Zenbat denbora irauten dute elikagaiek hozkailuan?
Etiketa daramaten produktuek bertan deskribatu ohi dute nola kontsumitu eta biltegiratu behar diren. Bete tenperaturari eta gehienezko kontserbazio‑denborari buruzko jarraibideak; oro har, elikagaien etiketan adierazten dira.
Gainerako kasuetarako, hona hemen elikagai hauek hozkailuan gordetzeko gehienezko denbora:
HARAGIAK
- Hegazti-haragia: 3 egun
- Beste haragi-pieza batzuk: 3-5 egun
- Haragi txikitua eta erraiak: 3-5 egun
- Haragi ondua: 2-3 aste
ARRAINA ETA ITSASKIAK
- Krustazeoak eta moluskuak: 2 egun
- Itsaskiak: 3 egun
ARROZA eta PASTA
- 2 – 3 egun
ESNEKIAK
- Krema: 5 egun
- Esnea: 5-7 egun
- Krema-gazta, zabaltzekoak: 10 egun
- Gurina: 8 aste (baldin eta ez bada beste elikagai batzuekin kutsatzen ganibeten edo beste tresna batzuen bidez)
- Gazta gogorra: 1-3 hilabete (aldakorra)
- Gazta bigunak, adibidez, brie-gazta: 2-3 aste
FRUTA-ZUKUAK
Fruta-zukuak: 7-14 egun
JANARI SOBERAKINAK
Janari soberakinak: 3-7 egun
Gure lankidea den Edurnek, kontatzen dizu:
Aipatutako denbora orientagarria da; beraz, arreta jarri beharko duzu usain desatseginetan edo elikagaien kolore-aldaketetan. Ezaugarri horiek elikagaia onddoen edo bakterioen bidez kutsatuta dagoela adierazten dute.
Hala ere, eta zalantza izatekotan, hobe da elikagaia botatzea iraungita dagoela susmatzen badugu edo ez badugu gogoratzen hozkailuan noiz sartu genuen, gehien bat elikagai-transmisiozko gaixotasunekiko kalteberak diren pertsonen taldean bazaude.
Horrez gain, oso garrantzitsua da elikagai horiek hozkailuan nola eta non gorde jakitea; zein eremu den egokia elikagai bakoitzerako, biltegiratzeko erabili behar diren ontziak, etab. Hona hemen aholku erraz batzuk.
Izoztea elikagaiak biltegiratzeko eta horien bizitza erabilgarria luzatzeko beste modu bat da, eta, horrela, elikagaien xahuketa ekiditen da. Hala ere, gogoratu zenbat eta freskoago izoztu (ahal bada, erosi berri), orduan eta hobeto, eta ez iraungitze-data hurbil dagoenean.
Iturriak:
- The European Food Information Council (EUFIC)
- Zerodespilfarro.eus
Sortze-data: 2022-09-16