Elikagaiekiko alergia bikoiztu egin da 10 urtean eta alergiak eta intolerantziak sor ditzaketen 170 elikagai baino gehiago ezagutzen dira. Hala ere, maizenik inplikatuak izaten direnak eta erreakzio larrienak sorrarazten dituzten elikagaiak zehaztu dira beheko taulan.

  1. Alergiak herritarren artean. Alergiak sorrarazten dituzten elikagaien kopururik handiena frutek, fruitu lehorrek eta itsaskiek osatzen dute.
  2. Alergiak umeen artean. Arrautzek eta esneak sorrarazten dituzte bularreko umeen (0-2 urte) alergien %75. Sintoma goiztiarrak izaten dituzten umeek denbora luzeagoa behar izango dute hainbat elikagai jasateko. Urte batzuk igarota, berriz kontsumitu ahal izango dituzte; baina pixkanaka-pixkanaka eta kopuru txikian. 3 eta 5 urte bitarteko umeen artean gora egiten dute arrautzarekiko, arrainarekiko eta fruitu lehorrekiko alergiek, eta esnearekikoak, berriz, behera egiten du. Sei urtetik gora arrautzarekiko alergiak behera egiten du eta nabarmen egiten du gora lekaleekikoak, laboreekikoak eta frutekikoak.
  3. Alergiak helduen artean. Maizago gertatzen dira itsaskiekiko, frutekiko eta barazkiekiko alergiak helduen artean umeen artean baino; helduaroan, gainera, gora egiten du laboreekiko eta arrainekiko alergiak.
ELIKAGAIAKDESKRIPZIOATRATAMENDUA

LABOREAK

Gariak, zekaleak, garagarrak, oloak, artoak edo arrozak eragiten dute alergia. Gariak sorrarazten ditu alergia gehien Espainian; izan ere, gehien kontsumitzen den laborea da. Garrantzitsua da bereiztea laboreekiko alergia eta glutenarekiko intolerantzia edo gaixotasun zeliakoa. Zeliakia gaizki xurgatzeagatik sortzen den hesteetako gaixotasuna da, oinarri immunea eta genetikoa du; baina ez da sistema immunologikoaren gaixotasuna, alergietan gertatzen ez den bezala. Glutena proteina da, eta garian, garagarrean, zekalean eta oloan egoten da.Nahiz eta diagnosietan eta kontrako erreakzioetan alde handia egon, tratamendua berbera izango da: laborea bera eta laborea duten produktuak dietatik erabat baztertzea. Laboreei alergia dietenek ongi onartzen dituzte laboreen koipeak, laboreen proteinei baitiete alergia. Komenigarria da eraldatutako produktuen etiketak ongi aztertzea. Gariari alergia izanez gero, aditu batek diseinatu beharko luke dieta; izan ere, garia elikagai ugariren osagaia da (ogi birrindua, zahia, labore aterakina, aberastutako irina, glutena, gari-irina, gari-zahia, gari-germena, gari-malta, gari-almidoia, gelatina-almidoia edo eraldatua, landare-proteina hidrolizatua, ongailu naturalak, soja-saltsa…).
FRUTAK
ETA
BARAZKIAK
Fruta errosazeoek eragiten dituzte alergia gehien (sagarra, madaria, mertxika, arana, gerezia eta marrubia). Espainian 3 urtetik aurrera antzematen da frutei eta barazkiei alergia. Sei urtetik aurrerako umeen artean, %11 frutek eragiten duten alergiak osatzen du, eta %4 barazkiek eragiten dutenak. 15 urtetik aurrera alergien %85-90 barazkiek eragiten dute . Alergia sorrarazten duen fruta eta barazkia dietatik erabat baztertzea. Honako elikagai hauetan egon daitezke frutak eta barazkiak: aromak (sendagaiak, gozokiak, hortzetako orea…), jogurtak eta bestelako esneki postreak, zukuak, umeentzako poteko janariak, entsaladak, laboreak, txokolatea, tartak, ogia, izozkiak, gelatinak.
FRUITU
LEHORRAK

Fruta oliotsuak dira eta idorturik kontsumitzen dira (arbendola, urra, anakardoa, intxaurra, pistatxoa, pina-hazia, ekilore-hazia). Fruitu lehor horiei alergia izatea elikagai-alergia ohikoena da; baina, adinaren araberakoa eta gune geografikoaren araberakoa izaten da. Espainian 15 urtetik gorakoen artean alergien %73 fruitu lehorrek eragiten dute. Europan urrak sorrarazten ditu arazo alergiko gehien; eta Espainian, berriz, albendrolak eta intxaurrak. Nolanahi ere, fruitu lehor jakin bati alergia dionak eragina antzeman dezake besteekin ere. Fruta freskoekiko kalteberatasuna (errosazeoak, batik bat) lotuta egoten da maiz fruitu lehorrei eta lore-hautsari alergia izatearekin.Dieta de exclusión. Se recomienda sustituir los frutos alergénicos por los tolerados y siempre sin pelar, ya que los frutos secos pelados pueden estar contaminados con otros en la línea de procesado. La persona alérgica debe leer bien el etiquetado de los alimentos porque una gran diversidad de alimentos pueden contener frutos secos como ingredientes (turrones, mazapanes, pastas, productos de repostería y panadería, salsas, helados).

LEKALEAK

6 urtetik gorako umeen artean lekaleek sorrarazten dituzte alergia gehien. Alergikoenak dilistak dira; jarraian, txitxirioak eta kakahueteak. Kakahueteek eragiten duten alergia kopuruak gora egin du azken urteotan, gero eta gehiago kontsumitzen baitira. Erreakzio alergikoa sorrarazten duen lekalea dietatik baztertzea. Gainera, ekidin egin behar da lekale horiek ukitzea eta egoste lurruna arnastea. Kakahueteei edo sojari alergia dietenek kontu handia izan behar dute eraldatutako produktuekin; izan ere, maiz erabiltzen dira gehigarri gisa elikagai-industrian. Ezkutuko iturriak ekiditeko, etiketak irakurri behar dira.

ARRAUTZA

Umeen artean arrautzek eragiten dute alergia kasu gehien. Arrautza-gorringoak hainbat proteina ditu, baina zuringoak izaten ditu alergeno gehien. Arrautzekiko alergia 2 urte izan baino lehen antzematen da, eta 6 urte bete aurretik desagertu egiten da. Dietatik erabat baztertzea arratzak, eratorriak eta arrautza duten produktuak: gozogintza eta opilgintza produktuak, ogia, pasta, pateak, hestebeteak, arrautzaren ordezkoak, gozokiak, izozkiak, kremak, budinak, gaztak, gelatinak, saldak, zopak, margarina eta saltsa batzuk, gosarietako laboreak, kafe krematsua. Gainera, beste produktu batzuetan ere ezkutuan egon liteke emultsionatzailea, distiratzailea, argitzailea baita. Halaber, sukaldeko tresnetan edo arrautza frijitu den olioan ere antzeman liteke. Arrautza-proteinek etiketetan azaldu behar dute. Arrautzen proteina haragiarekin, laboreekin edo lekaleekin ordezka daiteke.

BEHIESNEA

Behi-esnearen proteinekiko alergiak eragiten ditu elikagaiekiko alergia guztietatik sailkatze hutsegite handienak; izan ere, esneak ezohiko erreakzioak eragiten ditu, alergikoak zein ez alergikoak. Proteinei edo laktosari (esnearen azukrea) intolerantzia ere eragiten du. Esnea bularreko umeen lehenengo elikagaia denez, okerreko erreakzio gehien sortzen dituen elikagaia da; herritarren %2k diote alergia esneari. Esnea, eratorriak eta behi-esnea duten produktuak dietatik baztertzea. Ahuntz-esnea eta ardi-esnea ere baztertu egin behar dira; proteinak antzekoak direnez, erreakzio alergikoak sorraraz baititzakete. Pertsona alergikoek eraldatutako produktuen etiketak aztertu behar dituzte; izan ere, industrian erabilitako gehigarri ugari esnetik edo esnekietatik (laktosa, besteak beste) eratorritakoak dira. Esne hidrolizatuen edo soja-esnearen bidez ordezka daiteke.

ITSASKIAK ETA MOLUSKOAK

Herritar helduen artean itsaskiak dira alergia gehien eragiten dituzten hirugarren elikagaiak, batik bat krustazeoek (otarraina, ganbak, zigalak, nekorak). Jarraian ditugu moluskuak, bibalbioak (muskuiluak, almejak, ostrak), gasteropodoak (karakolak) eta zefalopodoak (txipiroia, sepia, olagarroa). Akaroek itsaskien antzeko proteinak izaten dituzte; beraz, akaroei alergia dietenek itsaskiei alergia izateko arrisku handiagoa izaten dute. Alergia sorrarazten duen itsaskia dietatik baztertzea. Gogorarazi behar da itsaskia elikagai askok izaten dutela (zopak, pizzak, paella, karramarro-biribildu izoztuak, entsaladak). Kontu handia izan behar da itsaski zapore naturala duten ordezkoekin, batik bat, Asiako janarietan. Alergikoek sintomak izaten dituzte egoste lurruna arnastean ere.

ARRAINAK


Arrainen proteinekiko alergia oso ohikoa izaten da kontsumo altuko herrialdeetan: Japonian, iparraldeko herrialdeetan eta Espainian. Espainian bakailaoak, legatzak mihi-arrainak eta oilarrak eragiten dituzte alergia gehien. Ez da hain ohikoa sardinei eta hegaluzeari alergia izatea. Larriak izan daitezke erreakzio alergikoak eta maiz anafilaxia eragiten dute.
Alergia eragiten duten arraina eta eratorriak dietatik baztertzea. Halaber, baztertu egin behar dira arrainetatik eratorritako osagaiak dituzten produktuak: zopa, pizzak, paella, gelatinak, omega 3 (arrain-oliotatik eratorria) duten produktuak, arrain-kolaren bidez argitutako ardoa eta alkoholdun edariak, arrain-irinez elikatutako animalien haragi-produktuak (txerria, oilaskoa…) eta arraina prestatu den oliotan frijitutako elikagaiak. Arrainen gantz-azido ez-saturatuak hazi-olioen (ekilorea, soja, artoa) eta fruitu lehorren bidez ordezka daitezke.

SOJA

Soja proteinak eragiten duen alergiak gora egin du azken urteotan; izan ere, gaur egun eraldatutako elikagai ugariren osagai da.
Soja oso nutritiboa da, kaltzio, azido foliko, berun, magnesio, fosforo, riboflabina, tiamina, B6 bitamina eta zink kopuru handia du eta. Soja produktu hauetan egoten da: labean prestatutako elikagaiak, ontziratutako hegaluzea, laboreak, gailetak, umeentzako formulak, saltsak eta zopak, besteak beste. Sojak kakahueteek baino alergia erreakzio gutxiago eragiten ditu.
Soja dietatik baztertzea. Soja, berez, ez da elikagai garrantzitsua dietan; baina, produktu askoren osagai denez, elikagai horiek guztiak ezabatzeak dieta ez orekatua sorraraz dezake. Nolanahi ere, soja-olio gehienak prozesatu egiten direnez, proteina mugiarazi egiten da eta sojari alergia dionak onartu egin beharko lituzke soja-olioa eta lezitina. Elikagaien etiketetan derrigor jakinarazi beharreko hamabi osagaietako bat da soja.
GEHIGARRIEN

ONDORIOZKOKONTRAKO

ERREAKZIOAK
Elikagaietako gehigarria da elikagai gisa edo elikaduran osagai gisa erabiltzen ez den edozein substantzia, balio nutritiboa gorabehera. Elikagaien itxura hobetzeko gehitzen dira (kontserbatzaileak, koloratzaileak, zapore indartzaileak…). Ustez, herritar helduen arteko urtikaria kronikoen %5-10 gehigarrien ondoriozko kontrako erreakzioak izaten dira. Kontzentratuetan erabili ohi diren gehienak ez dira kaltegarriak izaten eta prozesatu zorrotzek (sulfitoak, glutamato monosodikoa eta benzoatoak) alergia eragin beharrean, intolerantzia eragiten dute.



Gehigarria dietatik baztertzea. Maiz ez da erraza izaten erabat baztertzea: alde batetik, askotan erabiltzen baita elikagai-industrian; eta, bestetik, ez baita eraldatutako produktuen etiketetan adierazten.

ANISAKIS

Non aurki dezaket informazio gehiago?

Sortze data: -2010-06-09