaien artean tarterik ez badago
  • Ez da gomendagarria janari beroa sartzea izozkailuan; izan ere, gastu elektrikoa igoarazi egiten du eta kalteak eragin ditzake gainerako elikagaietan. Kuzinatu eta gero, izozkailutik kanpo utzi behar dira ordubete baino gutxiago
  • Janariak izozteko, erabil itzazu estalkia duten ontziak (elikagaiak gordetzeko eta izozteko egokiak) edo izozteko poltsak
  • Saia zaitez elikagaiak kopuru egokiko poltsa edo ontzietan izozten. Banatu ezazu janaria etxeko kide-kopuruaren arabera. Horrela ez dugu gehiegi desizoztuko, gerora ezingo baituzu berriro izoztu
  • Ziurtatu ezazu, kuzinatu aurretik, elikagaiak erabat desizoztu direla. 

DESIZOZTEA

  • Gomendagarria da elikagaiak hozkailuan desizoztea, baina kontu handiz egin behar duzu. Saihestu egin behar da desizoztu beharreko elikagaiak azpialdeko apaletako elikagaien gainean ura isurtzea. Horretarako, ontzi garbi eta iragazgaitzean jarri behar duzu janaria, isuriak eta beste elikagaien kutsadura ekiditeko
  • Ezin dira berriro erabili izozteko poltsak edo plastikoak
  • Desizoztu ondoren, etiketatuan jartzen duen epean kontsumitu behar da
 
BERRIZ BEROTZEA

Elikagaiak ondo kuzinatu behar dira kanpoaldetik zein barrualdetik; izan ere, kanpoaldetik erre egin daitezke barrutik batere berotu gabe.

Barrualdeko tenperaturak gutxienez >70ºC-koa izan behar du elikagaia ondo kuzinatu dela egiaztatzeko.

Mikrouhin labea ongi erabiltzeko aholkuak>

Izoztu eta desizoztu diren elikagaiak ez dira berriro izoztu behar, salbu eta gutxienez bi minutuz 70ºC-tik gora prestatzen badira

TAULA: OHIKO HUTSEGITEAK ETA HORIEK EKIDITEKO NEURRIAK

(EUFICen informazio-txostenetik ateratako oharrak: <<From Farm to Fork>>.)
Fellows, PJ. Food Processing Technology – Principles and Practice. 2nd Edition. Woodhead, London, 2000

Sortze data: 2010-09-06

Eguneratze data: 2021-11-12